EHU, GAUR eta SOFTWARE LIBREA

Aurtengoa da EHUko automatrikula internet bidez edonondik egin daiteken bigarren urtea… eta arazo berdinek diraute.

Iaz poz-pozik abiatu nintzen esandako orduan matrikula egitera Gasteizera joan beharrik ez nuelako… eta hasi nintzen, hasi nintzen bai. Beti bezela Mozilla Firefox erabili nuen, eta itxuran dena ongi zebilen. Ikasgaietara iritsi aurretik datu estatistiko batzuk bete behar dira, datu pertsonalak… eta hori guztia egin nuenean iritsi nintzen ikasgaiak hautatzeko orrira.

Hautatzen saiatzen nintzen eta ez zidan uzten, bat probatu eta gero bestea, eta bestea eta ezer ez… inzidentzien telefonora lehen deia. Berriro hasieratik hasteko esan zidaten, eta berriro aurreko pausu guztiak ondo egin ondoren arazo bera. Bigarren deia. Nire konexioak edo ordenagailu motelak izango zutela errua… ezinezkoa, laneko ordenagailu potentetik ari nintzen… eta berriro saiatzeko esan zidaten. Berriro pausu guztiak eta…… berriro arazoa. Hirugarren deia….. eta oraingoan beste batek hartu du zenbakia… lehenengo galdera: zer nabigatzailerekin ari zara? …..Internet Explorer erabili behar duzu. Nire harridura, haserrea… ulertzen ez nuela esan nion eta arazoa konponduko zutela aurten nabigatzaile guztiak erabiltzeko, lehen urtea zela….aitzakiak.

Internet Explorerrarekin berehala lortu nuen matrikulatzea.

Eta aurreko astean berriro tokatu zitzaidan matrikula egitera… eta iaz bezala hasi nintzen… eta iazko arazo berdin berdinekin topatu nintzen… eta haserre deitu nuen eta “ez da gure errua” esan zidaten… nire errua izango balitz bezala… eta Explorerra izango ez banu? Matrikulatzerik ez?

Baina kontuz… gero mila programa izango dituzte software librea bultzatzeko… baina etxekolanak egin gabe….

Nahia -ri buruz

Soy Nahia y sueño con un mundo en el que las familias decidan con la información en la mano, con un mundo en el que las necesidades de los bebés y los adultos sean respetadas. Y creo que el cambio viene desde la información. Por ello estoy en constante formación. Soy asesora de maternidad, lactancia, porteo, crianza y en duelo gestacional y perinatal. Me podrás encontrar en la página web en euskera Sabeletik Mundura, desde la que promuevo la crianza con apego seguro y basada en la evidencia científica. Estaré encantada de escucharte.
Post hau Giz-artea atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s