Bukatu da

Eta bagenekien, bihotzez espero genuen berri hau berehala jasoko genuela… baina hala ere… prest ez geundelaren sentsazioa geratu zait, sinisten ez genuelarena. Berria entzun/ikusi/irakurri bezain laster telefonoa hartu eta gertukoei deitu diet, mutil-lagunari lehendabizi lanekoen artean zabal zezan, aitari ondoren, amonari ondoren…

Eta denengan erreakzio bera, telefonoaren beste aldetik nabaritzen den irribarre eta hasperena. Bukatu da. Ez da gehiago esan behar izan. Bukatu da. Hori besterik ez. Eta horrek erakusten du zenbateraino espero genuen, zenbat behar genuen, zenbateko presa zuen. Eta bai, bukatu da. Hala ematen du behintzat.

Berdin zait atzetik zer egon den, zein etorri behar izan den kanpotik hau gerta zedin, berdin zait. Erabakia hartu dute, eta txalogarria da. Txalogarria erabaki hori hartzeko ausardia. Eta izugarrizko meritua du nire ustez. Bukatu da.

Eta bukaera baten ondoren hasiera bat etorri behar da. Eta hasiera horren zain egongo gara, baina bukatu dela jakinaz, lasaiago. Ardura hartu behar dutenek hartu beharko dute, bitartean, herritarrak, herria bera, inoiz baina indartsuagoa bihurtu da gaur. Eta guk heldu behar diogu hasiera berriari, nahi dugun etorkizuna eraikitzen hasi behar dugu. Bihar. Gaur ospatu behar dugu eta…

Nahia -ri buruz

Soy Nahia y sueño con un mundo en el que las familias decidan con la información en la mano, con un mundo en el que las necesidades de los bebés y los adultos sean respetadas. Y creo que el cambio viene desde la información. Por ello estoy en constante formación. Soy asesora de maternidad, lactancia, porteo, crianza y en duelo gestacional y perinatal. Me podrás encontrar en la página web en euskera Sabeletik Mundura, desde la que promuevo la crianza con apego seguro y basada en la evidencia científica. Estaré encantada de escucharte.
Post hau Giz-artea, Politikaz atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

3 erantzun Bukatu da -ri

  1. Gero ta agureago-k dio:

    Bai, seguruenik berri ona, da. Bai, seguruenik poztekoa. Bainan eremu pertsonalera eramaten badugu, zerbait gehiago joan da gure istorio pertsonaletik, eta benetako bukaera gertuago. Ni ez naiz pozten, sentitzen dut.

  2. nahiaetaezina-k dio:

    Ba sentitzen dut zuregatik… hau ez bada zuretzat berri ona, ba agian berri txarra izango da zuretzat, hala bada, ba sentitzen dut.

  3. Gero ta agureago-k dio:

    Ez, benetan, ez da berri txarra. Egin beharreko zerbait, besterik ez.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s