Izenik ez….

Ez diot izenik topatzen sentimendu bati. Amorrua, beldurra, haserrea, tristura… ez, horiek ez dira nahikoa. Azken aldian behin eta berriz entzuten ditut sexu erasoen inguruko berriak…

Eta sexu erasoak beraien horretan nahikoa ez balira, azken aldian irakurtzen ditudan honen inguruko sententziak… negargarriak dira….

Alaba urtetan bortxatu duzula? 6 urte besterik ez kartzelan…
Sexu erasoengatik lehenago behin baina gehiagotan kondenatua izan zarela eta berriro harrapatu zaitugula? Urtebete…
Sexu eraso bat egin duzula baina ez zinela bortxatzera iritsi? 3 hilabete…

Hori da justizia. Hori da. Ez besterik. Biktimei eta ingurukoei bizitza izorratzen diete eta hala ere… kalean berehala.

Eta ez naiz hari bizi osoko kartzela zigorraren alde, ez horixe, inondik inora. Baina izan daitezela benetan zigorrak eta ez opor ordaindu batzuk hurrengo erasoa pentsatzen joateko…

Izan daitezela zigor efektiboak eta berriro erasorik egingo ez duten pertsonak atera daitezela kalera… ez dezagun berriro entzun bortxatzaile bat aske uzten dutenean, agintarien ahoetatik “badakigu berriro erasotzeko arrisku handia dagoela baina ezin dugu ezer egin…”

Hitzik ez sentipen honentzat.

Nahia -ri buruz

Soy Nahia y sueño con un mundo en el que las familias decidan con la información en la mano, con un mundo en el que las necesidades de los bebés y los adultos sean respetadas. Y creo que el cambio viene desde la información. Por ello estoy en constante formación. Soy asesora de maternidad, lactancia, porteo, crianza y en duelo gestacional y perinatal. Me podrás encontrar en la página web en euskera Sabeletik Mundura, desde la que promuevo la crianza con apego seguro y basada en la evidencia científica. Estaré encantada de escucharte.
Post hau Giz-artea atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s