ixilean gordetzen dugun hortaz….um…… zuk ulertzen didazu….


Sarritan entzuten ditut XXI.mendean gaudela eta liberalagoak gerala eta beste mila kontu……. baina ez nago ados.

Bai, orain harreman “askeagoak” ditugu, kalean muxu eman eta ipurdiak ukitzen dizkiogu elkarri eta sexu-harremanak ezkondu aurretik ditugu eta harro gaude.

Eta harrotasun horrek kezkatzen nau. Harremanak ditugu, askotan bururik gabe egiten ditugu, aukera dugulako, XXI.mendean gaudelako, eta liberalak garelako….. Parranda ondorengo egunean kafetxoari laguntzen dion elkarrizketa tipikoa da…”zer, eta atzoko rubio horrekin zer?”, “e! ta tipa hori ze? portatu al zinen?” etabar….. Eta nazka diot. Nazka diot elkarrizketa horri.

Eta nazka diot erabiltzen dugun faltsutasunarengatik. Gai gara aurreko gauean izandako harremanez hitz egiteko….. “jo, ba ez dakizu, hondartzara joan ginen…. eta ze paketea!”, “bua, ezin dezu imajinatu ze desastrea izan zen… ez zuen batere kordinatzen”, “ala, ezin dezu imajinatu nun bukatu nuen… anoetako eskailera batzutan, k pasada…..”. Baina ez, ez gara gai sexuaz beraz hitz egiteko.

Egoeraz harro hitz egin arren ez gara gai “titietatik heldu zidan eta bero-bero jarri ninduen”, edo “zakila sartu bitartean kriston hotzikara sentitu nuen” edo detaileetaz hitz egiteko. Ez gara gai hau egitea nahi dut eta egidazu honela esateko. Ez gara gai sexuaz beraz hitz egiteko.

Eta pena ematen dit….. sexua maite dut eta!

Maita, maita, maita nazazu gutxio…… goza, goza, goza nazazu gehiago………

Nahia -ri buruz

Soy Nahia y sueño con un mundo en el que las familias decidan con la información en la mano, con un mundo en el que las necesidades de los bebés y los adultos sean respetadas. Y creo que el cambio viene desde la información. Por ello estoy en constante formación. Soy asesora de maternidad, lactancia, porteo, crianza y en duelo gestacional y perinatal. Me podrás encontrar en la página web en euskera Sabeletik Mundura, desde la que promuevo la crianza con apego seguro y basada en la evidencia científica. Estaré encantada de escucharte.
Post hau SeKsugarra atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s