Esan gabekoen pila

Joera handia dugu gauzak esan gabekoen pilan uztekoa, handiegia. Hori da gure beste ezaugarrietako bat, esan gabe uztea benetan esan behar diren milaka gauza. Onak eta txarrak.

Haserrealdi gehienetan ez dugu esaten sentitzen duguna, ez dugu esaten zergatik gauden haserre, ez dugu esaten zerk ematen digun hainbeste min. Pozik gaudenean ez dugu benetako zergatia esaten. Triste gaudenean ez dugu onartu nahi izaten, zerbait gogoko dugunean isilik geratzen gara, isilik geratzen gara, isilik geratzen gara.

Baina esan gabekoen pila etengabe hazten doanean… gauzak okertzen hasten dira. Eta pila horrek guri eta gure ingurukoei ematen die min. Eta esan gabekoen pila hustu egin behar izaten dugu, lehertu egiten gara… ez, nik pila hori ahalik eta txikien egingo dudala erabaki dut. Ahalik eta txikiena. Pila horren pisua ez dut eduki nahi gainean. Ez dut edukiko.

Eta zeurea? Nola dabil zeure pila azken aldian?

Nahia -ri buruz

Soy Nahia y sueño con un mundo en el que las familias decidan con la información en la mano, con un mundo en el que las necesidades de los bebés y los adultos sean respetadas. Y creo que el cambio viene desde la información. Por ello estoy en constante formación. Soy asesora de maternidad, lactancia, porteo, crianza y en duelo gestacional y perinatal. Me podrás encontrar en la página web en euskera Sabeletik Mundura, desde la que promuevo la crianza con apego seguro y basada en la evidencia científica. Estaré encantada de escucharte.
Post hau Giz-artea atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

6 erantzun Esan gabekoen pila -ri

  1. Julen-k dio:

    iep!
    nere pila ongi dago…ta pilak hobe!

    halare erran gabe ezin gelditu: ei! elegante gelditu zaizu web berria e! aintzinekoan Sustatun ta dena agertu zen, joe,kategoria!!

    animo ta segi hortan! erantzunik ez utzi arren leitzen segitzen dugunak ere bagaude ta..

    ala! bi muxu! (jejeje!)

    ongi segi!!

  2. nahiaetaezina-k dio:

    Julen mila esker!
    Ez dakizu zenbat eskertzen diren mezu hauek eta! Ea hurrengoan, bodegan, lasaiago egoteko aukera degun… hori bai, futbolinik gabe!😉

    Ai, zenbaterako ematen duen bi muxuen katxondeoak…

    Zaindu!

  3. Nora-k dio:

    Ni ere gauzak esatearen aldekoa naiz. Pozak eta alegerak elkarrekin konpartitzen badira goxoagoak baitira eta gaizki-ulertuak ez egoteko bide ezin hobea da norberaren aldarrikapenaren ekintza.
    Hala ere, ez naiz muturreko pentsamendua duen horietakoa, barrukotasun bat gordetzearen aldekoa ere banaiz. Gauzak gordetzea barrukotasunaren gotorlekua asetzeko balio izaten du eta hori ona da. Guztiok daukagu gotorleku hori, fantasiaz beterik, doinuz eta usainez beterik, frustazio, negar, eta amorruz beterik. Bertan, sentipenak mamitzeko eta hausnartzeko aukera daukagu. Gotorleku horretan gordetzen da gure bilakaeraren giltzetako bat. Baina gotorlekuaren ateak eta leihoak ireki egin behar dira eraldaketak gorpuztu ahal izateko (maitasunak gauzatu, tristurak gainditu, abestiak sortu, minak arindu…), eta tarteka gauzak askatzeko bidea eraiki behar dugu.
    Askotan, gotorlekua zabaltzean sortze prozesu politak ematen dira. Emaitzak, aurrean daudenen begirada propioen arabera jaso eta epaituak. Batzuetan, ez ditugu gure nahi bideratu batengatik ateak irekitzen, baina gure baimen onartuarekin beste bati zabaltzen uzten dizkiogu. Horietan plazera handia lortzen dugu, norbait berezia aurkitu dugulako eta betirako geratuko da gure bihotzean. Arazoa izaten da, baimenik eman gabe egoera/pertsona batek atea eta leihoak irekitzen dizkigunean. Orduan etortzen dira hitz itsusiak, gaizki-ulertu eta gorrotoak. Gustatzen ez zaizkigunak askatzea oso garrantzitsua da, baina gure barrenatik pasa eta gero. Sarri, gustatzen ez zaigun horren arazoa ez baitago aurrekoarengan, guregan baizik, beraz erantzuna ez dago bestearen esku, gure hatz eta ileetan baizik.
    Pertsonalki aspalditik ikasi nuen haserrealdietan aurrean nuenaren hitzak entzun eta erantzunak nire barruan aurkitzen, bestearen kezkak eta proiekzioak barnean bilatzen eta egoerak bihotzetik azaltzen. Hitzak bihotzetik ateratzen direnean, eta berbak egoerak azaltzeko balio dutenean, besteari ulermena besterik geratzen ez baitzaio. Eta ulertzeko kapaza ez bada, eta ulertarazteko kapazak ez bagara pertsona horrekin elkar-bizitza ezinezkoa delako da, ezin dugu besterik egin, aldentzea edo frustaturik sentitzea da geratzen zaizkigun aukerak.
    Eta holan nabil, bilakaera etengabean; atera ez diren hitz eta sentipenak barruan, eta atera diren ugarien ondorengoaz gozatzen, inguruko erlazioak eraldatzen zentzu-bide positiboan, minutu batez bada ere zoriontasun freskoa egunero dastatuz.

  4. Irakurle-k dio:

    Nire pila handiegia egin da. Ea ba txikitzen hasten naizen.

    Ondo izan.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s