Artxiboa gaika: Politikaz

Ordu aldaketa…. ez mila esker.

Urtero berdina gertatzen zait… izugarrizko amorrua eta ideia pila ordu aldaketaren aurka. Absurdoa iruditzen zait, are gehiago, gezurra esaten digutela aurreztearen kontuarekin. Hemen zergatik… Behintzat zuzenean pertsonei, gezurra esaten digute, niretzat guk ez dugulako ezer aurrezten ordu aldaketa honekin. Hasteko, … Irakurtzen jarraitu

Giz-artea, Politikaz atalean publikatua | 2 Erantzun

Bukatu da

Eta bagenekien, bihotzez espero genuen berri hau berehala jasoko genuela… baina hala ere… prest ez geundelaren sentsazioa geratu zait, sinisten ez genuelarena. Berria entzun/ikusi/irakurri bezain laster telefonoa hartu eta gertukoei deitu diet, mutil-lagunari lehendabizi lanekoen artean zabal zezan, aitari ondoren, … Irakurtzen jarraitu

Giz-artea, Politikaz atalean publikatua | 3 Erantzun

Martxoaren 8az bi hitz.

Ez nuke jakingo azaltzen zein den martxoaren 8aren inguruko ospakizun batzuek sortzen didaten sentipena. Amorrutik eta etsipenetik oso gertu dago… baina zerbait berezia da. Hasteko, ez zait gustatzen martxoaren 8aren sinbolismoa bera. Berdintasunerantz joan nahi badugu ez genukelako bereiziko gaituen … Irakurtzen jarraitu

Giz-artea, Politikaz atalean publikatua | 2 Erantzun

Horrela ez…

Gauzak ez dira horrela egiten. Beno ez, barkatu. Gauzak ez dira horrela egin behar. Edozein harremanetan, edozein lan, proiektu, amets edo ordu pare bateko ligean, denek, alde guztiek eman behar dute zerbait… Beno ez, barkatu. Alde guztiek eman behar dute … Irakurtzen jarraitu

Giz-artea, Politikaz atalean publikatua | Utzi erantzun bat

Atez ate (4)

Eta atzera pausoa. Inpotentzia sentimendu osoa. Oso-osoa. Etxez aldatzearekin batera, herriz aldatu gara eta atez atekoa galdu dugu. Eta zer nolako inpotentzia eta haserrea eta amorrua. Orain, berriro, ez dugu organikoa bereizteko aukerarik. Eta amorruz botatzen dugu lehen “errefusa” zen … Irakurtzen jarraitu

Giz-artea, Osasunaren bidean, Politikaz atalean publikatua | Utzi erantzun bat

Su artifizialak… ah, ez, aste nagusiaz?

Bai, nonbaitetik atera behar zuen donostiartasunak… Eta su artifizialak ikustera joatea gustatzen zait, portuko erdiko espigoiera joan eta han afaltzen dugu familia-giroan ia-ia egunero, bokadilloa, freskagarriak eta suak hasi bitartean tertulian egoten gara. Suen aurreko Euskalteleko sutxoa (gaur egun) pizten … Irakurtzen jarraitu

Giz-artea, Politikaz atalean publikatua | Erantzun 1

Zurrunbilo gorriari, gola!

Begiak ireki eta non zauden ere ez dakizula sentitzen duzu batzuetan. Inguru guztia begiratu eta ezer ezagutzen ez duzula. Hau ez dela nahi duzuna, sentitzen duzuna, behar duzuna. Ez, ez dakizu non zauden, zertan ari zaren ezta nor zaren ere. … Irakurtzen jarraitu

Giz-artea, Politikaz atalean publikatua | Utzi erantzun bat

Hoberen gordetako sekretuak…

Guztiok ditugu sekretuak, barne-barnean gordetzen ditugun ezkutuko egiak. Gure nortasunaren zati direnak, eta betirako izango direnak. Baina badaude kolektiboak diren sekretu batzuk ere, denek jakin arren askotan ezkutuan geratzen direnak. Eta horiek ere oso garrantzitsuak dira, gure nortasunaren atal ere … Irakurtzen jarraitu

Giz-artea, Politikaz atalean publikatua | 2 Erantzun

Negoziazioa.

Argi dago aukera bakarra dela. Gatazkak bukatzea nahi badugu denon artean hitz egin eta erabaki beharko ditugula gauzak, negoziatu beharko dugula. Eta negoziazio guztietan denek eman behar dute zerbait, denek erakutsi behar dute borondatea, denek jarri behar dute asmorik onenan; … Irakurtzen jarraitu

Giz-artea, Politikaz atalean publikatua | 2 Erantzun

EITB eta Euskara

Ez nator EITBren politikaz hitz egitera, ez azken aldaketez, kaleratzeez… Ez, gaurkoan. Gaur haserre nator, guztiz haserre. Atzo Mikel Laboaren inguruko programa bat ETB1en emango zutela ikusi nuen nonbait eta ikustea erabaki nuen, kuriositate guztiarekin, zoritxarrez, nire gaztetasunagatik edo horrelako … Irakurtzen jarraitu

Giz-artea, Politikaz atalean publikatua | Utzi erantzun bat

ez geratu agerikoan

Ez geratu agerikoan. CORRUCTO horrek badu berea… baina EGIN KLIK ARGAZKIAN. hobea da atzeko idatzia. Agerikoen atzean begiratzen ikasi behar da. Zintzo ibili eta zaindu

Giz-artea, Politikaz atalean publikatua | Utzi erantzun bat

Zerrenda beltzean….

Kritikak ez ditugu entzun behar gauzak esaten ditugunean bakarrik, isilik geratzen garenean ere gauzak leporatzen dizkigute. Gai baten inguruan idazteagatik eta beste batzuen aurrean isilik geratzeagatik kritikak entzun ditut… Eta zer pentsatua ematen du… Gai guztiei buruz idatzi beharko banu … Irakurtzen jarraitu

Politikaz atalean publikatua | Utzi erantzun bat

Ongi etorri…

Ongi etorri oroitzapen on eta txarrei. Ongi etorri iraganeko poz eta tristurei. Ongi etorri guztiz itxi gabeko zauriei. Ongi etorri irribarre handi bati. Ongi etorri zuei. Iraganeko oroitzapenetan murgiltzen gara berri on edo txar bat jasotzean. Ona gaurkoan. Eta mila … Irakurtzen jarraitu

Politikaz atalean publikatua | Utzi erantzun bat

100.000 ahots baina gehiago isiltzen saiatzen denak ezin du herri baten izenean hitz egin, erabaki ezin du bere burua irabazle duintzat ikusi ezin du ezin dute ez dute herri baten gobernua osatu. 100.000 garraxi, asko dira. Zintzo ibili eta zaindu

Politikaz atalean publikatua | Utzi erantzun bat

Ez…

Ez zait gustatzen politikarien mugimenduez hitz egitea, ez zait gustatzen hauteskundeez hitz egitea ezta berehala hauteskundeak direla pentsatzea ere. Eta ez ditugun agintariak gogoko ditudalako… ez, ez. Ez zait gustatzen gauzak nola jartzen ari diren ikustea. Eta ez zaizkit hauteskunde … Irakurtzen jarraitu

Politikaz atalean publikatua | Utzi erantzun bat

…diru publikoa…

Hori izan da polemikaren zutabeetako bat. Diru publikoz ordaidu zutela kartzela hartako stripteasea… eta diru publikoa gora eta behera… Eta noizean behin entzuten zen zerbait emakumearen degradazioaz eta sexu delituez edo genero indarkeriaz… Baina zer arraio? Diru publikoa zalantzazko helburuekin … Irakurtzen jarraitu

Giz-artea, Politikaz atalean publikatua | Utzi erantzun bat

20-N

Gaur azaroaren 20a da. Franco hil zen eguna. Baina ez frankismoa hil zen eguna zoritxarrez. Aurten lehen aldiz ezin izango dute, legez behintzat, Valle de los Caídos-en ospatu omenaldia edo dena delakoa. Legez diot. Memoria historikoaren legeak ez baitie uzten … Irakurtzen jarraitu

Politikaz atalean publikatua | Utzi erantzun bat

Athletinor

Aurreko batean izan genuen JJ-ren lan berriaren berri. Eta orain berriro datorkigu lehen orrialdeetara…… Athetic-ek lehenengoz eramango du propaganda erropan…….eta hara non, JJ dabilen hor tartean….. usain txarra hartzen diot honi guztiari…… Zintzo ibili eta zaindu

Politikaz atalean publikatua | Utzi erantzun bat

10 urte Egin itxi zutenetik….. eta gauzak ez dira gehiegi aldatu. Adierazpen askatasunik gabe jarraitzen dugu oraindik…. Ez dadila beste 10 urtez luza Zintzo ibili eta zaindu

Politikaz atalean publikatua | Utzi erantzun bat

Jaungoikoa eta lege-zaharra

Josu Jon, JJ, Petronorreko lehendakari berria izendatu dute gaur bertan. Eta ez dakit zergatik ez nau batere harritu albisteak…. Jaungoikoa eta lege-zaharra eta dirua poltsikora. Ai……eta gainera “hay muchas formas de hacer país y, esta es, sin duda, una de … Irakurtzen jarraitu

Politikaz atalean publikatua | Utzi erantzun bat

Lotsa!

Lotsa. Lotsa eta pena besterik ezin da sentitu gaur gertatutakoa ikusita. Lotsa. Benetako lotsa. Zergatik? Ezin daitekeelako ulertu nola deklaratzera joaten saiatu diren gazte batzuei ez deklaratzen uztea poliziaren eskuetatik igaro aurretik. Lotsa. Bilatu eta atxilotzeko agindua izatea pentsatzeko modu … Irakurtzen jarraitu

Politikaz atalean publikatua | Utzi erantzun bat

Hauteskundeak 2.

Duela ordu batzuk idatzi det hemen azpian dagoen testua, hauteskunde kanpainako gertakari baten inguruko… eta zoriaren gauzak zein diren, egun berean jaso det jadanik espero ere egiten ez nuen gutuna. Eta behingoagatik ez zen Kutxak bidalitako gutuna! Eta gutun horrek … Irakurtzen jarraitu

Politikaz atalean publikatua | Utzi erantzun bat

Hauteskundeak.

2008.urteko lehen bi hilabete hauek ez dira errazak izan euskaldunontzat; 2007ko azken hilabeteak ere ez ziren batere goxoak izan… Atxilotuak gehiegi, gazte gehiegi, torturatuak asko, istiluak milaka, kolpeak eta pilotakadak gehiegi, ilegalizazioak, kontrolak, kolpeak han eta hemen, eta atxilotu gehiago, … Irakurtzen jarraitu

Politikaz atalean publikatua | Utzi erantzun bat

Zintzo ibili eta zaindu

Politikaz atalean publikatua | Utzi erantzun bat

No time for love

Zintzo ibili eta zaindu

Politikaz atalean publikatua | Utzi erantzun bat

eguzkilorearen arantzak

Aspaldi eguzkiloreak topatzen ziren etxe guztien ateetan etxea babesteko. Lore zoragarria iruditu izan zait bet, polita, leku gutxitan hazten dena eta arantzaz betea…. Arantza politak, mingarriak, arriskutsuak….. eta ziurrenik arantza horiek babesten zituztela etxeak… baina gutxinaka ohitura hori ere galtzen … Irakurtzen jarraitu

Giz-artea, Politikaz atalean publikatua | Utzi erantzun bat

Zenbakien indarra

108 hildako lan istripuetan 2007an 15 atxilotu madrilen 3 hildako errepideetan 24 ordutan 936 pertsona gehiago langabezia hego euskal herrian 46 pertsonen atxilotze agindua 10ean epaia jakingo da 60.000 euroko fidantza 17.000 sinadura artikulu baten erantzuna emanez 6000 metro karratu … Irakurtzen jarraitu

Politikaz atalean publikatua | Utzi erantzun bat

pena merezi du?

behin eta berriro entzuten ditugu sekula entzun nahi ez genituzkeen berriak, geroz eta maizago jasotzen ditugu gertuko zaizkigun kolpeak eta ezin ezer egin… Ahal dugun guztietan berriak entzuten, irakurtzen edo ahal dugun era jakiten saiatzen gara zerbait gehiago gertatu denaren … Irakurtzen jarraitu

Politikaz atalean publikatua | Utzi erantzun bat

ezin besterik…

aste honen ostean ezin besterik esan…. denon kalterako direla horrelako ekintzak.. freebatasuna Zintzo ibili eta zaindu

Politikaz atalean publikatua | Utzi erantzun bat

Bakea… Bakea nahi dutela entzuten dugu behin eta berriro alde batetik eta bestetik… Ezin dela bakerik egon atentatuak dauden bitartean… Ezin dela borroka utzi errepresioak dirauen bitartean… Oso ongi… ados. Bi argumentuekin ados. Baina euskalduna naiz eta gainera gaztea… Akabo! … Irakurtzen jarraitu

Politikaz atalean publikatua | Utzi erantzun bat

tradizioaren izenean…..

tradizioaren izenean…. Tradizioaren izenean gaur goizean Hondarribiko kaleak mozorrotutako jendez bete dira… Ai ama…. eta gainera pozik egon behar dugu aurten ez dituztelako plastiko beltz handiez estali Hondarribiko kaleak. Tentsio gutxiago egon omen da komunikabide gehienen arabera, batzuek ez dute … Irakurtzen jarraitu

Politikaz atalean publikatua | Utzi erantzun bat

Mendekotasuna dutenak zaintzeko laguntzak

lotsagarria…. ez dago beste izenik dekretu berriarentzat….. lotsagarria……. oso ongi, diru laguntzak onartu dira behar duten pertsonak zaintzeagatik…. bazen garaia.pertsona asko eta askok pasatzen ditu orduak, egunak, hilabeteak, urteak behar duten familiarteko, lagun eta ezagunak zaintzen. Beraien lana utzi eta … Irakurtzen jarraitu

Politikaz atalean publikatua | Utzi erantzun bat

eta zuretzat zer?

zer pentsatzen duzu komunikabideen manipulazioaz? adierazpen askatasunari ezartzen zaizkion debekuez? gazte izateagatik jasan behar ditugun ondorioez? etxebizitzaren prezioaz? leku guztietan kamaren begiradapean egon behar izateaz? mugikorrak, ordenagailua… lasaitasunez ezin erabiltzeaz? hezkuntza sistemaz? taberna batean lasai hitz egin ahal ez izateaz … Irakurtzen jarraitu

Politikaz atalean publikatua | Utzi erantzun bat

zaharrak berri…

sinestezina. sinestezina da…… berriak ikusteko eseri naiz duela 10 minutu eta ezin dut sinestu… euskal herriari buruzko berriak zorixarrez, sarriegi dira berdinak… beti berdina, zaharrak berri, ezer ez da aldatzen… eta oraindik badirudi ezer ez dela aldatuko… 3-4 epaiketa injusturen … Irakurtzen jarraitu

Politikaz atalean publikatua | Utzi erantzun bat

ongi etorri Arretxe! Zintzo ibili eta zaindu

Politikaz atalean publikatua | Utzi erantzun bat

ZU ZEN DA RI A RI (2006ko Irailaren 22an Berrian argitaratua)

Familia-medikua eta OsakidetzaOsakidetzak zerbitzu osoa eta ona eskaintzen omen digu EAEko herritarrei; beste hainbat lekutan baino zerbitzu hobea eskaintzen omen digute; baina ez beti.Familia-medikua deritzona eskaintzen digute, eta definizioz familia-medikua «gaixoaz bereziki eta etengabe arduratzen dena da. Gaur egun, Gizarte-Segurantzaren … Irakurtzen jarraitu

Osasunaren bidean, Politikaz atalean publikatua | Utzi erantzun bat

inbentarioa…..ez dezatela "inventatu"

. EKON. Merkataritzan eta kontabilitatean, pertsona fisiko nahiz juridiko bati dagozkion ondasun eta eskubideen zerrenda baloratua, partida desberdinak bereiziz eta ordenatuz eta hauetako bakoitza ebaluatuz egiten dena. 2. BIOL. Komunitateak ikertzean, eremu mugatu eta gutxi-asko homogeneo batean egiten den zentsua. … Irakurtzen jarraitu

Politikaz atalean publikatua | Utzi erantzun bat

burokrazia, papeleoa…

beno, mezu labur eta zuzen bat gizarte perfektu hau gidatzen duen burokraziari……eta diruari, diruzaletasunari eta pertsona arima eta sentimenik gabekoei.lan istripu bat izaten duzunean, nik dakidala, istripua izan duenak jakingo du mina duen eta non duen ezta? ez du medikuak … Irakurtzen jarraitu

Politikaz atalean publikatua | Utzi erantzun bat