Bisita

Gaur bisita izan dugu haurren aurtengo azken antzerki klasean. Eta polita izan da. Polita izan da haurrei lagun bat etorriko zela esan diedan unea, poz-pozik jarri dira. Besarkada handi batekin hartuko zutela esan dute… ah! baina neska bada bakarrik batez jarraiturik. Mutila zela esan eta harridura aurpegiak. Zure nobioa etorriko da? Nik ezetz… harridura aurpegi gehiago.

Antzerkia egiten dugun gelara iritsi eta txoko guztietan bilatu dute, komunetan, aldagelan… EZ DAGO INOR! handi bat esan duen arte taldeko bixienak. Geroago etorriko da etortzekotan batekin zalantzan jarri ditut. Bat-batean, “Nahia, hor dago zure laguna” entzun da. Haur guztiak kanpora begira, ni urduri. Besarkadarena gogorarazi diet. Sartu da; besarkadarik ez. Ni heldu naute besarkatu behar zutenek eta ez naute askatu eseri den arte. Klasearekin jarraitzen saiatu gara, baina…

Sinestezina, haurrak lotsatuta, irakaslea lotsatuta, laguna lotsatuta… zer gertatzen zen? Auskalo! Energia berezi batek hartu du gela, eta desastre bat izan da. Baina desastre oso polita. Esperientzia gazi-gozoa, momentu oso politekin. Pena kamera boltsoan geratu dela.😦

Eta azken eguna zen, eta besarkada eta muxu pila banatu ditugu bukaeran. Ume zoragarriak dira. Ea irailean berriro batera egoterik dugun. Mila esker haurrei. Mila esker bisitagatik.

Nahia -ri buruz

Soy Nahia y sueño con un mundo en el que las familias decidan con la información en la mano, con un mundo en el que las necesidades de los bebés y los adultos sean respetadas. Y creo que el cambio viene desde la información. Por ello estoy en constante formación. Soy asesora de maternidad, lactancia, porteo, crianza y en duelo gestacional y perinatal. Me podrás encontrar en la página web en euskera Sabeletik Mundura, desde la que promuevo la crianza con apego seguro y basada en la evidencia científica. Estaré encantada de escucharte.
Post hau Giz-artea atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

7 erantzun Bisita -ri

  1. nahiaetaezina-k dio:

    Eta noski, blogeko bisitei ere mila esker… ez nuen uste hainbeste irakurle nituenik…

  2. Nora-k dio:

    Ziur haur guziak edukiko dituzula irailian ilaran zai…
    “Nahi Nahia! nik lehena!” batek, “ah eta nik kazkena!!” besteak…. azkenak beti asten delako jolasean ilarako lehenaren bila korriketan.

    • nahiaetaezina-k dio:

      Jo Nora! Zure bisita oso oso polita izan zen baina atzokoa subrealista… portzierto, gaur berriro, milagarrenez, egun hortako argazkiak ikusten egon naiz eta… ai ama ze ongi pasa genuen!
      Izarok esan zidan nik ezin banuen, datorren urtean irakasle zu nahi zaituztela…

      • Nora-k dio:

        Bai bai oso gustora egon ginen bai!!
        Ale ale, ba neu apuntatzen na bakizu. Bestela datorren urtean ea jolasak denbora gehiagorekin prestatzen ditudan, ai eneee… jjj
        Beida, datorren urtian egunen batean Jurdanari ere etortzeko esan diezaiokegu, holan bibolinarekin eta zuzeneko musikarekin jolasak eta antzerki eskolak eman ditzazkegu. Uiii, ene burua gelditu behar dut, bestela auskalo zenbat ekintza bururatzen zaizkidan, jajaja
        moxuk!!
        Nora

  3. kinkitime-k dio:

    Kasualidadia ba neire antzeko zeoze pasa zitzaiala, ta eun berdiñian… Laun haundi batek animatu nindun bere antzerki klasea juteko ta juteko… ta ni lotsak jota iya enitzan jun, baño azkenian atrebittu nitzan ba. Ta or aurkittu nun ume kuadrilla ikeragarri bat, irakasle bikain batekin. Enerjik eon bazeuden, fuertiak danak, eta nahastu xamarrak… anbiente berriya zan, eta danok alkarri neurriya artzen bezela attu giñan, jolasten. oso esperientzi politta benetan, aspaldin enun olakoik sentittu. Nike eskerrikasko eman nahi nizkiyon laun horri ni animatuazteatikan, ta baita bere ume taldiaire tare ear oi pasarazteatik!

  4. nahiaetaezina-k dio:

    Nora! Horrela gustatzen zait! Mila plan…. ea betetzeko aukera dugun! Gaur Joana ikusi det Donostian.
    Noiz egongo gera???

    mxu mxu mxu

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s