Mendiak eraman zintuen…

betidanik omen datorkigu euskaldunoi mendiarekiko lotura berezi hori… betidanik. errito, ohitura, sinismen eta kondaira asko eta askok lotzen gaituzten inguratzen gaituzten mendi zoragarri hoiekin. guk geuk lotu dugu mendeetan zehar gure bizitza mendiarekin… mendien handitasunak erakartzen gaitu, mendien edertasunak, mendiek ezkutatzen dituzten txokoak maite ditugu, dakarzkiguten ikuspegiak, mendiek gordetzen dituzten sekretuek erakartzen gaituzte, kobazuloak maite ditugu, mendi tontorrak, malda malkartsuak, basoak, oihanak, mendiek ezkutatzen dituzten ur jauziak…

betidanik erakarri gaituzte mendiek… eta erakartzen jarraituko gaituzte zalantzarik gabe. behar ditugulako, munduaren birika direlako, askeago sentiarazten gaituztelako, beti merezi duelako aldapa gogor bat igotzeak topatuko ditugun sekretu guztiak aurkitzeko… merezi du, merezi digu.

eta betidanik datorkigunez, orain ere maite dugu, mendia maite dugu. geroz eta gehiago dira mendia behar dutenak (30.000 federatu ditugu hemen), mendiak igotzeak, eskalatzeak, elurraz gozatzeak indartu egiten gaitu, ihesbide bezala balio digu… zoragarria da.

baina bizitza ematen digun bezala kendu ere kentzen digu… eta azkenaldian bizitza asko eraman ditu berarekin, akaso, azkenaldian egin diogun min guztiaren ondorioz, akaso gertatu behar zuelako edo akaso inongo arrazoirik gabe… bizitzak eraman ditu berarekin…

eta guri haien hutsunea geratzen zaigu, baina mendia maitatzen jarraituko dugu, bizia ematen jarraituko duelako, beretaz gozatzeak zoriontsu egiten gaituelako, eta eraman dituen biziek ere hala nahiko luketeelako… zor diegulako…

agurrik beroena Marc, abuztuan mendiak eraman zintuelako eta zure hutsunea beti izango dugulako. eta agurrik beroena azken hilabetean gure artetik mendiak eraman dituenei.

Nahia -ri buruz

Soy Nahia y sueño con un mundo en el que las familias decidan con la información en la mano, con un mundo en el que las necesidades de los bebés y los adultos sean respetadas. Y creo que el cambio viene desde la información. Por ello estoy en constante formación. Soy asesora de maternidad, lactancia, porteo, crianza y en duelo gestacional y perinatal. Me podrás encontrar en la página web en euskera Sabeletik Mundura, desde la que promuevo la crianza con apego seguro y basada en la evidencia científica. Estaré encantada de escucharte.
Post hau Herioren arantza. atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s