Komunika zaitez!

Bart elkarrizketa interesgarri dexente izan nituen. Mozkorrak daudenak besteak direnean izaten den perspektibarekin gainera. Baina gehien gustatu zitzaidana sexuaren ingurukoa izan zen. Tristea da oraindik zeinen atzeraturik dagoen gizartea entzutea.

Sexuaz hitz egin genuen, sexuaz orokorrean, aurrekariez eta ondorengoetaz (ez zaizkit kontzeptu hauek gustatzen, garrantzia guztia izan beharko ez lukeen ekintzari ematen diotelako), posturez, maiztasunaz…

Eta konturatu nintzen gauzak ez direla nik uste nuen beste aldatu. Ni baina pare bat urte zaharragoekin hitz egiten egon nintzen (25 urte ingurukoekin) eta ze desilusioa! Bizitza sexual pobrea daramate nire ustez, eta zergatik azaldu nienean harrituta begiratzen zidaten, zertaz hitz egiten ari nintzen jakingo ez balute bezala eta hara! esan zuten esan behar ez zutena… HORRELAKO NESKARIK EZ DAGO…

Noski, beti da neskaren errua (harreman heterosexualez ari naiz) ez bada maizago egiten… Eta bigarren komentarioa NESKEI PRELIMINARRAK ASKO GUSTATZEN ZAIZKIZUE… hara! eta nik ezagutu ditudan mutil guztiei ere bai, eta baita ondorengoak! Eta hor hasi zen eztabaida multiorgasmoaz, mutila orgasmora iritsi ondoren dauden aukerak… kabernikola batzuekin hitz egiten nuela iruditu zitzaidan une batzuetan…

Ez, sexua ez da bukatzen mutila korritzen den unean… Eta bai, ondoren aukera asko daude, nahi beste, eta baita aurretik eta bitartean ere… Probatzea da kontua! Ziur nago askok ez dakizuela multiorgasmikoak zaretenik probatu ez duzuelako… ESKE NIK GERO LO HARTZEN DET! ba hartu kafea! edo aldatu ordua! Eta hara! Mundu berri bat… sexua ez da gaueko gauza, ez da lo hartu aurreko kontua, eta ez da astean behineko kontua!

ESKE NERE NESKAK EZ DU GEHIAGOTAN NAHI IZATEN! Eta galdetu diozu zergatik? Akaso ez zaio gustatzen egiten duzuena… Eta hara… beste mundu berri bat… sexuaz hitz egin daiteke… Eta nire ondorioa entzutean (sexua komunikazioa da, gorputzena baina baita ahozkoa ere, nahi duzuna eskatzean askoz hobea da), mila galdera… eta erantzuna: zuen neskei galdetu!

Nahia -ri buruz

Soy Nahia y sueño con un mundo en el que las familias decidan con la información en la mano, con un mundo en el que las necesidades de los bebés y los adultos sean respetadas. Y creo que el cambio viene desde la información. Por ello estoy en constante formación. Soy asesora de maternidad, lactancia, porteo, crianza y en duelo gestacional y perinatal. Me podrás encontrar en la página web en euskera Sabeletik Mundura, desde la que promuevo la crianza con apego seguro y basada en la evidencia científica. Estaré encantada de escucharte.
Post hau SeKsugarra atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

5 erantzun Komunika zaitez! -ri

  1. Kabaretari-k dio:

    Kabernikola gehiegi daude oraindik gure artean… tamalez… Eta bai, Joxe Ripiauk kantatzen zuen bezala "larrua jotzea istorio bat kontatzea da… entzutea da sekretua…". Arrazoi duzu: probatzea da kontua… Eta hainbeste gauza daude probatzeko!!! Mundu bat…

  2. Nahia-k dio:

    hara! ze sorpresa Kabaretaria berriz hemen…Istorio asko kontatu… eta entzun!

  3. Kabaretari-k dio:

    Besarkada bat. Segi zure hausnarketekin. Eta nahi duzunerako hemendik gabiltza…

  4. Anonymous-k dio:

    Sexua praktikatzeko gomendio praktiko interesgarririk?Ni azkenaldian asperturik baitnabil nere bikoteaz… etzaidazu esan berarekin hitzegiteko, nere eskuak ez baitu belarririk!

  5. Nahia-k dio:

    jo, anonimo hor harrapatu egin nauzu… esploratu gabeko terrenoa da, zuk esploratu eta kontatuko diguzu!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s