Zertarako antzerkia?

Batek baina gehiagok galdetu dit ea antzerkia zertarako den, zer eman didan, zer dakarren… Eta antzerkia uste duzuena baina askoz gehiago da.

Antzerkia ez da oholtzara igotzea, ez da telebista aurrean agertzea, ez da jende aurrean ateratze soila. Askoz gehiago da, edo hori ere ez da. Antzerki tailer batean, talde batean, bizitzen ikasten da. Eguneroko bizitzarako tresnak jasotzen dira, segurtasuna irabazi, autoestimua landu, taldean lekua topatzen ikasten da, taldean bizitzen, jende aurrean hitz egiten, egoera zail edo gogorrei beste era batera aurre egiten, gorputz mugimendua kontrolatzen, nahi gabe ateratzen zaizkigun “mugimendu parasitarioak” kentzen, ahotsa erabiltzen…

Pertsona izaten.

Bizitzen.

Eta antzerki tailer batean parte hartzen duen orok ez du oholtzara atera beharrik, prozesua bizi eta oholtzara igotzea erabakitzen ez badu ez dago arazorik… bidea da garrantzitsuena, klasez klase jasotakoa betirako altxorra da. Eta konturatu gabe gauzei aurre beste era batean egiten hasten gara. Beste era batera bizitzen.

Niri antzerkiak askatasuna eman dit, kateak apurtu eta ni neu nolakoa naizen ikusi eta izatekoa, indarra eman dit, arazorik gogorrenei ere aurre egin eta irabaztekoa. Bizitza eman dit.

Benetan, hori dena probatu gabe antzerki mundua epaitzeko gai sentitzen zara?

Nahia -ri buruz

Soy Nahia y sueño con un mundo en el que las familias decidan con la información en la mano, con un mundo en el que las necesidades de los bebés y los adultos sean respetadas. Y creo que el cambio viene desde la información. Por ello estoy en constante formación. Soy asesora de maternidad, lactancia, porteo, crianza y en duelo gestacional y perinatal. Me podrás encontrar en la página web en euskera Sabeletik Mundura, desde la que promuevo la crianza con apego seguro y basada en la evidencia científica. Estaré encantada de escucharte.
Post hau Antzerkia, Giz-artea atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

2 erantzun Zertarako antzerkia? -ri

  1. Duela urte mordoxka bat, 1990, Geroa taldeak Durango 1439 izeneko lan bat ekarri zuen herrira. Kazetaria ere banintzen edizio lokal batean, eta Geroakoen azalpen-prentsaurrekoa gogoan dut. Esplikatu ziguten nola eszenarioan artilezko plataforma bat zen aktoreen jokalekua, halako alfonbra-erraldoi bat alde bat altxatua zuena (gaizki deskribatuta); eta artile horrekin, kontaktuan (ze aktore batzuk biluztuta jokatzen zuten zati batzuetan) lan egitea sekulakoa zela, sentipen hori oso inportantea zela antzezpenean…

    Gero obra ikusi nuen eta nik ez nuen ukitu artilerik, ezta sentitu zirrararik ez ezer, hoztasun eta asperdura baizik.

    Ni ez naiz inor antzerki mundua epaitzeko, ezta beste edozein jardun edo mundutako pertsonarik epaitzeko ere, eta dudarik ez dut egiten zuretzako antzerkia bizipen eta askatasun handi bat dela.

    Baina ez ahaztu zure publikoa. Ez ahaztu ea ikuslea gai den zerbait sentitzeko ala ez.🙂

  2. nahiaetaezina-k dio:

    Zalantzarik gabe. Oholtzara edo jende aurrera ateratzea erabaki den momentutik, fokoa aktorearentzat publikoak izan behar du… eta gauzak “gaizki” badaoz, aldatzeko gaitasuna izan. Dena den, oso zaila da publiko guztiarengana iristea… egun hartan akaso zuri tokatu zitzaizun urruntasuna. Pena da.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s