Su artifizialak… ah, ez, aste nagusiaz?

Bai, nonbaitetik atera behar zuen donostiartasunak… Eta su artifizialak ikustera joatea gustatzen zait, portuko erdiko espigoiera joan eta han afaltzen dugu familia-giroan ia-ia egunero, bokadilloa, freskagarriak eta suak hasi bitartean tertulian egoten gara. Suen aurreko Euskalteleko sutxoa (gaur egun) pizten denean bakoitzak bere postura hartu (ni etzan egiten naiz) eta suak ikusten jartzen gara. Nahiko kritikoa naiz suekin, bai, suekin ere bai, eta soinua, argia, koloreak, formak eta erritmoa biziak izatea gustatzen zait, bestela, onartu behar dut, aspertu egiten naiz berehala.

Gaurko suek hori guztia bildu dute, aurreko egunetan ikusi ditudanek (2-3 egun gehiagotan bakarrik joan naiz) ez dituzte ezaugarri guztiak bete, eta betiko zalantza… beharrezkoa da horrelako dirutza gastatzea hortan? Egunero izatean? Jar ditzatela 3-4 egunetan soilik baina gaurkoak bezalakoak! Maiztasuna jaitsi, kutsadura jaitsi, dirutza jaitsi eta aste nagusia hobetu. Bai, hobetu esan dut.

Aurten egitarau ofizialak asko irabazi du piraten abordaiarekin eta… baina oraindik ez dago festarik kalean. Alaba txikia duen ama batek esan zidan festa zozoegiak direla, ez txarangak, ez ezer… zuk ibili behar duzu bila, festak ez zaitu harrapatzen, bila eta bila ibili behar duzu… eta hori al da aste nagusia? Ez, horrela ez goaz bide onean.

Festak bizia izan behar du, parte hartzailea, herrikoia, herritik eta herriarentzat… eta su artifizialetan dijoan dirutzak asko aldatu lezake hiria… baina noski, sakratuak dira…

Pena da. Egunen batean izango al ditugu benetako festak? Zergatik maite ditugu donostiarrek estropadak? santo tomas? danborrada? Ez da erantzun zailik. Festak harrapatu egiten zaitu, festa kalean dago. Hori falta du aste nagusiak….

Nahia -ri buruz

Soy Nahia y sueño con un mundo en el que las familias decidan con la información en la mano, con un mundo en el que las necesidades de los bebés y los adultos sean respetadas. Y creo que el cambio viene desde la información. Por ello estoy en constante formación. Soy asesora de maternidad, lactancia, porteo, crianza y en duelo gestacional y perinatal. Me podrás encontrar en la página web en euskera Sabeletik Mundura, desde la que promuevo la crianza con apego seguro y basada en la evidencia científica. Estaré encantada de escucharte.
Post hau Giz-artea, Politikaz atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Su artifizialak… ah, ez, aste nagusiaz? -ri erantzun bat

  1. Nora-k dio:

    Asteburu hontan Moskuko (Irungo auzo bat) jaietan egon gea, jai parte hartzaile eta herrikoien beste eredu polit bat. Urtero jende berri mordoak jasotzen du jai honen oihua, bai ahoz ahoko deiengatik, baita interneten idazten dituzten iruzkinengatik.
    Hitzek asko esan dezakete (http://moskukobestak.blogspot.com/2010/08/gaur-moskuko-jaiak-hasten-dira.html) baina jaiak bukatu eta gero, irudiek hitzegiten dute hoberen (http://picasaweb.google.com/moskukobestak/Argazkiak2010#).
    Hemen bai, festak harrapatzen zaitu. Ea datorren urtean elkar ikusten dugun!
    mxk

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s