Ximiko

Ze hitz goxoa. Izugarri gustatzen zait ximiko hitzaren melodia, goxo-goxoa da. Ximiko. Esan ezazue altu. Bai, esan. Ximiko. Esan ispilu aurrean, eta beste gauza batez ohartuko zarete: ximiko esatean oso aurpegi polita jartzen zaigu; izugarri maite dut euskarazko “x”. Ximiko.

Eta melodiaz gain oso kontzeptu interesgarria da. Ximikoak mila esanahi ditu, non, nori, zergatik, nola… egiten denaren arabera. Ximikoa izan daiteke mina emateko, ximiko egin dezakegu jolasean gabiltzanean, ximiko egin dezakegu atentzioa deitzeko, ximiko egin dezakegu maitasuna adierazteko, ximiko egin diezagute goxo-goxo, jostari, indartsu, bero, besoan, sabelean, hankean, bularrean, eskuan, ipurdian, pezoiean, gerrian, teknika onarekin, gaizki, ongi, poliki, azkar, intentzio onarekin, intentzio txarrarekin, intentzio lizunarekin… Ximikoaren mundua izugarri handia da.

Eta pila bat gustatzen zait ximiko egitea. Beraz, ximiko bat bakoitzarentzat, zuek aukeratu nolakoa😉

Nahia -ri buruz

Soy Nahia y sueño con un mundo en el que las familias decidan con la información en la mano, con un mundo en el que las necesidades de los bebés y los adultos sean respetadas. Y creo que el cambio viene desde la información. Por ello estoy en constante formación. Soy asesora de maternidad, lactancia, porteo, crianza y en duelo gestacional y perinatal. Me podrás encontrar en la página web en euskera Sabeletik Mundura, desde la que promuevo la crianza con apego seguro y basada en la evidencia científica. Estaré encantada de escucharte.
Post hau Giz-artea, SeKsugarra atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

4 erantzun Ximiko -ri

  1. Nora-k dio:

    Guk izar bati Ximiko izena jarri genion behin… Nahia, ezagutzen duzu, ezta?
    http://www.katxiporreta.com/oreretako-mari-motots-eta-maritriki
    Koordenaturik gabekoa da, eta bihotza erabili behar duzu aurkitzeko…

    Ximiko txiki bat ipurdian

  2. Guk badugu westy (horrela idazten al da?) arrazako zakur ttiki bizi-bizi bat. Eta Ximiko izena du.

    Aurkenerena-Arbelaitz familia (Urruña)

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s