Boisboisbois

Titiak gora behera. Bai, azken aldian buruan dabilkidan abesti bat da. Baina gaur ez nator honetaz hitz egitera, edo bai. Bularretakoen munduarekin haserre nago.

Ia ezinezkoa da gaur egun “relleno”-rik gabeko bularretako bat aurkitzea, eta zailagoa oraindik gustoko duzun modeloaren bila bazabiltza. Oinarrizko-oinarrizkoen sailean agian topatuko duzu baten bat “relleno”-rik ez duena, eta agian lortuko duzu azal koloreaz gain beltzen bat aurkitzea, eta zorteduna bazara zure tailakoren bat. Baina ez eskatu gehiago, bat edo bi gehienez.

Aukera bakarra geratzen zaizu, benetan modeloa, forma, kolorea… aukeratu nahi badituzu “relleno” gabeko bularretako batean: supersexiprobokatiboen sailera joatea. Eta noski, agian ez da hori bilatzen duzuna egunerokoan erabiltzeko, edo agian bai, barruko erroparen magian geratzen da hori, norberaren irudimenean, bestea begiradarekin biluztean… baina benetan bularretakoa aukeratu nahi baduzu…. arazoa duzu.

Ez zaizkit “relleno”-dunak gustatzen. Ez zaizkit gustatzen, ez nago eroso, eta gainera esango nuke munduko neska guztiek ez dugula titi handiagoak izateko nahirik, beraz, ez dugula zertan horrelakorik erabili, baina dendara sartzean, zalantza jarri zait.

Nahia -ri buruz

Soy Nahia y sueño con un mundo en el que las familias decidan con la información en la mano, con un mundo en el que las necesidades de los bebés y los adultos sean respetadas. Y creo que el cambio viene desde la información. Por ello estoy en constante formación. Soy asesora de maternidad, lactancia, porteo, crianza y en duelo gestacional y perinatal. Me podrás encontrar en la página web en euskera Sabeletik Mundura, desde la que promuevo la crianza con apego seguro y basada en la evidencia científica. Estaré encantada de escucharte.
Post hau Giz-artea, SeKsugarra atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

3 erantzun Boisboisbois -ri

  1. Luistxo-k dio:

    Gogoratu dit bere garaian Leire Narbaizak idatzi zuena. Errellenorik ez dutenak faltan daudela erantzunetan ere ageri da, Elena Lakak utzia (emakumezko beste blogista interesgarri bat Elena). Orain Leirek eta Elenak eramaten dute Zer Erantzi sekzioa Sustatun. Proposatu behar diet zeurea berrikusteko, eta gaiari berriro eusteko, oraingoan Sustatun, nahi baldin badute.

    Zure izenburuari dagokionez… bularrak dantzan irudikatzen ditu batek. Hala ere, nik esango nuke, ikuspegi maskulino eta pertsonal batetik, ondo geratzen den bularretakoaren meritu nagusia dela ez titien forma edo dantza moldatzea, baizik eta haien gainean, eskote edo papar polita agerraraztea, udaberri-uda parte honetan batez ere.

  2. nahiaetaezina-k dio:

    Bai, izenburua dantza hortatik dator Luistxo baina bularretako on baten meritua hori ez dela esango nuke nik, erosotasuna baizik.
    Eta ze polita Leireren posta, mila esker!

  3. Nora-k dio:

    Bukaerako zalantzari su gehiago emateko, edo auskalo, zalantzak argitzeko, beste bularretako mota bat aurkeztu nahi dizut, esku-titiak…

    nei goxuak iruditzen zaizkit…

    morreo kolektibo bat

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s