Begiradak

Izugarria da begiraden indarra. Eta handiagoa begirada iheskorrena. Ez naiz inoiz izan begietara begirada luzeak egin zalea, begirada horiek biluztu egiten dituztelako sentimenduak. Baina begirada batzuk ezin dira ekidin.

Eta zenbateko indarra duten. Indar unibertsala da, innatoa, barru-barrutik datorrena eta kontrola ezina. Gaur 6 urteko ume baten begiradarekin gurutzatu dira nire begiak eta zoragarria izan da. Ilusioa, poza, indarra, maitasuna bidali dizkit izugarrizko goxotasunarekin eta baita beldurra ere. Baina zoragarriagoa izan da berak jaso duena. “Nahia, ondo pasatzen ari zera baina beldurtuta zaude. Zer gertatzen zaizu? Nahi dezu besarkada bat?”

6 urte eta zenbat bizipen. Izugarria. Betirako geratuko den momentua. Bat-batean 11 umeko talde osoa nuen besarkada handi-handi bat ematen. Zoragarria. Zenbat energia eman didaten, indarra, poztasuna… erabateko bakea.

Eta poliki-poliki begiratzen ikasten ari naiz, beldurrak utzi eta arima askatzea. Eta zeinen begi politak aurkitzen diren bidean. Nahikoa da segundo erdiko begirada bat milioika gauza adierazteko; begi horien arima ikusteko.

Begi politez gozatzeko. Arima askatzeko. Begirada eta besarkada handi handi bat.

Nahia -ri buruz

Soy Nahia y sueño con un mundo en el que las familias decidan con la información en la mano, con un mundo en el que las necesidades de los bebés y los adultos sean respetadas. Y creo que el cambio viene desde la información. Por ello estoy en constante formación. Soy asesora de maternidad, lactancia, porteo, crianza y en duelo gestacional y perinatal. Me podrás encontrar en la página web en euskera Sabeletik Mundura, desde la que promuevo la crianza con apego seguro y basada en la evidencia científica. Estaré encantada de escucharte.
Post hau Giz-artea, Maitasunaren sua atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

8 erantzun Begiradak -ri

  1. Xaft-k dio:

    Ikasi beiratzen ez… guatu beiratzen. Txikitan badakigu, ta geo aztutze zaigula ustet nik. Nik leno enun asko beiratzen begita, ta uain bai; Bat, zuzena dalako hitzettezun horrekin komunikatzeko, ta bestia iksuteko nundik dijuan frentian dakazun oi. Begi polittak o itxusik, antzeko izateia nabaritzeko atzian zer don e…

  2. Nahia-k dio:

    Ba ez, ez da berdina begi politak o itsusiak izatea atzean dagoena ikusteko. Begi politen begirada eustea zailagoa da batzuetan, edo ez, baina arreta begian bertan jartzen dezu eta ez begiradan… eta hor… informazioa galtzen da.

  3. Anonymous-k dio:

    Neri begietara begiratzea gustatzen zait… neretzako, begirada heltzen ez dizun horrek zerbait izkutatzen duen seinale baita… eta azken finean, horrek ere grazia egiten dit, jendeari begietara begiratu eta beste alde batera begiratzen dutela konturatzeak…

  4. Nahia-k dio:

    Begirada iheskorren jokoa oso entretenigarria izan daiteke bai…

  5. Xaft-k dio:

    Begi polittak dauzkan jendiak barruba izkutatzeula esan nahi al dezu, o begi polittak dauzkan jendiakin etzeala kontzentratzen? Aparte, bado jendia beiratuba ibilita engañatzeko gai dana… eztet ezautzen iñorre, baño pelikulatan azaltzeia, oseake egiya izangoa.

    • nahiaetaezina-k dio:

      Ez, ez nuen hori esan nahi, beno edo bai. Begi politak dauzkan jendearen begietan galtzen naizela eta ez dudala begiradan sakontzen. Eta sentitzen det Xaft, baina jakin behar dezu, pelikuletako guztia ez da egia… eta olentzero gurasoak dira.

  6. Xaft-k dio:

    Olentzero gurasuak zure etxian izangoia ba aizu… nerian erdizka bakarrik😉 Ba ez utzi engañatzen ordun begi politteko jende horrengatik, taa beiratu oirire barruaño sin piedad!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s