- Ongi etorria bizitza ero honetatik ihes egiteko bide ematen duen orri hontara..... iritzi orok du balio berbera beraz, idatzi lasai! Eskerrik asko zure bisitarengatik eta laster arte!!!
-
Azken idatziak
Gaiak
Enlaces
Aurreko idatziak
Ez galdu! Topatu!
Artxiboa gaika: SeKsugarra
Krisia kondoietaraino
Iritsi behar zuen… Denboraz joaten naizenean supermerkatuetara pasilloetan galtzea gustatzen zait, eta produktu beraren zenbat barietate dauden ikusten geratzen naiz. Harrigarria egiten zait nola doazen hazten txanpuen, xaboien eta beste produktuen pasilloak. Ez baduzu guztiz argi zein produktu, marka eta … Irakurtzen jarraitu
Giz-artea, SeKsugarra atalean publikatua
Iruzkin bat utzi
Zer da SeXuA?
Eta zer da sexua? Bekatua? Plazerra? Ugalketa soila? Maitasuna? Erakarpena? Ihesbidea? Lana? Zerua? Infernua? Ona? Txarra? Jolasa? Denborapasa? Bakarrik? Binaka? Taldean? Debekua? Pasioa? Desioa? Nahia? Ametsa? Eskua? Gorputza? Jostailuak? Nik argi daukat… Niretzat sexua bizitza da. Bakoitzak bizi dezala nahi … Irakurtzen jarraitu
SeKsugarra atalean publikatua
7 Iruzkin
Boisboisbois
Titiak gora behera. Bai, azken aldian buruan dabilkidan abesti bat da. Baina gaur ez nator honetaz hitz egitera, edo bai. Bularretakoen munduarekin haserre nago. Ia ezinezkoa da gaur egun “relleno”-rik gabeko bularretako bat aurkitzea, eta zailagoa oraindik gustoko duzun modeloaren … Irakurtzen jarraitu
Giz-artea, SeKsugarra atalean publikatua
3 Iruzkin
“Ez pentsatu gaizki”
Eta badago gaizki pentsatzerik? Nola pentsatzen da gaizki? Eta nola ongi? Zerbait pentsatzea gaizki pentsatzea nola izan liteke? Gaizki ulertu dezakegu, baina gaizki pentsatu? Nondik dator hori esateko ohitura? Nondik karga sexuala duten pentsamenduak txartzat jotzeko behar hori? Zer dute … Irakurtzen jarraitu
Giz-artea, SeKsugarra atalean publikatua
Iruzkin bat utzi
Ximiko
Ze hitz goxoa. Izugarri gustatzen zait ximiko hitzaren melodia, goxo-goxoa da. Ximiko. Esan ezazue altu. Bai, esan. Ximiko. Esan ispilu aurrean, eta beste gauza batez ohartuko zarete: ximiko esatean oso aurpegi polita jartzen zaigu; izugarri maite dut euskarazko “x”. Ximiko. … Irakurtzen jarraitu
Giz-artea, SeKsugarra atalean publikatua
4 Iruzkin
Muxua
Eta bi muxuetatik muxuetara. Orokorrera. Muxuetara. “Adiskidetasuna, maitasuna, begirunea erakustearren norbait edo zerbait ezpainez ukitzea” (Harluxet). Ezin definizio hobea, zabal bezain zehatza. Muxuen mundua bezalakoa (barkatu ezin dut musu jarri, niretzat ez dira berdinak). Hasi haurrek ematen dituzten pa goxo-goxoetatik, … Irakurtzen jarraitu
Giz-artea, Maitasunaren sua, SeKsugarra atalean publikatua
2 Iruzkin
Biluztasuna
Zerbait gertatzen da biluztasunarekin azken aldian… Batzuei gorputz biluziak erakusten dituzten koadroen argazkiak kentzeko esaten dieten bitartean besteek naturaltasunik gabe bizi dute. Zer du ba txarrik gorputz biluziak? Gorputz biluziak oso politak izan daitezke, edo itxusiak edo bereziak, edo sexiak, … Irakurtzen jarraitu
Giz-artea, SeKsugarra atalean publikatua
2 Iruzkin
Komunika zaitez!
Bart elkarrizketa interesgarri dexente izan nituen. Mozkorrak daudenak besteak direnean izaten den perspektibarekin gainera. Baina gehien gustatu zitzaidana sexuaren ingurukoa izan zen. Tristea da oraindik zeinen atzeraturik dagoen gizartea entzutea. Sexuaz hitz egin genuen, sexuaz orokorrean, aurrekariez eta ondorengoetaz (ez … Irakurtzen jarraitu
SeKsugarra atalean publikatua
5 Iruzkin
Sexuak beldurra ematen duen munduan
Beno, ez dakit izenburua egokiena ote den… akaso, “sexuaz hitz egiteak beldurra ematen duen munduan” beharko luke baina ez… zoritxarrez, oraindik sexuari beldurra diogu. Diogu diot gizarte osoaren izenean. Eta bai, sexuari beldurra diogu, eta gehiago esango nuke, belaunaldi guztiek … Irakurtzen jarraitu
Giz-artea, SeKsugarra atalean publikatua
Iruzkin bat utzi
Sekreturik handienak kuleroak zirenean…
Beti gustatu izan zait lentzeria eta kuleroeen mundua. Miresgarria iruditzen zait. Horren mundu zabala da eta horren ezezaguna batzuetan… Batzuetan diot gaur egun askori ikusten diegulako tanga, edo kuleroak, edo daramatena baina ikusten ez denean hasten da misterioa. Joko bat … Irakurtzen jarraitu
SeKsugarra atalean publikatua
Iruzkin bat utzi
gauERO, egunERO
EROtismoaz gutxi hitz egiten omen dugu euskaldunok. Gutxi praktikatzen omen da sexua hemen. Euskaraz ezin omen da sexuaz hitz egin. Eta ez, ez gaude ados. Geroz eta blog, idatzi, elkarrizketa eta gau erotiko gehiago digu gure inguruan. Gehiago gara ausartzen … Irakurtzen jarraitu
SeKsugarra atalean publikatua
Iruzkin bat utzi
Duela aste batzuk jakin genuen gizonezkoen fideltasuna zehazten zuen geneari buruz, ondoren esan ziguten semenaren kalitate txarrari aurre egiteko egunero eiakulatzea izan zitekeela hoberena…. eta orain honekin topatu naiz….. eta nik diot…. zakilaren inguruan kokatu behar al da sexuari dagokion … Irakurtzen jarraitu
SeKsugarra atalean publikatua
Iruzkin bat utzi
mina plazer?
Askotan entzun diot jendeari depilazioak izugarrizko mina ematen duela, behin depilatu eta gero “kutxilara” pasatzea erabaki duen jendeaz… Baina beti pentsatu izan dut ez duela hainbesteko minik ematen, are gehiago, plazer bat dela esango nuke. Mina ematen du batzuetan baina … Irakurtzen jarraitu
Giz-artea, SeKsugarra atalean publikatua
Iruzkin bat utzi
fideltasunaz…..
eta norbaitek esan zidan…..mutilek bai, arrapatzen gattuzue ta espabilau beharra daukeu, zuek ordea ain infiel onak zeate…. eta askotan entzun det azkenaldian….. zuk, zer uste dezu? Zintzo ibili eta zaindu
Maitasunaren sua, SeKsugarra atalean publikatua
Iruzkin bat utzi
Batzuek kimika deitzen diote
Batzuek kimika deitzen diote pertsona batzuen artean sortzen den erakarpen berezi horri, besteek ez diete izenik ere ematen. Baina batzuetan topo egiten duzu erakarpen berezi bat sortzen dizuten pertsona gutxi horietako batzuekin eta sentitzen duzun oro da berezia. Bereziak dira … Irakurtzen jarraitu
SeKsugarra atalean publikatua
Iruzkin bat utzi
ixilean gordetzen dugun hortaz….um…… zuk ulertzen didazu….
Sarritan entzuten ditut XXI.mendean gaudela eta liberalagoak gerala eta beste mila kontu……. baina ez nago ados. Bai, orain harreman “askeagoak” ditugu, kalean muxu eman eta ipurdiak ukitzen dizkiogu elkarri eta sexu-harremanak ezkondu aurretik ditugu eta harro gaude. Eta harrotasun horrek … Irakurtzen jarraitu
SeKsugarra atalean publikatua
Iruzkin bat utzi