Damuak

Askotan pentsatu dut zerbait egiteaz damutzen garenean geure buruak justifikatzea besterik ez dugula bilatzen, eta benetan, ez zait ondo iruditzen. Egin duguna egina dago, ez dago atzera bueltarik, eta geure buruak justifikatzen saiatzea nahiko hipokrita da. Ala ez?

Eta okerragoa da egin ez dugunaz damutzea. Askoz okerragoa. Egin ahal izan genuenean, izan zitekenean pentsatzea askoz denbora eta energia galera handiagoa da. Eta sarri topatzen dut nire burua izan zitekenean pentsatzen… ez dut inoiz ikasiko. Eta ostiralean hau egin banu? Benetan nahi nuen? Zergatik ez nuen egin? Eta orain hau egingo banu?

Zerk baldintzatzen gaitu? Gizarteak? Geureganatutako rolek? Gure bizimoduek? Beldurrak? Desioak? Maitasunak? Gorrotoak? Zein dira gure kateak? Zergatik ezin ditugu hautsi? Alboan nahi ditugunak urrundu, alboan ditugunak alboan mantendu? Zeinek agintzen du? Zein da gure tokia?

Ez dadila damua izan. Ez.

Nahia -ri buruz

Soy Nahia y sueño con un mundo en el que las familias decidan con la información en la mano, con un mundo en el que las necesidades de los bebés y los adultos sean respetadas. Y creo que el cambio viene desde la información. Por ello estoy en constante formación. Soy asesora de maternidad, lactancia, porteo, crianza y en duelo gestacional y perinatal. Me podrás encontrar en la página web en euskera Sabeletik Mundura, desde la que promuevo la crianza con apego seguro y basada en la evidencia científica. Estaré encantada de escucharte.
Post hau Giz-artea, Maitasunaren sua atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

13 erantzun Damuak -ri

  1. mikel-k dio:

    Ohikoena, egin ez dugunaz damutzea da, nire ustez. Oraingo egoera aldatu izana -edo aldatu ez izana- iraganeko zalantzen errua dela pentsatzean artistak izaten gara.

    Horren karira, hona hemen pila bat gustatzen zaidan XKCDren tira komikoa: http://xkcd.com/458/

  2. mikel-k dio:

    Nire ustez joera daukagulako gauzak “beste barik” aldatzen direzela ez onartzeko edota gure iritziak aldatzen direla. Gustatzen zaigu pentsatzea gu geu garela gure bizitzaren jabe eta gure gauzek bakarrik dutela eragina bertan. Beraz, harturiko erabakiak dira guretzat errudun. Eta erabakia hartzerakoan izandako zalantza horiek ditugu “hartu izan beharreko bide egokia” legez. Eta ez gara konturatzen dena gure eskuetan ez dagoela edota, gure iritziak aldatzen doazela eta duela urtebete egokia zena, gaur egun ez dela egokia, eta alderantziz.

  3. nahiaetaezina-k dio:

    Guztiz ados Mikel. Hausnarketa polita…

  4. Damutzaile profesional bat-k dio:

    Hausnarketa egokia benetan gaurko egun baterako. Asteburuan bertan egon gara solasean EHn bizi izandako kanpotar batekin, eta berak esan duenez, damutzea kirol olinpikoa balitz, euskaldunok izango omen ginateke munduko txapendunak. Egiten dugunaz damutzen gara, are gehiago egiten ez dugunaz. Lagunak dioenez, ematen du munduaren funtzionamendu egokiaren arduradunak garela uste dugu. Eta berari izugarrizko pena ematen dio damuak ekartzen digun sufrimendua.
    Halan ta guztiz, hobe da egin dugunaz damutzea eta ez egin ez dugunaz, argi dago.

  5. Joseba E.-k dio:

    Damutzea kirol olinpikoa Euskal Herrian? Ez dakit ba. Ezetz esango nuke. Edo are gehiago, aspaldian ezer handitu bada gure artean, izan da pertsona harroen kopurua, euren burua arrakastaren eredutzat hartzen dutenak, dena guay horietakoak. Niri behintzat naturalagoak iruditzen zaizkit damutzen direnak, zalantzak dituztenak, … Baina ezerren gainetik, bere buruaz barre egiten dakitenak.

  6. Luistxo-k dio:

    Nik uste dut biziaren amaieran balantzea egin behar badugu, balantza batekin izan daitekeela, hain zuen, eta izango ditugula platertxo batean txanpon batzuk, egin ditugun gauzak, eta beste platertxoan beste txanpo batzuk, egin ez ditugunak. Norantz desorakatuko ote? Nondik nahiko ditugu txanpon batzuk hartu beste platertxora ekartzeko?

    Baina orduan beranduegi izango da noski. Zulora goazela, Cesare Paveseren poeman bezala, bakar, mutu, leizera jaitsiko gara… Ordura arte egiten dugunak du garrantzia balantzan. Kontua ez da heriotzaren ostean bizitzarik ba ote den (ez dago), kontua da heriotzaren AURRETIK bizi izan ote dugun bizitzarik.

    Bestalde ez dut uste euskaldunak desberdinak garenik. XKCDren grafikoa oso ona da, unibertsala, eta bat egiten dut haren mezuarekin %100.

  7. Joseba E.-k dio:

    Zalantzak izatea baldin bada, apaltasunez, errealitatea aztertzeko garaian ditugun mugak onartzea, eta damua baldin bada, apaltasunez ere, txarto egin den zerbaiten errekonozimendua… Ba orduan, harroek ez dute ez zalantzarik ezta damurik.

    Argi utzi nahi nuke, pertsona harroez ari naizenean, harrokeriari buruz hitzegiten dudala eta ez harrotasunari buruz. Zein den bien artean egiten dudan desberdintasuna? Harrokeria autokonplazentzian onarritzen dela eta harrotasuna autoestimuan. Bai, badakit, hurrengo galdera izango zen zein den autokonplazentziaren eta autoestimuaren arteko desberdintasuna. Baina, tira, berdin dio, azken erantzuna, edozein izanda ere, beti izango baita galderarik hoberena.

  8. nahiaetaezina-k dio:

    Eta egindakoaz eta egin gabekoaz aldi berean damutzean zer?

  9. etxekalte-k dio:

    Damua denboraren aurkako gogoaren matxinada da.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s