Mamuak, damuak eta amuak

Ez dut inoiz sinistu zortean baina hasi naiz pentsatzen benetan zorte on eta txarreko boladak egon badaudela.

Kasualitatez lortu nuen izugarri betetzen nauen lan bat eta hasi bezain pronto, beste kasualitate baten ondorioz pila bat betetzen nauen beste lan bat topatu nuen… eta gainera biak bateragarriak….. Ondoren Italiarako bidaia bat tokatu zitzaidan, eta hurrena motxila bat eta beste gauza txiki batzuk…

Kontua da honek guztiak zer pentsatua eman didala, eta zortean sinisten hasi naizela. Ez, ez dut zortea ematen duen lepokorik edo erosiko baina noiz arte irauten didan zorte onak bai begiratuko dudala…

Eta zorteak, edo zoriak eraman nau egun berean espero ez dituzun bi elkarrizketa horietako izatera; iraganera itzultzera bi elkarrizketa guztiz independienteren ondorioz, eta ez hori bakarrik, bi elkarrizketek garai berera eramatea. Benetan bitxia. Garai berdineko gauza desberdinak etorri zaizkit gogora… Eta zenbat gauza!

Zortea izango zen, eta ona izan dela pentsatu nahi dut. Zorte oneko garaia bukatzerik ez dudalako nahi behintzat, zorte txarrekoa oso oso luzea izan da eta ez litzateke justua izango…

Kontua da, oroitzapen horiek ondorio batetara eraman nautela: ez dugu oroituko duguna aukeratzen eta auskalo hemendik 5 urtera zer gogoratuko dugun baina normalean, denborarekin gauza onak gehiago gogoratzen dira… behintzat gaur, irribarre handi batekin noa ohera… amaitu dira iraganeko mamuak, damuak eta galdutako amuak…

Ezin dugu gogoratuko duguna aukeratu baina nola gogoratu aukeratu dezakegu. Bizitakoaz ikastea, ikasitakoa bizitzea aukera dezakegu.

Zorte on!

Nahia -ri buruz

Soy Nahia y sueño con un mundo en el que las familias decidan con la información en la mano, con un mundo en el que las necesidades de los bebés y los adultos sean respetadas. Y creo que el cambio viene desde la información. Por ello estoy en constante formación. Soy asesora de maternidad, lactancia, porteo, crianza y en duelo gestacional y perinatal. Me podrás encontrar en la página web en euskera Sabeletik Mundura, desde la que promuevo la crianza con apego seguro y basada en la evidencia científica. Estaré encantada de escucharte.
Post hau Giz-artea atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s