Eliza, eurentzat.

Izugarrizko zortea izan nuen txikitan nire gurasoek ez bataiatzera ez jaunartzea egitera eraman ez nindutelako. Izugarrizko zortea elizaren zerrendetan nire izena agertzen ez delako, ez dudalako barnetik bizi izan eta harro nago. Harro nago nire gurasoek erabaki hori hartu zutelako bere garaian, pentsatzen zutenarekin aurrera egin zutelako besteek esango zutenari begiratu gabe. Zorionez ez dut etxean elizaren inguruko heziketa jaso, nahikoa izan da kanpotik jaso dudanarekin, ikusi dudanarekin eta jasan dudanarekin. Nahikoa, Eliza (instituzio bezala) ahalik eta urrunen eduki nahi izateko.

Uler dezaket jendeak erantzun bila erlijioetara jotzea, uler dezaket zerbait gehiagoren bila euren hitzak sinistea ere. Baina ez, ez dut gertu eduki nahi. Duela hilabete batzuk hartu nuen elizan egiten diren zeremonietara ez sartzeko erabakia. Erabaki sendoa. Ez naiz bataio, jaunartze, ezkontza, meza edo hileta-elizkizunetara sartuko. Elizak ikuspegi kulturaletik, artistikotik ikusiko ditut ikusi behar baditut, ez dut euren zeremonietan parte hartuko, ez diet plazer hori emango. Sinisten ez duenak ez luke aulki horietan eseri beharko, ez nire ustez behintzat. Eta erabakia sendoa da. Ez naiz sartuko.

Eta esango duzue errespetuagatik egin beharko nukeela, sinisten duen norbait hil eta elizkizuna egiten bazaio maite baduzu han egon behar duzula eta nahi duzuen guztia. Maite dudan norbait hiltzen bada ez naiz elizkizunera gaizki pasatzera joango, maite badut eta maite banau, zerutik ala infernutik ikusten banau ere, jakingo du maite dudala, ez dela errespetu edo maitasun falta izan eliza kanpoan geratzera eraman nauena. Berak sinisten duena errespetatuz nik sinisten dudana ere errespetatzea erabaki dudala baizik. Zoritxarrez, elizkizunera joateak ez dit hildakoa bueltatuko. Elizkizunera joatea, sinisten ez dugunon kasuan, itxurakeria hutsa da. Egon garela esateko soilik, aulkiak betetzeko, protokoloa betetzeko.

Izan gaitezen benetakoak, puruak, eta maite dugunari ez diezaiogun itxurakeria eskaini agurtzeko unean.

Nahia -ri buruz

Soy Nahia y sueño con un mundo en el que las familias decidan con la información en la mano, con un mundo en el que las necesidades de los bebés y los adultos sean respetadas. Y creo que el cambio viene desde la información. Por ello estoy en constante formación. Soy asesora de maternidad, lactancia, porteo, crianza y en duelo gestacional y perinatal. Me podrás encontrar en la página web en euskera Sabeletik Mundura, desde la que promuevo la crianza con apego seguro y basada en la evidencia científica. Estaré encantada de escucharte.
Post hau Giz-artea, Maitasunaren sua atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

6 erantzun Eliza, eurentzat. -ri

  1. ameslaria-k dio:

    +1

    plas plas plas

    nik eliza oso gertutik pairatu dut (fraileak, misiolariak, apaizak, mojak, katekistak ta hola ditut familian), eta elizaren jazarpena ere, ta nik ere zure erabaki bera hartu nuen, eta elizaren eta familiaren presio makinaria guztia bota zidaten gainera. insufriblea. baina bueno, bizirik gaude, ta gerra eman beharko.

    maitasun momentu batean (pertsona katoliko batekin) pentsatu nuen berak nahi bazuen elizan ezkontzeko prest nengoela, baina hori amaitu zen.

  2. Nere postekin loturak: Tweets that mention Eliza, eurentzat. | Nahiaetaezina -- Topsy.com

  3. Nora-k dio:

    Nik ere hautu bera hartu nuen eta hil ziren lagunak, hil zen berramona, hil zen aitona eta ez nintzen elizara sartu. Bilkuretara joan izan naiz bai; familiarekin egon sartu baino lehen, agurtu, muxu bat eman eta gero atzean geratu atearen bestaldean. Ekintza bukatzean han egon naiz ere amona, ama, izeba eta besteekin egoteko. Besteentzat nire presentzia garrantzitsua zelako joan izan naiz elizako ate ondora, oroimen koletiboak duen indarraz deituta (nahiz eta garrantzitsuena norberak gordetzen duen oroitzapena den). Baina sartu ez, hildakoa ezagutzen ez duen norbait maite ditudanetaz entzutera ez naizelako inora sartzen. Naiz eta presio desberdinak sentitu, momentuz tinko mantentzen naiz erabaki honekin.

  4. Irakurle-k dio:

    Ni okasio berezi horietan sartzen naiz elizara. Kortesiagatik edo, edukazioz edo.

    Arrazoi gehiegi ikusten ditut eliztarra ez izateko. Inkisizioa, gurutzadak, isilpeko pederastia kasuak, Batikanoa diruz gainezka egonik dirua eskatzea, behin eta berriz ultraeskuinarekin hain ondo moldatu izana, emakumearekiko tratua, eta abar luzea.

  5. .-k dio:

    eta lagun musulman bati agurra emateko gonbidapena jasoko bazenu, eta horretarako mezkita batean sartu beharko bazenu??

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s