bakarrik ala elkarrekin?


azterketen inguruan pentsatzen jarrita konturatzen naiz azterketak azken finean bizitzaren isla bat izan daitezkeelaz… azterketa prozesu luze baten azken unea besterik ez delako, aurreko hilabete, egun, ordu, minutu eta segundoetan bizi izan dugunaren azken unea; aurreko guztiaren fruituak edo ernatuko ez diren haziak ereiteko unea. azterketa aurretik lagunduko diguten ikaskide, lagun, irakasle…-ez inguraturik gaude, nolabaiteko segurtasuna ematen digute (segurtasuna edo histerismora daramaten bidaikideak)… baina azterketan…azterketaren aurrean bakarrik aurkituko gara… bakarrik egoera garrantzitsu baten aurrean….. bizitzan bezalaxe… une garrantzitsu baten aurretik beti izango dugu lagunduko digun norbait, bidea argitzen saiatuko denik, bide okerretik eramango gaituenik, baina une erabakiorrean…bakarrik egongo gara…beraz, zergatik ez dugu ikasten alboan ditugunak behar bezala zaintzen eta zergatik ez diegu era berean geure buruei konfiantza pixka bat gehiago ematen une erabakigarritan bide zuzena hartzeko?beti izango dugu bide okerra hartzeko aukera, baina inork ez diezagula geure okerrak guk erabakitzeko eskubidea ukatu. gure bidean agertuko direnak edozein unetan desager daitezkeelako eta gure bidean iraungo dugun bakarrak izango garelako.

Nahia -ri buruz

Soy Nahia y sueño con un mundo en el que las familias decidan con la información en la mano, con un mundo en el que las necesidades de los bebés y los adultos sean respetadas. Y creo que el cambio viene desde la información. Por ello estoy en constante formación. Soy asesora de maternidad, lactancia, porteo, crianza y en duelo gestacional y perinatal. Me podrás encontrar en la página web en euskera Sabeletik Mundura, desde la que promuevo la crianza con apego seguro y basada en la evidencia científica. Estaré encantada de escucharte.
Post hau Giz-artea atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s