Hoberen gordetako sekretuak…

Guztiok ditugu sekretuak, barne-barnean gordetzen ditugun ezkutuko egiak. Gure nortasunaren zati direnak, eta betirako izango direnak. Baina badaude kolektiboak diren sekretu batzuk ere, denek jakin arren askotan ezkutuan geratzen direnak. Eta horiek ere oso garrantzitsuak dira, gure nortasunaren atal ere badirelako.

Eta zeintzuk dira sekretu horiek ba? Asko. Eta ziur zuri ere burutik baten bat pasa zaizula, ageriko sekretuak dira. Magian sinisten ez dutenen sekretuak. Edo akaso sinisten dutenenak. Nerabeek askotan ikasi beharko lituzketenak, bikoteek ikasi beharko lituzketenak, haurrek ikasi beharko lituzketenak, helduek, gizonek, emakumeek… Bizitzaren misterioak. Mirariak.

Eta afaria bakarrik egiten da, arropa bakarrik garbitzen da, fakturak magia bidez ordaintzen dira, gurasoak haurren etsaiak dira, politikariek ez digute dirua lapurtzen, errauskailuak ez du kutsatzen, eta denok gara berdinak justiziaren aurrean, eta denok daukagu iritzia emateko askatasuna, eta….

Nahia -ri buruz

Soy Nahia y sueño con un mundo en el que las familias decidan con la información en la mano, con un mundo en el que las necesidades de los bebés y los adultos sean respetadas. Y creo que el cambio viene desde la información. Por ello estoy en constante formación. Soy asesora de maternidad, lactancia, porteo, crianza y en duelo gestacional y perinatal. Me podrás encontrar en la página web en euskera Sabeletik Mundura, desde la que promuevo la crianza con apego seguro y basada en la evidencia científica. Estaré encantada de escucharte.
Post hau Giz-artea, Politikaz atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

2 erantzun Hoberen gordetako sekretuak… -ri

  1. Joseba E.-k dio:

    …Baina txarraren edo onaren gainetik, inork galdetu ezkero ea zer moduz zauden “ondo” erantzun behar. Pekatua izango zen kontrakoa esatea. Eta, tira, kontuan izanda zenbat kanta triste idatzi diren… Horietako asko oso ezagunak gure artean: Boga-Boga, Triste bizi naiz eta, …

    But not for me entzuten nengoen oraintxe, Ella Fitzgerald-en ahotsean. Eta halako sentimendu bat nuen, kantak adierazaten duena. Pasatuko da, badakit, beste guztia pasatzen den bezala.

    • nahiaetaezina-k dio:

      Mila esker benetan, ze opari politak uzten dizkidazun. Eta lasai egon ziur gauzak aldatuko direla…
      Bitartean, zergatik ez pekatari izan eta Zer moduz? Bati egia erantzun?

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s