tradizioaren izenean…..


tradizioaren izenean….

Tradizioaren izenean gaur goizean Hondarribiko kaleak mozorrotutako jendez bete dira… Ai ama…. eta gainera pozik egon behar dugu aurten ez dituztelako plastiko beltz handiez estali Hondarribiko kaleak.

Tentsio gutxiago egon omen da komunikabide gehienen arabera, batzuek ez dute ezer ere esan…. BARREGARRIA. Tradizioaren izena erabiltzen dute “alarde tradizionala” babesten duten guzti horiek. Oso oso polita. Benetan. Alardean beraien ustez emakumezkoek ez genuke parte hartu behar… noski… etxean egon beharko genuke gizonentzako bazkaria prestatzen! A ze burutapena, herriko egun handiko festa handian parte hartu nahi izatea ere… pentsatze soilak lotsa eman beharko liguke.

Mesedez, zertan ari zarete? Zer lortzen duzue mozorro horiekin? Zer lortzen duzue bizkarra eman eta aurkako oihuak etengabe eginez? Zer kalte egiten dizuete alarde mistokoek?

Bai, orain esango didazue ez naizela Hondarribikoa eta ezin dudala ulertu. Ba ez, ez naiz Hondarribikoa eta ez, ezin dut ulertu. Ezin dut ulertu nola oraindik ez duten alarde tradizionala debekatu, bai, debekatu esan dut, ez dituelako pertsona guztion oinarrizko eskubideak betetzen. Ez digulako parte hartzen uzten. Debekatu egin beharko lukete konpainia tradizional eta “berriek” batera alardea egiten ez duten bitartean. Eta emakume izan eta jai batean parte hartzeagatik oihuak, mezprezuak eta… egiten dituzten guzti horiek atxilotu ditzatela pertsonen oinarrizko eskubideak ez errespetatzeagatik.

Zer? Tradizioaren izenean denetik egin ahal daiteke? Tradizioaren alde egiten al dute “alarde tradizionalistakoek” bizitzaren alderdi guztietan? Agian bai. Agian gaur mozorrotuta zeuden guzti horiek Erdi Aroan bizi dira… Noski eta neska gaztetxo horiek ez dute ikasiko. Ez, eta emakume horiek guztiek ez dute etxetik kanpo lan egingo… Gizonen esanetara, nahietara egokituko dute bizitza guztia. Etxea zaintzen eta etxekolanak egiten pasako dute urte osoa. Eta noski, gizonak jotzen baditu ere isilik hartuko dituzte kolpeak… noski… tradizioaren izenean edozein gauza….

Mozorrotu zaitezte bai, niretzako gaur erakutsi duzue benetan duzuen aurpegia eta izaera… PAILAZOAK besterik ez zarete. Ez zarete konturatzen zapalkuntza besterik ez duzuela goraipatzen tradizioaren izenean…

Zuek alarde mistoko jendea kritikatzen zeundeten bitartean beste emakume bat hil du bere senarrak, tradizioaren izenean, eta milaka neskatxek derrigorturiko sexu-harremanak jasan dituzte… bai bai, hitz egidazue tradizioaz…….

Eta esaidazue ezin dudala hitz egin bertakoa ez naizelako… donostiarra naiz eta zorionez, askoz intelijentzia handiagoa erakutsi du donostiak… 25 urte baina gehiago dira emakumezkoak danborradan ateratzen garenetik… inongo iskanbilarik gabe, guztien eskubideak errespetatuaz.

Eta kritika nazazue… argumenturik baldin baduzue behintzat…

Baina azkar! Ezin duzue eta ordenagailua erabili, duela 200 urte ez genituen eta… segi Erdi Aroan!

Nahia -ri buruz

Soy Nahia y sueño con un mundo en el que las familias decidan con la información en la mano, con un mundo en el que las necesidades de los bebés y los adultos sean respetadas. Y creo que el cambio viene desde la información. Por ello estoy en constante formación. Soy asesora de maternidad, lactancia, porteo, crianza y en duelo gestacional y perinatal. Me podrás encontrar en la página web en euskera Sabeletik Mundura, desde la que promuevo la crianza con apego seguro y basada en la evidencia científica. Estaré encantada de escucharte.
Post hau Politikaz atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s