Barra kodea ipurdian, mila esker

Ados… agian ez da izenbururik egokiena… baina etiketez pentsatzen dudana da. Dena sailkatu, etiketatu, azpietiketatu, markatu, adierazi… behar den gizartean bizi gara, eta are gehiago sarean. Tag bat jarri gauza bakoitzari, etiketa bat, bildu gai batetara guztia, hau hemen, hori han… hau honekin, hori harekin eta horrela guztia. Dena sailkatu beharra. Guzti-guztia.

Eta gustatzen zaizkit zerrendak, eta orokorrean gustatzen zait “euskal blogosfera” kontzeptua, gustatzen zait batze hori, taldea izatearena… ez dakit badakit ere ba ote naizen blogosfera horren parte ere.

Zalantzak sortzen dizkidalako kontzeptuak, ez dakit zer den euskal blogosfera, euskaraz idazten den guztiak balio du? Euskal gaien ingurukoan? Euskal Herrian egiten denak? Zalantza eta zalantza. Profil zehatz bat eduki behar da? Adin bat? Ikasketa batzuk? Lan mota jakin bat? Ezagutza batzuk?

Euskal Blogosferak zer izan behar du? Zer ulertzen dugu euskal blogosferatzat? Zein da “talde” horren parte izateko oinarrizko baldintza? Euskara? Kokapen geografikoa? Pentsaera?

Beti pentsatu izan dut tatuaje bat egitekotan oinazpian edo ipurdian barra-kode bat izango litzatekela… azken aldian tag bat izan daitekela pentsatzen ari naiz… baina zein? zeren parte naiz? zerena ez?

Zehaztu behar da zer den euskal blogosfera? Zehaztuta dago? Agian ez… edo bai… auskalo… oraingoz ipurmasaiak tatuajerik gabe utziko ditut, badazpada.

Nahia -ri buruz

Soy Nahia y sueño con un mundo en el que las familias decidan con la información en la mano, con un mundo en el que las necesidades de los bebés y los adultos sean respetadas. Y creo que el cambio viene desde la información. Por ello estoy en constante formación. Soy asesora de maternidad, lactancia, porteo, crianza y en duelo gestacional y perinatal. Me podrás encontrar en la página web en euskera Sabeletik Mundura, desde la que promuevo la crianza con apego seguro y basada en la evidencia científica. Estaré encantada de escucharte.
Post hau Giz-artea atalean eta laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

2 erantzun Barra kodea ipurdian, mila esker -ri

  1. Nek, neure egiten dodaz Gorka Juliok Twitter-etik botatako berbak definizio bat aukeratzerako orduan. Baina ez dot ikusten talde bateko kide izatea moduan (ez dago bazkidetza txartelik), malgutasuna positiboa dela deritzot, bakoitzak ikusiko du zer den eta zer izan gura dauen.

    Futbolzaleen kasua, adibidez: futbolzaleak ez dute zertan talderen bateko bazkide izan, edota partidu guztiak estadioan ikusi… Bakoitzak ikusiko du ea bere burua futbolzaletzat duen, edo ez.

  2. nahiaetaezina-k dio:

    Guztiz ados malgutasunarekin… baina zalantzak hor jarraitzen du… eta ziurrenik hor jarraituko du…

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s