“Bilatu lan serio bat hobeto ez?”

Gaur hori entzun dut enegarren aldiz… eta beti bezala esan didanari, dudana baina zoriontsuago egingo nauenik ez dudala topatuko azaldu behar izan diot. Eta ez zait batere zaila egin bestea isilaraztea…

Hasteko, inoiz baina argiago dudalako nire BIDEA topatu dudalaz, edo hobe esanda, bideak topatu nauelaz.

Gainera, euskaraz bizitzeko bide ematen dit, eta niretzat hori oso garrantzitsua da.

Haurrekin egoteak bizitza ematen dit. Bizipoz eta energia izugarria ematen didate egunero. Irribarreak jasotzen ditut denbora (ia) guztian, bene-benetako besarkadak, hitz politak, esker on etengabea… eta beraien bizitzaren parte sentiarazten nauten marrazkiak, kontakizunak, begiradak… egunero-egunero. Beraiengatik eta beraientzat egindako obrak, ipuinak, ideiak, ariketak, jolasak… dena eskertzen dute, denak merezi du irribarre bat. Eta gaizki portatu eta atentzioa deituarazten duenak ere, klasea amaitu aurretik haserre guztiak ahazten ditu. Elkarrekin gauden orduan bihotzak agintzen diena egiten dute, eta izugarrizko opariak jasotzen ditut.

Idazten, josten, marrazten, karetak egiten… igarotako lo gutxiko gauen ondorengo neke guztiak berehala ahaztuarazten dizkidate beraien ilusio eta gogoek.

Eta ni izatera naramate. Aske naiz, inongo maskararik gabe, nire amets, beldur, ilusioak… aske dira beraiekin nagoen orduetan, ez dudalako epaitua izatearen beldurrik. Onartu egiten naute taldean, bat gehiago naiz, ardura eta zeregin handiak izan arren, ez dira batere pisutsuak egiten ordu hoiek.

Aurten, 12 haur talde, 135 ume ditut astero-astero, ordubetez nirekin. Eta askok eta askok, hori esatean harridura arpegiz begiratzen didate, ea erotu naizen ere entzun dut… Niretzat, zoragarria da lan hau. Umeek bizitza ematen didate. Barnean dutena ateratzen laguntzen diet, eta izugarri ikasten dut egunero-egunero.

Irribarrez esnatu eta bizitzea zer den gogorarazi eta erakutsi didate, irudimena piztu eta garatu didate, sormena izugarri piztu zait, pila bat idazten lagundu didate, begietara begiratzen lagundu didate, lotsa galtzen, arduratsu izaten, ez agobiatzen, … eta hori dena jasotzeaz gain, kobratu egiten dut hilabete amaieran.

Eta euskara da hizkuntza bakarra. Euskaraz bizi naiz. Euskaraz hezten ditugu haurrak.

Beraz, zergatik lan serio bat bilatu? Nire lanak bizitza ematen badit?

Nahia -ri buruz

Soy Nahia y sueño con un mundo en el que las familias decidan con la información en la mano, con un mundo en el que las necesidades de los bebés y los adultos sean respetadas. Y creo que el cambio viene desde la información. Por ello estoy en constante formación. Soy asesora de maternidad, lactancia, porteo, crianza y en duelo gestacional y perinatal. Me podrás encontrar en la página web en euskera Sabeletik Mundura, desde la que promuevo la crianza con apego seguro y basada en la evidencia científica. Estaré encantada de escucharte.
Post hau Giz-artea atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

5 erantzun “Bilatu lan serio bat hobeto ez?” -ri

  1. nahiaetaezina-k dio:

    Antzerki klaseak ematen ditut… antzerkia bizitza da… eta bizitza antzerkia.

  2. birasuegi-k dio:

    Segi bide horretan. Zer da ba lan serio bat? Egun osorako irribarrea lapurtzen digun lana?

  3. nahiaetaezina-k dio:

    Asmatu duzu, lan serioa da… irribarrea lapurtzen duena… eta irribarrerik gabe bizitzarik ez.

  4. etxekalte-k dio:

    Ba al dago besteen irribarreak eragitea/jasotzea baino lan serioagorik?

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s