Kafea

Helduen mundua bi zatitan banatua dago; eta ez, ez naiz ohiko banaketez ari… ez pobreak ala dirudunak, ez emakumeak ala gizonak, ez zoriontsuak ala tristeak… helduen mundua kafea hartzen dutenen eta ez dutenen artean banatzen da.

Zer egin ez dakizunean “goazen kafe bat hartzera” eta ez, kafea hartzen ez dugunok arazoak ditugu tabernako barraren aurrean, zer hartu… dilema. Lanean, kafe makina dago baina ez du infusiorik ez beste ezer, kafea edo txokolate beroa… dilema, beraz, kaferik hartzen ez dugunek ez ditugu 5 minutuko etenaldiak.

Bazkal/afalosteetan kafeen unea iristean… eta mila unetan. Ezingo dugu beti freskagarri bat hartu, ez ardoa, ez garagardoa, ez mostoa…. eta infusio bat eskatzen badugu kafe bat eskatu duen pertsona batekin, ziur gure zain edukiko dugula…

Kafearen aurkako kanpaina bat egin beharko genuke!

Nahia -ri buruz

Soy Nahia y sueño con un mundo en el que las familias decidan con la información en la mano, con un mundo en el que las necesidades de los bebés y los adultos sean respetadas. Y creo que el cambio viene desde la información. Por ello estoy en constante formación. Soy asesora de maternidad, lactancia, porteo, crianza y en duelo gestacional y perinatal. Me podrás encontrar en la página web en euskera Sabeletik Mundura, desde la que promuevo la crianza con apego seguro y basada en la evidencia científica. Estaré encantada de escucharte.
Post hau Giz-artea atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

15 erantzun Kafea -ri

  1. kinkitime-k dio:

    Kafian aurkako kanpaña ez oye, kafia hartze duenok itxoingoizuegu infusiyua artzezuenai. De etxo infusiyo itxurosoik eongo balitz hemengo merkatun akaso replanteatuko genuke gure kafetero status-a… baño bitartian kafia hutsa, ta ardua beltza.

  2. nahiaetaezina-k dio:

    Arazoa ez da infusioena, kafearen kultura, ohitura… nahi dezun bezela deitu… kafe gehiegi hartzen dezue, tabernarako joera handiegia daukazue… pentsatu zenbat aurreztuko zenukeen egunean kafe bat gutxiagorekin…

  3. kinkitime-k dio:

    Bale. ortan arrazoya emateizut. Kafe geyegi hartze deu. Baño akto sozial bezela zer du txarrik? (kafia bea kenduta, noski) Esan nai det, zer du txarrik kafe bat o “trago” bat hartzeko geatziak? Egiya da tabernan kultura oso barneratuba dakaula hemen… baño eztakat garbi bestela nun juntatzeik eukiko genuken…
    P.D. Biyar patukoizut mentapoleua.😛

  4. nahiaetaezina-k dio:

    Ba badagoela gaur egun tabernetan egotea ia ezinezko egiten zaion jendea, tabakoaren legea gogortu artean behintzat… Eta alternatibak? Eguraldi onarekin kalea! Zenbat kostatzen zaizuen kalera ateratzea…. Zu jun baina hamar minutu lehenago eskatu, bestela erre egingo naiz eta!

  5. e-gor-k dio:

    Guztiz ados zurekin, Nahia! Kafearenean, tabernetako kearenean… Zenbatetan sentiarazten gaituen outsider… Eta kinkitime, zer duen txarra kafeak galdetzen duzunean: badakizu zenbat lur erabiltzen den herrialde txiroetan hemengoek kafea edan ahal izateko, hangoen janaritarako erabil daitekeena, eta nola esplotatzen dituzten hangoak hemengoek kafea dagoen prezioan edan ahal izateko? Ikusi Black Gold filma, oso argigarria da. http://www.blackgoldmovie.com/
    Bestalde, nik kafea bezala ikusten ditut entsaladak: menu finko guztietan daude, eta gustatzen ez zaigunok, a joderse…😉

  6. etxekalte-k dio:

    Beste ikuspegi bat litzateke kafe bat hartzeko geratzearena. Askotan lagun batekin edo interesatzen zaizun pertsona batekin geratzeko, esaldi hori erabiltzen da. Kafea ez baduzu gustoko, infusio bat hartzeko geratzeko esan behar al diozu? Edo mustio bat hartzeko? Ez du indar berdinik esamolde berri honek. Neure kasuan gainera larria da arazoa, ez baidut gustoko ez kaferik, ez infusiorik, ezta koka-kolarik😦

  7. nahiaetaezina-k dio:

    jope! bai, egia esan arazo handiagoa daukazu… kokakola aspalditik edaten det baina infusioekin duela oso gutxi hasi nintzen… saiatu berriro ea baten bat topatzen duzun!

  8. kinkitime-k dio:

    Kalia ezteula mezi aña aprobetxatzen egiya da, ta tabernetako kianare bai… soluziyua litzake kalian postuk eotia kafia ta infusiyuakin;)

  9. nahiaetaezina-k dio:

    Iraultza soziala!
    Ez bi muxurik, ez eskua ematerik ez kaferik ere ez!

  10. kinkitime-k dio:

    Ostia, enun ikusi herrialde txiroetako erantzun oi. Bai, ados. KAfian kasun bezela ordia soja, zereal asko, eta beste milla pordukturekin izan biar deu oi kontutan. Azkenian “komertzio justo” deitzeyoun horren mugak uaindikan oso exkaxak dia. Akaso euskal kafia ekoizten hasi biarko genuke… Baño hemengo egualdiyakin naiko lan. Eta pelikula ikusikoet, eskerrikasko.

    • e-gor-k dio:

      Kinkitime, egia da guztiz kontsekuentea eta justua izatea ez dela erraza, gure algodoizko arropak eta jaten dugun janari asko ere hirugarren mundua esplotatuta ekoizten dira. Baina kafea eta tabakoa bereziki okerrak iruditzen zaizkit, ez baitira “de primera necesidad”…
      Eta ea pelikula gustatzen zaizun😉

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s