Elebitasunaz, sareaz…

Altxor bat dugula uste dut, ez, ez dut uste; badakit. Altxor handi bat dugu: euskara. Eta altxor honek bidea zabaltzen digu beste altxor batzuen jabe ere izatera; elebidunak gara gutxienez. Eta elebitasuna ez da erronka kaxkarra.

Elebidunak garen arren, askok hizkuntza bat hobesten dugu, hizkuntza bat darabilgu ahal dugun egoera guztietan baina zoritxarrez, bestea ere erabili behar dugu. Hala ere, ez gaude prest euskara hiltzen ikusteko eta esparru guztietara zabaldu nahi dugu, dugun altxorra betirako izan dadin nahi dugu… euskaraz bizi nahi dugu.

Eta internet erronka bat gehiago da. Bat gehiago. Egunean zehar izaten ditugun erronka guztiei gehitu zaien bat gehiago besterik ez. Eta beste erronkekin bezala jokatu behar dugula iruditzen zait. Lehen hitza euskaraz. Eta ahal bada bigarrena eta hurrengoak ere euskaraz. Eta horretan saiatzen naiz ni, nire esparruan, nire neurrian, nire altxorrarekin…

Eta badakit ez dela erraza, eta are gutxiago erakunde publikoentzat… Lan neketsua da dena bi hizkuntzetan jartzea, testuak itzultzea… Eta askotan ezinezkoa. Eta ez dut ezinezkorik eskatu nahi, gauza posibleetan sinisten dudalako. Baina benetan iruditzen zait sare sozial batean dagoen erakunde batek, gutxienez, artikulu guztiak itzultzerik ez badu, edo beste nonbaitetik egindako ekarpenak badira, gutxi-gutxienez, izenburuak itzultzeko esfortzua egin beharko lukeela. Edo bi perfil izan, bata euskaraz eta bestea gazteleraz zenbait erakundek dituzten bezala, edo sarrerak bikoiztuak bidali (bata euskaraz eta bestea gazteleraz/frantsesez…)… baina benetan iruditzen zait aukerak egon badirela.

Eta agian askori ez zaizue garrantzitsua irudituko, garrantzitsua edukia dela esango duzue, baina niretzat, altxorrak mantentze aldera, kodeak ere garrantzia handia du.

Nahia -ri buruz

Soy Nahia y sueño con un mundo en el que las familias decidan con la información en la mano, con un mundo en el que las necesidades de los bebés y los adultos sean respetadas. Y creo que el cambio viene desde la información. Por ello estoy en constante formación. Soy asesora de maternidad, lactancia, porteo, crianza y en duelo gestacional y perinatal. Me podrás encontrar en la página web en euskera Sabeletik Mundura, desde la que promuevo la crianza con apego seguro y basada en la evidencia científica. Estaré encantada de escucharte.
Post hau Giz-artea atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

3 erantzun Elebitasunaz, sareaz… -ri

  1. atezate-k dio:

    Guri buruz ari bazara, bizpahiru kontu:1. Gu ez gara erakunde publikoa.2. Borondatezko lana da gurea.3. Gazteleraz doazen twitt guztiak RTak dira, eta gure politika da RTak egitea jatorrizko hizkuntza gordeta, bai gazteleania denean, baita ingelesa denean (salbuespenak alde batera utzita).4. Zuk diozun moduan, "azkeneko mezuak gaztelera hutsean dituzue"; alegia, azkenekoak…5. Ez dago euskaldunentzako lekurik kanal elebidunetan, gaztelania nagusitzen da. Kitto. Gure kanala euskarazko kanala da, baina gaztelaniak ere lekua dauka, ingelesak bezala. Kudeaketa zaila bezain kontraesankorra, baina hau da gure hautua, indarrak ere ez direlako nahiko genituzkeen guztiak…6. Erakunde jakin batek bi kanal jartzen baditu, deskonexioa gertatzen da komunitateen artean, eta biografia partekatuak sinbolikoki eraikitzeko aukerak galtzen dira. Kontuz!7. Ez dago eztabaidarik euskaraz atez atekoaren inguruan, ematen du euskaldunek ondo hartu dutela gaia. Nora bideratu dauzkagun indarrak? Kalkulu estrategikoa behar dugu, ez soilik ideologikoa.8. Arazoak gazteleraz datozkigu beti gai honetan. Sendotu behar dugu gure estrategia, eta horrek aproximazio linguistikoa eta sinbolikoa eskatzen digu. Gu ez gara euskalgintza, ez gaude euskaldunen komunitatea indartzeko estrategian, atez atekoa indartzekoan baizik. Horrek hizkuntzen kudeaketaren kalkulu estrategikoa eskatzen du, ez SOILIK ideologikoa.9. Nabarmena da atez atekoa euskaraz jaio eta hazi dela, baina arazoak ere badituela, eta batzuk hemendik datozkiola, zoritxarrez. Batzuetan tokatzen da ulerkor izatea, zurekin ere ulerkor izan daitezen batzuk. Eta batzuetan herri mugimenduen arteko erresonantzia rekonozitu beharko genuke, bide batez esanda. Zertarako balio du irakurketa planoak, ñabardurarik gabekoa? Altxorrak altxor, euskaratik kanpo ere badago altxorrik, eta egoera aldakor, maldakor, kontraesankor askotan mugitzea tokatuko zaigu oraindik El Doradora iritsi aurretik.10.Gure deskonexioa ez-euskaldunekin erabatekoa da. ERABATEKOA. Eta oso kezkagarria, hizkuntz komunitatetik kanpo mugitu nahi/behar dugunean. Hau da gure kasua.Gai interesgarria, dudipe!🙂

  2. Nahia-k dio:

    Ez zuetaz bakarrik, baina zuetaz ere bai, eta ez txarrera, hausnarketa bat besterik ez.Eta ez, zuek ez zarete erakunde publikoa, baina jendearentzat egiten duzue lan, jendeari begira eta hortaz, niretzat, publiko izan beharko zenukete (baina hori beste gai bat da…). Borondatezko lana: txalogarria. Laguntza behar baduzue esatea besterik ez dago… Ez naiz zuen kasuan soilik zentratuko, azken mezuek atentzioa deitu zidatelako bakarrik esan nizuen, konturatzeko besterik ez. Zuekin ados…Bada euskaldunentzako tokia kanal elebidunetan, bestela gaztelera soileko kanalak lirateke, nik behintzat ezagutzen ditut zenbait kanal elebidunak direnak, informazioa bi hizkuntzetan ematen dutenak eta hor, berdin berdin du bere tokia euskaraz bizi nahi duenak edo ez. Ongi iruditzen zait zuen aukeraketa guztiz errespetagarria, harritu egin ninduen, besterik ez. Hala ere, nik ez dut uste bi kanal izateak komunitateen artean deskonexioa izatera daramanik, kudeatzeko lan handiagoa eskatzen du, zalantzarik gabe. Biografia partekatuak eraikitzeko aukerak galtzea ere kudeaketaren araberakoa da… ez dut esan lan erraza denik, ezta derrigorrezkoa ere… bakoitzak bere aukera.Eta hemen ados ez nagoen atala…Euskaraz atez atekoaren inguruan eztabaidarik ez dagoenik ez da egia. Hernanin, adibidez, atez atekoaren inguruan euskaraz, eztabaida asko dago. Eta gehiago esango nuke, "Ez dago eztabaidarik euskaraz atez atekoaren inguruan, ematen du euskaldunek ondo hartu dutela gaia" esaldi honek mina eman dezake. Euskalduna izateak ez du esan nahi atez atekoa ondo hartu behar duzunik, eta alderantziz. Euskararen inguruan ideologia bat izateak ez dakar berarekin atez atekoaren alde egoteak, kontuz baieztapen horiekin, zeren niri adibidez, atez atekoaren eta euskararen aldekoa izan arren, baieztapen horrek ez dit inongo graziarik egiten.Ez nago ados beraz, atez atekoari arazoa gazteleratik datorkiolarekin. Eta zalantzarik gabe, zuek hori ulertzen baduzue estrategiaz aldatu beharra dago. Nola? Lan zaila, baina ez planteatu behintzat arazoa euskara vs gaztelera bezala, horrek ez du ezer konponduko. Herritarrengana hurbildu behar da, guztiengana, banaketarik gabe. Nola! da garrantzitsuena. Eta lortzen ari zarete, Usurbilen bezala. Pazientzia eta estrategia berriak.

  3. atezate-k dio:

    Bi urte daramatzat atez atekoari buruzko eztabida DIGITALA monitorizatzen RSS, Twitter, Google Alert eta SocialMention-en bidez, eta lasai aski esan dezaket: ez dago eztabaidarik euskaraz (salbuespenak salbuespen).Eztabaida digitalaz ari naiz beti, ez kalekoaz. Eta kalekoaz ere esango nituzke kontu batzuk…Publiko/ez publiko eztabaidak badu garrantziarik, ez baita berdina herritarren eskubide-katalogoa eta jendearena."Herritarrengana hurbildu behar da, guztiengana, banaketarik gabe. Nola! da garrantzitsuena." Zure aipamena da. Ez dakizu noraino den ezinezko hori, gure esperientzian, gaztelaniaz jokatuta ere. Baina hau beste gai zabalagoa da… Egia esanda askotarako ematen du atez atekoaren kontu honek.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s