- Ongi etorria bizitza ero honetatik ihes egiteko bide ematen duen orri hontara..... iritzi orok du balio berbera beraz, idatzi lasai! Eskerrik asko zure bisitarengatik eta laster arte!!!
-
Azken idatziak
Gaiak
Enlaces
Aurreko idatziak
Ez galdu! Topatu!
Artxiboa gaika: Osasunaren bidean
Bolo-bolo
Bolo-bolo dabil azken aldian zesarea hitza. Bolo-bolo prentsa arroxa guztiaren orrietan. Eta gutxitan esaten da egia. Haur bat izatea, gaur egun orokorrean erabakitzen den kontua da. Bikotean edo banaka edo auskalo nola, gaur egun zorionez familia ereduak aldatu dira eta, … Irakurtzen jarraitu
Amatasuna, Giz-artea, Osasunaren bidean atalean publikatua
Iruzkin bat utzi
Urtebete Iruran
Gaur betetzen da urtebete Irurara bizitzera etorri ginenetik. Ordu bete barru inguru zehatzak izateko. Bi furgoneta eta bi kotxe goraino kaxa eta gauzez beteta etorri ginen eta zazpi pertsonen artean izugarri erritmo azkarrean kotxeak hustu eta bi gela trastez eta … Irakurtzen jarraitu
Giz-artea, Osasunaren bidean atalean publikatua
Iruzkin bat utzi
Sentitu… pentsatu… ekin.
Katxiporretako kuadrilak jarri du modan esaldia… baina ez da moda kontua, egia “berdaderoa” baizik. Halaxe gertatzen dira (edo gertatu beharko lirateke) gauzarik garrantzitsu eta politenak, itxusi eta txarrenak… denak. Halaxe izan daitezen saiatzen naiz behintzat. Bihotzetik kanporako bidean buruaren iragazkia … Irakurtzen jarraitu
Giz-artea, Maitasunaren sua, Osasunaren bidean atalean publikatua
2 Iruzkin
Nahiak egi bihurtzen direnean… irribarre amaitezina
Gaur BEC-en izan gara Pirritx, Porrotx, Marimots eta kuadrila guztiarekin Irrien Lagunen festa handian clown-ez jantzita bihurrikeriak egiten. Eta zoragarria izan da. Zoragarria mila arrazoirengatik. Begiradengatik, muxuengatik, irribarre eta malkoengatik, mila gauzengatik… Clown egiten nuen lehen aldia zen gainera… eta … Irakurtzen jarraitu
Giz-artea, Osasunaren bidean atalean publikatua
Iruzkin 1
Agur inspirazioari…
Orain gorputzak eta buruak eskatzen didana egiten ari naizen une batean nago murgilduta guztiz. Norberarekin gustora egotea garrantzitsua da bizitzaz gozatzeko eta hortarako gure gorputzei entzutea garrantzitsua dela iruditzen zait. Eta horregatik oso gauza gutxi egiten ditut behartuta, ahalik eta … Irakurtzen jarraitu
Giz-artea, Osasunaren bidean atalean publikatua
2 Iruzkin
Ez antzeztu oholtzatik kanpora
Antzerkia askok mundu arrotza bezala hartzen dute, baina ez dira ohartzen oholtzan egon ez arren denok, ia uneoro antzezten dugula paper bat. Unearen arabera aldatzen dugu jokaera, postura, hizkera, tonua, mugimendua… dena. Unearen arabera paper bat edo beste hartzen eta … Irakurtzen jarraitu
Giz-artea, Osasunaren bidean atalean publikatua
Iruzkin bat utzi
Kitto!
Eta uneren batean Kitto! esaten dugu. Edozein delarik egoera uneren batean kitto! esan beharra dago, buruak ezin baitu denarekin. Edo bai. Beti entzuten dugu geure buruen ehuneko txiki bat erabiltzen dugula, ez dugula dugun potentzial guztia erabiltzen, gehiago egin dezakegula… … Irakurtzen jarraitu
Giz-artea, Osasunaren bidean atalean publikatua
Iruzkin bat utzi
Atez ate (4)
Eta atzera pausoa. Inpotentzia sentimendu osoa. Oso-osoa. Etxez aldatzearekin batera, herriz aldatu gara eta atez atekoa galdu dugu. Eta zer nolako inpotentzia eta haserrea eta amorrua. Orain, berriro, ez dugu organikoa bereizteko aukerarik. Eta amorruz botatzen dugu lehen “errefusa” zen … Irakurtzen jarraitu
Giz-artea, Osasunaren bidean, Politikaz atalean publikatua
Iruzkin bat utzi
Itxaropena, galtzen azkena?
Sarri entzuten dut itxaropena dela galtzen azkena, itxaropenari heldu eta askatu behar ez dela… Baina benetan hori pentsatzen dugu? Benetan uste dugu itxaropena izateak bizitza konponduko digula? Gaixo dagoena sendatuko duela? Gose denari jaten emango diola? Etxea behar duenari teilatu … Irakurtzen jarraitu
Giz-artea, Osasunaren bidean atalean publikatua
2 Iruzkin
Amore eman, garaiz
Gure bizitza erritmoak egunero borroka etengabean ibiltzera garamatza txiki-txikitatik. Erlojuaren kontrako borroka etengabea, segundoak balio du uneak baina gehiago, erlojuaren orduak balio du egunsentiak edo iluntzeak baina gehiago, presaka ibiltzeak balio du arnasa hartzeak baina gehiago. Borrokan. Haur garenean, arreta … Irakurtzen jarraitu
Giz-artea, Osasunaren bidean atalean publikatua
4 Iruzkin
Mundumira, beste aldetik
Atzo lortu genuen azkenean Antzuolara iristea. Bideko geldialdi behartuen ondoren hara iritsi eta pozik nengoen aurkitu genuenarekin. Furgoneta pila, batzuk ezagunak eta lotarako toki polita. Herrian sartu eta jendetza. Postu piloa, usain nahasketa, koloreak, zaporeak, musikak, soinuak, boulderra, txosnak, kontzertuak. … Irakurtzen jarraitu
Giz-artea, Osasunaren bidean atalean publikatua
Iruzkin bat utzi
Labeldun karramarroak
Kalera atera eta jende asko hondartzara bidean topatu dut, motxila, txankletak eta bainujantzia agerian… Etxeetako balkoi eta terrazetan hamakak ikusten dira… Parke eta zelaiak manten eta toallen gainean etzanda dagoen jendez betetzen dira… Eta krema pote gutxiegi. Eta bizkar eta … Irakurtzen jarraitu
Giz-artea, Osasunaren bidean atalean publikatua
2 Iruzkin
Eta neguan gaude…
Badira aste batzuk, aspaldiko partez, nahiko mugituak izaten ari direnak. Lana eta burua okupatuta edukitzeko nahikoa aitzakia. Eta orain datozenek ere itxura hori dute. Gauza asko egiteko, gauza berri asko, eta beldur eta min berberak… Kuriosoa da nahiz eta gauza … Irakurtzen jarraitu
Osasunaren bidean atalean publikatua
Iruzkin bat utzi
Korapilatzen
Eta konturatzen naiz azken aldian ez dudala batere zaindu bloga… Ez bere osotasunean ez ataletan ere… Eta ez dudala hitz egin lehen buruan maiz izaten nituen gaiez… Osasunaz, osakidetzaz, terapia alternatiboez (medikuntza tradizionala izenak beraiek beharko lukete izan, baina hori … Irakurtzen jarraitu
Osasunaren bidean atalean publikatua
Iruzkin bat utzi
Animaliengandik asko ikasi behar dugulako.Guk baina askoz gehiago sentitzen dituztelako gauza on eta txarrak. Gaizki gaudenean alboan ditugula esnatuko garelako. Guregatik edozer egingo dutelako. Zintzo ibili eta zaindu
Osasunaren bidean atalean publikatua
Iruzkin bat utzi
Tik-tak
Eta denbora aurrera doa…. eta hilabeteak, asteak, egunak, orduak, minutuak, segunduak pasatzen dira… eta aprobetxatzen al ditugu? eta egoten al gara maite ditugunekin? eta egiten al dugu parre nahikoa? egiten al dugu negar maite ditugunekin? eta gozatzen al ditugu jatorduak? … Irakurtzen jarraitu
Giz-artea, Osasunaren bidean atalean publikatua
Iruzkin bat utzi
Entzun nahi ez dugun zerbait esaten digutenean lehen erreakzioa ezeztatzea izaten da, aurka egitea, haserretzea defentsiban jartzea… eta gero etortzen dira asimilatzea, eta tristura eta malkoak….. eta lagunei esatea…. Eta desilusioa. Desilusioa ez direnean alboan egoteko gai, desilusioa erantzun ere … Irakurtzen jarraitu
Osasunaren bidean atalean publikatua
Iruzkin bat utzi
zuria beltz
Inolako arrazoirik gabe gauzak gaizki jartzen direnean gauza guztiak beste era batean ikusten hasten gara. Gehien zaintzen garen uneetan gaixotzen garenean, sendatu beharrean okerrago jartzen garenean, egunetik egunera ahultzen goazela ikustean eta froga batetik bestera norantza galdurik goazenean ezin ulertuan … Irakurtzen jarraitu
Giz-artea, Osasunaren bidean atalean publikatua
Iruzkin bat utzi
eta aldatu egin da.
Aldatu egin da bizitzaz nuen ikuspuntua. Aldatu egin dira nire baloreak. Aldatu egin dira garrantzitsuak diren gauzak. Aldatu egin dira nire eguneroko jakiak. Aldatu egin dira nire asteburuetako planak. Aldatu dira nire astegunak. Aldatu dira egunak. Aldatu dira gauak. Aldatu … Irakurtzen jarraitu
Osasunaren bidean atalean publikatua
Iruzkin bat utzi
"¡¡¡quien tuviera veinte años!!!"
zenbatetan entzun behar izaten dugun hori… gurasoen ezagun batekin edo topatzean eta “cuanto has crecido”-aren ondoren… esaldi nazkagarri hori!ba bai, nik ere nahiko nituzke 20 urte izan, baina hogei urte hoiek disfrutatu nahiko nituzke; besteek bezala. parranda on bat bota, … Irakurtzen jarraitu
Osasunaren bidean atalean publikatua
Iruzkin bat utzi
ZU ZEN DA RI A RI (2006ko Irailaren 22an Berrian argitaratua)
Familia-medikua eta OsakidetzaOsakidetzak zerbitzu osoa eta ona eskaintzen omen digu EAEko herritarrei; beste hainbat lekutan baino zerbitzu hobea eskaintzen omen digute; baina ez beti.Familia-medikua deritzona eskaintzen digute, eta definizioz familia-medikua «gaixoaz bereziki eta etengabe arduratzen dena da. Gaur egun, Gizarte-Segurantzaren … Irakurtzen jarraitu
Osasunaren bidean, Politikaz atalean publikatua
Iruzkin bat utzi
zaindu zaitezte
beno……gauzatxo azkar bat besterik ez gaurkoan… zaindu zaitezte egiten duzuena egiten duzuelarik edozein momentuan mugimendu txar batek kriston ondorio txarrak izan ditzakeelako zuengan eta eguna, astea, hilabetea, uda edo urtea izorra diezazueke (besteoi bezala…).zaindu zaitezte mesedez!!!! muxu bat Zintzo ibili … Irakurtzen jarraitu
Osasunaren bidean atalean publikatua
Iruzkin bat utzi