Arazo handi bat daukat.

Arazo handi bat daukat. Arazo handi bat “bi muxu”-en ohiturarekin. Inoiz ez naiz izan muxuak derrigorrez, protokoloz edo nahi duzuen bezala deitu ematearen zalea, ez muxu ez besarkada ez ezer. Ez zaizkit gustatzen derrigorkeriak.

Eta bi muxuekin arazo handia daukat. Ez dakit bi muxu ematen. Bai, eta pentsatuko duzue oso erraza da ba! Bi muxu eta kitto. Ba ez da hain erraza! Niretzat ez behintzat.

Txikitan ezkutatu egiten nintzen muxu bat eman behar nuenean, ez nuen ezta osabaren pagaren truke ematen eta pagarik gabe geratzen nintzen. Gero, muxuak ematen hasi nintzen, baina ez bi muxu, beno bai, bi muxu ere bai, baina 3.arekin.

Arazoa da ez dakidala bi muxu ematen.

1-Ez dakit zein aldetan ematen den lehena eta horrek tupust batzuk sortzen ditu, egoera deserosoak…

2- Ez dakit muxuak eman behar diren ere. Askok masaila jarri besterik ez dute egiten, beste batzuek muxua aurpegitik 2 zentimetrora ematen dute, eta beste batzuk masaia babaz betetzerainoko muxuak ematen dizkizute. Nik ez dakit zer egin behar den eta horrek deseroso sentiarazten nau.

3- Absurdoa iruditzen zait. Ez diot zentzurik hartzen ezagutzen ez duzun norbaiti bi muxu oparitzeko. Ez diot zentzurik hartzen gogoko ez duzun pertsona bati bi muxu oparitzeko. Ez diot zentzurik hartzen “ematen direlako” arrazoiari.

Muxuak opari oso bereziak dira, maitasunez beteak, goxoak eta gertukoak. Ez dizkiot merezi ez dituenari oparitu nahi.

Arazo handi bat daukat. Arazo handi bat “bi muxu”-en ohiturarekin.

Nahia -ri buruz

Soy Nahia y sueño con un mundo en el que las familias decidan con la información en la mano, con un mundo en el que las necesidades de los bebés y los adultos sean respetadas. Y creo que el cambio viene desde la información. Por ello estoy en constante formación. Soy asesora de maternidad, lactancia, porteo, crianza y en duelo gestacional y perinatal. Me podrás encontrar en la página web en euskera Sabeletik Mundura, desde la que promuevo la crianza con apego seguro y basada en la evidencia científica. Estaré encantada de escucharte.
Post hau Giz-artea, Maitasunaren sua atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

12 erantzun Arazo handi bat daukat. -ri

  1. Anonymous-k dio:

    BA aizu, errexa do asuntua. Nai diyozunai eman, goguakin emanezkeo seguru etzeala txokatuko. TA nai eztezunai ez eman ta fuera. oi bai, ematen hasita kontaktubakin eman, porke bi zentimetroa emateian muxuboik… jende snob ultrapijuanak dia, ez jende normalanak😛

  2. Xaft-k dio:

    aurreko komentariyuare neria da, eztakit zeatikan azaltzean anonimo e…

  3. Nora-k dio:

    Ulertzen dut esaten duzuna. Gehien bat ulertzen dut gustoko ez duzun norbaiti muxurik ez ematearena, gerturatze deserosoa suertatzen delako.Neretzako begien lehen kontaktuan eta gorputzaren hizkeran dago pertsona bati muxu emateko edo besarkatzeko galderaren erantzuna. Dedioan dago gakoa. Desioa edukiz gero ez dago masailen aukeraketan zalantzarik, eta estropozoa egonez gero irripar ezti batekin konpontzen da guztia.Neri bi muxu eta besarkadak ematea asko asko gustatzen zait. Beno, egia esan izugarri gustatzen zait. Aurrean dudana usaintzeko eta azala ukitzeko aukera ematen didalako. Desioaren erantzunaz sortutako egoeratan plazera izugarria ematen didalako usain eta azalaren ferekak. Ta… tira momenturen batean derrigortasun baten menpe murgildurik aurkitzen bagara, ba sikiera, gustoko ez duzun horren informazio gehiago duzulako. Egoera deseroso horren alde positibo bakarra,jjj.Badakit gustora jasoko duzula, beraz…besarkada handi bat eta 3 muxu (1. kopetian, 2. sugurran eta 3. uuum ba zeuk aukeratzen dezun tokin)Nora

  4. *Nahia*-k dio:

    Ai Nora eskerrikasko! Ez dakizu zenbat behar ditudan gaur besarkada ta muxuak! Ze polita idatzi dezuna!Buf! ta ze melosa naon!Eta Xaft… zer egin bi muxu ematera datorrenari eman nahi ez badizkiozu?

  5. Nahia-k dio:

    Eta beldurrak edo lotsak edo imanen magnetismoarengatik ezin duzunean? Buruak baietz eta hankek ospa, nola egin?

  6. *Nahia*-k dio:

    Nora! Umeek pila bat galdetu dute zutaz. Oso oso ondo pasa zutela eta besarkada bat emateko zuri. Muxu!!

  7. Nora-k dio:

    Aiii, potxolada bat dira zure txikitxu horiek!!! dagoeneko antzezlana egin al duzute?Jo, ba ea beste egunen batean joaterik dudan.Muxu kolektibo erraldoi bat zuentzat ere!

  8. Nahia-k dio:

    Nora!! 19an daukagu aurkezpena! Ze urduri eta zenbat lan! muxu polita!

  9. etxekalte-k dio:

    Nik ere arazo dexente izaten dut musuen kontuarekin, garesti saltzen baiditut nire musuak! Niretzako musua ematearena gauza intimoa da eta ezait gustatzen ezagutu berri duzun pertsona bati bi musu oparitzea merezi gabe.

  10. Lox-k dio:

    Nik uste dut muxuen eta orohar kontaktu fisikoaren (edozein unetan eta edonori) kontua euskaldunon izakeran oso errotua ez dagoen kontua dela, nahiz eta aldatzen ari garen. Izakera hotzaren ezaugarri izan daiteke. Duela urte batzuk, Euskadi Irratiko tertulia batean partaide batek jendeari eskua emateari buruz esandakoa oroitarazi dit honek. Hark zioen, bere aita bizi zelarik, oso-oso gutxitan ikusi zuela norbaiti eskua ematen eta eman zuen aldietan beretzat asko esan nahi zuen pertsonaren bat zela, hau da, eskua benetan luzatu ziola eta ez arinkeriaz. Izan daiteke keinu horiei eta kontaktu fisikoari garrantzia handia ematen diegula, karga emozional handiarekin egiten ditugula eta ez zaigula gustazen edonori eta edonola ematea. Bestalde, badira beste herri batzuk ere kontaktu fisikoaren oso zale ez direnak, japoniarrak esaterako.

  11. nahiaetaezina-k dio:

    Izan daiteke, nik merezi duenari ematen dizkiot, benetan eman nahi dizkiodanari.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s