Nahiak egi bihurtzen direnean… irribarre amaitezina

Gaur BEC-en izan gara Pirritx, Porrotx, Marimots eta kuadrila guztiarekin Irrien Lagunen festa handian clown-ez jantzita bihurrikeriak egiten. Eta zoragarria izan da.

Zoragarria mila arrazoirengatik. Begiradengatik, muxuengatik, irribarre eta malkoengatik, mila gauzengatik… Clown egiten nuen lehen aldia zen gainera… eta zin dagizuet urteak direla hain ongi pasatzen ez nuela. Egun luzea eta hoooootza izan arren ez nuke ezerengatik aldatuko. Eta berezia izan da clown egiten aritu garen guztiontzat, bakoitzak bere arrazoiak zituen eguna bereziagoa bihurtzen zutenak.

Eta nireak asko ziren… eta mila konta nitzake… baina bereziena bakarrik kontatuko dizuet… clown taldeko gazteena nintzen… eta Takolo, Pirrutx eta Porrotxekin hazi eta hezitako bakarra. Oraindik ezagunak ez zirenean ezagutu nituen, eta ibilbide guztia, ikuskizun ia guztiak, abesti ia-ia guztiak ezagutzen ditut… den-denak ez esateagatik. Eta zoragarria iruditzen zait ibilbide osoa. Ez dira haurrentzako pailazoak soilik, inondik inora. Guraso, hezitzaile eta edonorentzako tresna eta mezu piloa dakartzate beti. Eta gaur, egun batez izan bada ere, horren barnean sentiarazi naute.

Txiki-txikitatik, mila gauza jaso ditut beraiengandik. Milaka. Gainera, antzerkiaren mundura berriro ere Joxe Mariri (Porrotx) esker bueltatu naiz, eta bizia eman dit. Une txarrak gainditzen lagundu dit. Eta irribarrea ateratzen.

Eta zalantzarik gabe esan dezaket edozeri aurre egiteko irribarrea dela armarik boteretsuena. Euskal Herri eta mundu berri bat eraikitzen laguntzen ari dira, eta irribarreen indarraz koloretako mundu zoragarria sortzen. Gertutik jarraituko ditut aurrerantzean ere…

Mila esker horrelako eguna pasarazteagatik.

Gora Irrien Lagunak!

Nahia -ri buruz

Soy Nahia y sueño con un mundo en el que las familias decidan con la información en la mano, con un mundo en el que las necesidades de los bebés y los adultos sean respetadas. Y creo que el cambio viene desde la información. Por ello estoy en constante formación. Soy asesora de maternidad, lactancia, porteo, crianza y en duelo gestacional y perinatal. Me podrás encontrar en la página web en euskera Sabeletik Mundura, desde la que promuevo la crianza con apego seguro y basada en la evidencia científica. Estaré encantada de escucharte.
Post hau Giz-artea, Osasunaren bidean atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Nahiak egi bihurtzen direnean… irribarre amaitezina -ri erantzun bat

  1. Nora-k dio:

    Atzokoa zer moduzkoa izan zen galdetzeko sartu naiz ene postako leihotxora… eta haraaaa! zure txoko polit honetako sarrera berriaren kukua irakurri dut.
    Ai ai aiiii, zeinen ongi, ezta? pena ikusi ez izana… baina ziur nago hemendik aurrera beste batzuk ere egongo direla!! ez bada oholtzaren gainean, oholtzaren oihal beltzaren alboan, zure taldeko haurren ondoan, babesa eta irriak banatzen.

    muxu potoloak eta laster arte!!!

    Nora

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s