pena merezi du?

behin eta berriro entzuten ditugu sekula entzun nahi ez genituzkeen berriak, geroz eta maizago jasotzen ditugu gertuko zaizkigun kolpeak eta ezin ezer egin…

Ahal dugun guztietan berriak entzuten, irakurtzen edo ahal dugun era jakiten saiatzen gara zerbait gehiago gertatu denaren beldur…

Tentsioa, tentsioan pasatzen ditugu orduak, minutuak eta segunduak. Tentsio eta beldurrez maite dugun norbaiti zerbait gerta dakiokela pentsatzen, edozein unetan gauzak orain ere okerrago jar daitezkeela pentsatzen, edozein aldetik kolperik ematen bada eragin zuzenena betikoek jasan beharko dugula pentsatzen…

Baina ezin dugu ezer egin….. berdin pentsatzen jarraituko dugu, berdina maitatzen segiko dugu, hainbeste gorroto duten hizkuntza erabiltzen, hainbeste gorroto dituzten sentipenak bihotz barrenean izaten eta ezin dugu ezer egin…

berdin jarraituko dugu…..

pena merezi duen? zerbait lortuko ote dugun? Akaso ez, baina lortzea garrantzitsua den bezala gutxienez ahalik eta gutxien galtzea ere garrantzitsua da eta oztopoen gainetik gure bizitzekin jarraitzea, gure sentipen, izu, beldur eta hizkuntzarekin aurrera egitea……

pena merezi du? Zergatik ez ba! Gehiago galduko dugu ezer maitatu gabe bizi bagara……

Nahia -ri buruz

Soy Nahia y sueño con un mundo en el que las familias decidan con la información en la mano, con un mundo en el que las necesidades de los bebés y los adultos sean respetadas. Y creo que el cambio viene desde la información. Por ello estoy en constante formación. Soy asesora de maternidad, lactancia, porteo, crianza y en duelo gestacional y perinatal. Me podrás encontrar en la página web en euskera Sabeletik Mundura, desde la que promuevo la crianza con apego seguro y basada en la evidencia científica. Estaré encantada de escucharte.
Post hau Politikaz atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s