GIZAKIA vs. JENDEA

Azken aldian eztabaida asko ari dira sortzen “gizaki” terminoaren inguruan…

Batzuen iritziz “gizon” hitzetik dator eta beraz gizaki, gizarte… hitz matxistatzat jo daitezke (history= his + story-ren ildotik doan teoria da).
Baina egia da, euskaraz fonetikoki zein gramatikoki ez dagoela ezer gizaki-gizonetik datorrela baiezta dezakeenik. -on>-a ez baita beste hitzetan betetzen.

Beste batzuen iritziz, gizon, gizakitik datorren hitza da, eta gizaki ere beste nonbaitetik datorren zerbait.

Orain, nire teoria… inongo oinarririk gabekoa, inongo frogarik ez dut baina beno, egun batzuk daramatzat honen inguruan pentsatzen eta hau da nire teoria:
– hizkuntza batek inguruan duen errealitatea islatzen duenez pentsatzekoa da “izan” aditza euskararen oinarrian zegoen aditza zela, existitzen zena adierazten zuena.
-izan-etik ——–izaki sortuko litzateke, dagoena adierazten duen hitz moduan. beraz, izaki=dagoena (gaztelerako ente, ser)

– izenordeak (ni, hi, hura, gu, zu, zuek, haiek) hizkuntza guztien oinarrian daude eta beraz pentsa dezakegu iraganeko euskararen oinarri ere bazirela.

– “gu” garen “izaki” adierazteko zilegizkoa da pentsatzea
gu+izaki= gizaki (u+i= i)
– gizaki horretatik, gu izaki onak garela adierazteko “on” gehitu zitzaion ziurrenik——– gizaki+ on > gizon ematea onar daiteke. hizkuntzen ekonomiari jarraituz.

nire ustez emakume beranduago sortu zen hitza da giza espeziearen ar eta emea bereizteko, emea+ kumea osaketatik eta orduan esleituko lietzaieke “gizon” gizaki arrei.

teoria hutsa, oinarririk gabea baina jorratzeko asmoa dudana. ni ez naiz jende erabiltzearen aldekoa gizaki erabiltzen zen leku guztietan, jende gure inguruko hizkuntzetan beste konnotazio batekoa delako, eta niretzat gizartea eta jendartea ez direlako sinonimoak.

Nahia -ri buruz

Soy Nahia y sueño con un mundo en el que las familias decidan con la información en la mano, con un mundo en el que las necesidades de los bebés y los adultos sean respetadas. Y creo que el cambio viene desde la información. Por ello estoy en constante formación. Soy asesora de maternidad, lactancia, porteo, crianza y en duelo gestacional y perinatal. Me podrás encontrar en la página web en euskera Sabeletik Mundura, desde la que promuevo la crianza con apego seguro y basada en la evidencia científica. Estaré encantada de escucharte.
Post hau Giz-artea atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s