Tabua

Beti iruditu izan zait tristea tabu kontzeptua. Beti iruditu zait tristea gizartean hainbeste gauza tabuak izatea, ezin da gauza askotaz hitz egin, ezin da milioika gauzez hitz egin. Eta geroz eta gauza gehiago direla iruditzen zait. Kalean eguraldiaz besterik ez hitz egitera iritsiko garen beldur naiz.

Baina tristea iruditzen zaidan arren, eta tabuak apurtzen saiatzen naizen arren, nire iritzia adierazten… hitz batek beldurra ematen didala ohartu naiz… hori da nire benetako tabua. Eta ez, ez dut zein den esango… tabua da eta…

Zergatik behar ditugu tabuak?

Nahia -ri buruz

Soy Nahia y sueño con un mundo en el que las familias decidan con la información en la mano, con un mundo en el que las necesidades de los bebés y los adultos sean respetadas. Y creo que el cambio viene desde la información. Por ello estoy en constante formación. Soy asesora de maternidad, lactancia, porteo, crianza y en duelo gestacional y perinatal. Me podrás encontrar en la página web en euskera Sabeletik Mundura, desde la que promuevo la crianza con apego seguro y basada en la evidencia científica. Estaré encantada de escucharte.
Post hau Giz-artea atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

6 erantzun Tabua -ri

  1. Luistxo-k dio:

    Kontu, jardun eta kontzeptu asko dira tabu, bai. Tristea ere bada, zurekin bat nator horretan. Baina hitz zehatz bat tabu, fonema apur batzuk… Nola ez diguzun esan nahi, zaila izango zaigu asmatzea. Baina, tira, bikote harreman batzuetan ‘maitasuna’ hitza tabu izan daitekeela badakit. Tabu praktikoa izan daiteke, kasu horietan. Diozu zergatik “behar” dezakegun halako tabu bat… Nik aipatzen dudan kasuan, oreka ez zapuzteko, ez harremana berba pisu batekin zamatzeko, ihesbide bat behar izatekotan salbabidas mental bat eskura izateko. Arrazoi praktikoak.

    • nahiaetaezina-k dio:

      Tristea da ba maitasuna hitza, maite zaitut esatea tabu izatea… Benetan maite zaitut batek desoreka diezaguke gure harremana? Orduan ez da uste dugun bezain harreman sendoa… edo bai? Nondik ote dator “maite zaitut” tabu bihurtzearena? Kulturala? Etxean ikasia? Benetan praktikoa da? Edo beste hesi bat besterik ez?

      • Luistxo-k dio:

        Ez da sendotasun kontua… edo bai. Adibide bat: maitale klandestino batzuek oso harreman sendoa izan dezakete, afektiboki %110 eskatzen duena, konpromiso handia dago hor. Baina ihesbideak behar dituzte, eta, benetan, ‘maite zaitut’ batek ez du laguntzen zama arintzen, kontrakoa baizik. Praktikoa da gauza batzuk maletatik atera gabe uztea.

      • nahiaetaezina-k dio:

        Hausnarketa interesgarria Luistxo… baina ez al da klandestinitate horren barruan sortzen den morbo hori elikatzeko era bat?

    • Luistxo-k dio:

      Ez dut zure azken galderaren zentzua guztiz harrapatzen: zerk elikatuko luke morboa egoera horretan? ‘maite zaitut’ esateak ala ‘maite zaitut’ tabu bihurtzeak? Nolanahi ere, morboaren alde neu. Zu ez?

      • nahiaetaezina-k dio:

        Ba biek egia esan. Klandestinitatean daramazun harreman horretan alderdi sexualaz gain emozionala guztiz sendoa izateak klandestinotasunaren jokua indartuko luke… Baina ez esateak, ezjakintasun emozionala, ziurtasun eza edukitzeak ere morboa suposatu lezake… Morboaren alde, zalantzarik gabe.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s