Distantzia

Distantzia oso kontzeptu erlatiboa da, eta gehiago gaur egun. Gaur egun ezin dira distantziak km-tan neurtu. Milaka kilometro egon arren baditugulako harremanak mantentzeko baliabide nahikoa. Baina hala ere distantzia erlatiboa da.

Sarri gertuen duzun pertsona nabaritzen duzu urrutien, edo urrutien duzun pertsona sentitzen duzu alboan… distantzia erlatiboa da.

Distantzia, unea eta harremanaren araberakoa da, distantzia ez da kilometrotan neurtzen, distantzia erlatiboa da. Eta sarri konturatu ere gabe apurtzen ditugu distantziak, urrun eduki beharko genukeena hurbiltzen dugu, hurbil daukaguna urrundu. Eta sarri, distantziak eraiki egiten ditugu, behar ez luketen tokian hesiak jarri, harremanak urrundu, hoztu. Baina distantzia erlatiboa da.

Eta askotan hobe harremana distantzia hartuta aztertzea, ez hurbilegi ez urrunegi kokatzeko. Bakoitza bere lekuan. Distantzia erlatiboa da, baina distantzia hartu behar dut.

Nahia -ri buruz

Soy Nahia y sueño con un mundo en el que las familias decidan con la información en la mano, con un mundo en el que las necesidades de los bebés y los adultos sean respetadas. Y creo que el cambio viene desde la información. Por ello estoy en constante formación. Soy asesora de maternidad, lactancia, porteo, crianza y en duelo gestacional y perinatal. Me podrás encontrar en la página web en euskera Sabeletik Mundura, desde la que promuevo la crianza con apego seguro y basada en la evidencia científica. Estaré encantada de escucharte.
Post hau Giz-artea, Maitasunaren sua atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

4 erantzun Distantzia -ri

  1. etxekalte-k dio:

    Distantzia hitz bitxia da. Alde batetik espazio edo denboraz neurtu ahal duzu; baina esanahirik indartsuena unitaterik gabe dakar. Beste aldetik, kontestutik kanpo urruntasuna adierazi nahi du. Eskala logaritmikoan ote dator hitz hau? Zeren eta distantziarik txikiena ere batzutan sekulako urruntasuna iruditzen zaigun.

    Zorionez zure bloga hurbil ikusten dut, ez dut distantzia handirik nabaritzen.

  2. kinkitime-k dio:

    Distantziya eztakit ba, akaso bakoitzak bere lekuba hartzia izatea kontuba. BAtzutan kontuba izatea mottu in geala, o beste norbatt mottuala gure posiziyota etorri arte… ta hau batzutan peligrosua izangoa. Aparte, zuk amildegi baten ixkiña, o mendi punta batian eonda, aldamenian berta xamar norbatt jartzian akaso ekilibriyua galdu daiteke. Enfin, hankak lurrian, ta bakoitza dagokiyon lekun. Ta hartu distantziya, munduba haundiya da ta. Denok gaude berta, ta denok urruti, oseake jarri eroso.😉

  3. nahiaetaezina-k dio:

    Eta zergatik hankak lurrean? Egia esan hobeto gaude beste tokietan lurrean baino… nahi badezu egingo dizut tokitxo bat ilargian!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s