Behobiaren beroketetan

Nabari da Behobia-Donostia lasterketa berehala izango dela. Berdin dio zein ordutan ateratzen zaren kalera, bat baina gehiago ikusiko duzu korrika, eta gehienak fuerte samar gainera.

Beti gustatu izan zait Behobiak sortzen duen giroa, ez da beste lasterketak bezalakoa, zerbait gehiago da, jende asko mugitzen du; askok urte osoan egiten duten lasterketa bakarra da, apustu askoren mamia, urte batzuetan betetzeko helburua… eta ikusle askorentzat urteroko zita.

Baina aurreko egunek ere badute zer aipatua… lasterketan bertan gauza kurioso asko ikusten badira ere (mozorroak, haurtxoen aulkiekin korrika dabiltzanak…)egun hauetan gauza arraro dexente ikusten ari naiz. Bakoitzak lasterketa prestatzeko bere modua du, guztiz errespetagarria baina… askotan barregarria.

Atzo bertan gizon bat ikusi nuen 55 urte inguruko, galarretatik miramonerako aldapan gora, bizkor zijoan, baina haren erropari begira soilik geratu ahal izan nuen. Kiroletako zapatilak zeramatzan (ongi, ongi!), galtza motz zabal batzuk belaunaren gainetik (ongi…), bisera bat zeraman buruan, baina plumifero batekin ari zen korrika, lodi-lodi horietako batekin… kuriosoa. Galtza motzak + plumiferoa…

Kontraste gehiegi… akaso Behobian erabiliko duen mozorrorako ohitzen ariko zen… ikusiko da!

Nahia -ri buruz

Soy Nahia y sueño con un mundo en el que las familias decidan con la información en la mano, con un mundo en el que las necesidades de los bebés y los adultos sean respetadas. Y creo que el cambio viene desde la información. Por ello estoy en constante formación. Soy asesora de maternidad, lactancia, porteo, crianza y en duelo gestacional y perinatal. Me podrás encontrar en la página web en euskera Sabeletik Mundura, desde la que promuevo la crianza con apego seguro y basada en la evidencia científica. Estaré encantada de escucharte.
Post hau Giz-artea atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s