-egia

Zaharregia zara hori egiteko, txikiegia horrela ibiltzeko, gazteegia beste hortarako…

Ikaragarria da jendeak besteon ekintzak epaitzeko duen joera… Norberak egiten duenari begiratu beharrean besteek egiten dutenari begira egoteko joera izugarria dago, eta begiratzeaz gain, beti beti beti epaitzekoa. Ze ondo! Baten ondoren etortzen dira “baina ez zara gazteegia?”, “ez da momentu ona”, “itxaron piska bat”, “haraino”, “han ez dago ezer” eta horrelako perlak… Besteon erabakiak ez ditugu errespetatzen.

Erabaki bat hartzean beti daude atzetik milioika arrazoi, eta horiei begiratu beharrean eraso errazera jotzen dugu, gazteegia, zaharregia, azkarregi, urrunegi, garestiegia, merkeegia, altuegia, hotzegia…

Berdin digu bestea zoriontsu izateak, beti zapuztuko dugu gure begi kritikoarekin.

Nahia -ri buruz

Soy Nahia y sueño con un mundo en el que las familias decidan con la información en la mano, con un mundo en el que las necesidades de los bebés y los adultos sean respetadas. Y creo que el cambio viene desde la información. Por ello estoy en constante formación. Soy asesora de maternidad, lactancia, porteo, crianza y en duelo gestacional y perinatal. Me podrás encontrar en la página web en euskera Sabeletik Mundura, desde la que promuevo la crianza con apego seguro y basada en la evidencia científica. Estaré encantada de escucharte.
Post hau Giz-artea atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

8 erantzun -egia -ri

  1. itziartarra-k dio:

    “Jainko txiki gisa jokatu beharra dugu besteren aurrean, gizaki sinple eta errepikakorrak garela onartzen ez dugulako…”

    Horixe nire teoria.

  2. nahiaetaezina-k dio:

    Baina gero ez dugu jainkoan sinistu nahi… elkar errespetatzen dugun egunean izango gara gizaki osoak.

  3. Joseba E.-k dio:

    Ondarroa moduko herri txiki batean hazi eta bizi naiz. Gogoko dut herri txikiek eskaintzen duten halako patxada eta ixiltasuna, baina, aldiberean, gero ta gogokoa dut herritik ateratzean sentitzen dudan anonimotasuna, lasaitasuna, askatasuna eta bakea azken batean, azalpenik eman beharrik ez izatea. Bai, egia da diozuna, eta Julio Cortazar-en esaldi hau datorkit burura: “Mira qué pobre amante, incapaz de meterse en una fuente para traerte un pescadito rojo bajo la rabia de gendarmes y niñeras”. Bai, polizia eta umezaindari gehiegi gure artean eta oso nekagarriak.

    Gustoko dut Natalie Merchant-en kanta hau, autoan jartzen dut ihes egiten dudan momentu horietan.

  4. nahiaetaezina-k dio:

    Ba ni aurkako bidea egitera noa ba, Donostiatik Hernanira eta hemendik 1500 biztanleko herri batera goaz…

  5. Joseba E.-k dio:

    Baina bizi garen tokia, lo egiten dugun tokia al da?

  6. nahiaetaezina-k dio:

    Lo egingo dudan tokian bizi nahi dut nik behintzat. Hori da arazoa, daramagun bizitza erritmoak zertara garamatzan.

  7. Nora-k dio:

    Aukera polita egin dezutena, bai horixe!!

    mxk

  8. Joseba E.-k dio:

    Oso gertuko dudan pertsona baten adibidea jarriko dut: batxillergo zein lanbide heziketa ikastaroak Markinan eginak ditu, Itziarko poligonoan egiten du lan, musika zaletasuna duenez eta igerian egitea gustatzen zaionez Ondarroako musika eskolara eta polikiroldegira joaten da (1.500 biztanleko herri batean biziz gero izango al zuen aukera hori bere herrian?), aurtengo udan surf ikastaro bat egin du Zarautzen eta surf egiteko Debako hondartzara edo Zarautzera edo Lagara joan beharko du, hurbileneko aukerak aipatzearren, parrandazalea eta taberna zalea ez da baina baina inoiz ateratzekotan Ondarroan izaten da edo Bilbon baita, musika kontzertu batera joan nahi badu Bergarako Jam aretora jo dezake adibidez, bere gustoko arropa Bilbon erosi ohi du, … Baina, noski, pertsona horri galdetuz gero non bizi den eta nongoa den, Ondarroan bizi dela eta ondarrutarra dela esango dizu. Ez zait iruditzen pertsona honen kasua arraroa denik gaur egun. Uste dut gauzak aldatu direla eta Ondarroan “bizitzea” duela 50 urte edo gaur egun ez dela esperientzia bera. Bitartean, eta esan beharrik baldin bazegoen, bakoitzak egin dezala nahi duena edo ahal duena edo dena delakoa, eta umezaindariak eta poliziak doazela bere bidetik.

    Kanta honekin akordatu naiz, Northern Exposure (Dr. en Alaska) telesailekoa da. Egia esateko telesail horren irudi lauso bat baino ez dut, baina oso gustokoa nuela badakit.

    Ondo segi

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s