Sexuak beldurra ematen duen munduan

Beno, ez dakit izenburua egokiena ote den… akaso, “sexuaz hitz egiteak beldurra ematen duen munduan” beharko luke baina ez… zoritxarrez, oraindik sexuari beldurra diogu. Diogu diot gizarte osoaren izenean.

Eta bai, sexuari beldurra diogu, eta gehiago esango nuke, belaunaldi guztiek orokorrean 11 bat urteetatik aurrera… Eta bai, garaiak asko aldatu dira eta gaurko 80 urteko amona batek gaztetan eta 11 urteko haur batek gaur duen informazioa ez da berdina, askatasun gehiago dago, sexu-heziketa… baina beldurrak hor jarraitzen du. Zergatik? Ba ni ez naiz sexologoa, ezta soziologoa ere baina gauza bat esaten ausartuko nintzateke: ez dugulako naturaltasunez bizi.

Eta zergatik? Akaso denek beldurra dugulako, sexua hitz handia da gure ahoetan eta tabu bihurtzen dugu maiz, batzuek gehiago besteek gutxiago… Eta beldurrik gabeko belaunaldi bat lortzen ez dugun artean ez dugu beldurra galduko.

Baina alde batetik pozik nago. Pozik, lehengo batean izandako elkarrizketa batengatik. Sexuaz hitz egin genuen lagun batzuekin, 2 neska eta 2 mutil geunden. Eta halako batean mutil batek esan zidan “pila bat harritzen nau zu hain lasai hitz egiten ikusteaz” eta zuri geratu nintzen, ez nuen ulertzen zergatik… eta hau esan zuen ondoren “pila bat harritzen naiz, baina ez beldurtu, asko gustatzen naiz neska bat sexuaz naturaltasunez hitz egiten ikusteaz, zerbait aldatzen ari den seinale”.

Eta nik ez dakit aldatzen ari den edo ez, nik sexuaz hitz egitea oso gogoko dut eta ahal dudanean egiten dut. Eta espero dut egunen batean autobusean, harategian, etxean edo eskolan entzuten den gai bat izatea… krisiari ez diogu ziur horrenbesteko beldurrik…

Nahia -ri buruz

Soy Nahia y sueño con un mundo en el que las familias decidan con la información en la mano, con un mundo en el que las necesidades de los bebés y los adultos sean respetadas. Y creo que el cambio viene desde la información. Por ello estoy en constante formación. Soy asesora de maternidad, lactancia, porteo, crianza y en duelo gestacional y perinatal. Me podrás encontrar en la página web en euskera Sabeletik Mundura, desde la que promuevo la crianza con apego seguro y basada en la evidencia científica. Estaré encantada de escucharte.
Post hau Giz-artea, SeKsugarra atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s