Artxiboa gaika: Maitasunaren sua

Errespetua, mesedez.

Aurreko posta maitasunaren inguruan idatzi nuen, eta esateko asko geratu zitzaidala sentitu nuen. Maitasuna (edo behintzat, baldintzak dituen maitasunean) errespetuan oinarritu behar dela iruditzen zait, edo nik behintzat errespetuan jartzen dut langa. Gal daitezke formak, gal daiteke burua… baina harreman … Irakurtzen jarraitu

Giz-artea, Maitasunaren sua atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Baldintzarik gabeko maitasuna

Maitasuna beti ulertu dut azaldu ezin daiteken zerbait bezala. Oso maitasun desberdinak daudela denok dakigu eta jatorri desberdina izaten dutela ulertzen dugu, ez da gauza bera lagun batengatik sentitzen duguna edo maitemintzen garenean sortzen zaizkigun sentimendu uholdeak eragiten diguna. Ez … Irakurtzen jarraitu

Giz-artea, Maitasunaren sua atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Urte berriari gauzak eskatzen?

Beti iruditu zait bitxia urte berriari gauzak eskatu edo asmo berriak ezartzeko ohitura hori. “Aurten kirola egingo dut, erretzeari utziko diot, pertsona hobea izango naiz…”. Bitxia. Urte berriak aurrekoarekin izaten duen desberdintasun argiena, gauza guztiak garestitzen direla izaten da normalean. … Irakurtzen jarraitu

Giz-artea, Maitasunaren sua atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Sentitu… pentsatu… ekin.

Katxiporretako kuadrilak jarri du modan esaldia… baina ez da moda kontua, egia “berdaderoa” baizik. Halaxe gertatzen dira (edo gertatu beharko lirateke) gauzarik garrantzitsu eta politenak, itxusi eta txarrenak… denak. Halaxe izan daitezen saiatzen naiz behintzat. Bihotzetik kanporako bidean buruaren iragazkia … Irakurtzen jarraitu

Giz-artea, Maitasunaren sua, Osasunaren bidean atalean publikatua | 2 Iruzkin

Sentimendu sumendia

Beti pentsatu izan dut sentimenduak sumendi batean bizi direla. Norbait maite izan dugunean, lagun on bat, onena, izan dugunean eta auskalo zergatik urrundu edo galtzen dugunean sentimenduen laba bihotzaren sakontasunean geratzen da; noizean behin irakin eta bestela lo zorroan goxo-goxo. … Irakurtzen jarraitu

Maitasunaren sua atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Nostalgia

Zeinen sentimendu polita den nostalgia. Etxe aldaketa eta kurtso hasierarekin ez dut denborarik izan gelditu eta arnasik hartzeko. Ez dut ia denborarik izan sentitzeko ere. Alde batetik bestera ibili naiz, uneoro lanean, zerbait bukatu eta hurrengo lanari heldu bata bestearen … Irakurtzen jarraitu

Giz-artea, Maitasunaren sua atalean publikatua | Iruzkin 1

Hitzak

Hitzak haizeak eramaten omen ditu…. Baina bihotzetik ateratzen direnak ez dira inoiz galtzen. Dena zera. Dena.

Giz-artea, Maitasunaren sua atalean publikatua | 2 Iruzkin

Eliza, eurentzat.

Izugarrizko zortea izan nuen txikitan nire gurasoek ez bataiatzera ez jaunartzea egitera eraman ez nindutelako. Izugarrizko zortea elizaren zerrendetan nire izena agertzen ez delako, ez dudalako barnetik bizi izan eta harro nago. Harro nago nire gurasoek erabaki hori hartu zutelako … Irakurtzen jarraitu

Giz-artea, Maitasunaren sua atalean publikatua | 6 Iruzkin

Damuak

Askotan pentsatu dut zerbait egiteaz damutzen garenean geure buruak justifikatzea besterik ez dugula bilatzen, eta benetan, ez zait ondo iruditzen. Egin duguna egina dago, ez dago atzera bueltarik, eta geure buruak justifikatzen saiatzea nahiko hipokrita da. Ala ez? Eta okerragoa … Irakurtzen jarraitu

Giz-artea, Maitasunaren sua atalean publikatua | 13 Iruzkin

Gosariak.

Eguneko otordurik garrantzitsuenak omen, baina onartu, zenbatek ez duzue ondo gosaltzen? Edo zuzenean, ez duzue gosaltzen? Ni horietako bat naiz, nahiz eta azken aldian neure burua gosaltzera behartzen hasi naizen. Eta zer hoberik gosari desberdinak baino? Noiz gosaldu zenuten ohean … Irakurtzen jarraitu

Giz-artea, Maitasunaren sua atalean publikatua | 2 Iruzkin

Hoztasunaren erreinuan

Besarkadak. Besarkadak denontzat. Baina besarkada beroak, epelak, goxoak denontzat. Ez besarkada hotzak, ez besarkada behartuak, ez hoztasunaren erreinuan. Berotu ditzagun bihotzak, berotu ditzagun arimak. Gerturatu gaitezen, hurbildu, gehiago, ez, oraindik ez, pixka-pixka bat gehiago. Hor, hor zaudete ongi. Eta orain … Irakurtzen jarraitu

Giz-artea, Maitasunaren sua atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Zain

Askotan zain egoten gara zeren zain gauden ere jakin gabe. Orduak igarotzen ditugu erlojuari begira ordua noiz iritsiko zain, ateari begira norbait joko duelakoaren itxaropenez, telefonoari begira horrela lehenago deituko digutelakoan… Baina zergatik? Zergatik dugu zain egoteko behar hori? Pazientzia … Irakurtzen jarraitu

Giz-artea, Herioren arantza., Maitasunaren sua atalean publikatua | 4 Iruzkin

Sentikortasuna

Zeinen kontzeptu erlatiboa… eta aldakorra. Gauzak gehiago sentitzen ditugun uneak emozioz betetzen ditugu, oroitzapenen artean kokatzen ditugu eta etorkizunean berreskuratzeko aukera dugu… Baina zer gertatzen da besteekin? Ia ezer sentitu gabe igarotzen direnekin? Pozik gabe, minik gabe? Irririk eta malkorik … Irakurtzen jarraitu

Giz-artea, Maitasunaren sua atalean publikatua | 2 Iruzkin

Muxua

Eta bi muxuetatik muxuetara. Orokorrera. Muxuetara. “Adiskidetasuna, maitasuna, begirunea erakustearren norbait edo zerbait ezpainez ukitzea” (Harluxet). Ezin definizio hobea, zabal bezain zehatza. Muxuen mundua bezalakoa (barkatu ezin dut musu jarri, niretzat ez dira berdinak). Hasi haurrek ematen dituzten pa goxo-goxoetatik, … Irakurtzen jarraitu

Giz-artea, Maitasunaren sua, SeKsugarra atalean publikatua | 2 Iruzkin

Distantzia

Distantzia oso kontzeptu erlatiboa da, eta gehiago gaur egun. Gaur egun ezin dira distantziak km-tan neurtu. Milaka kilometro egon arren baditugulako harremanak mantentzeko baliabide nahikoa. Baina hala ere distantzia erlatiboa da. Sarri gertuen duzun pertsona nabaritzen duzu urrutien, edo urrutien … Irakurtzen jarraitu

Giz-artea, Maitasunaren sua atalean publikatua | 4 Iruzkin

Begien distira

Ez dago ezer indartsuagorik. Ez izan zalantzarik. Eta atzo distira asko ikusi genuen. Eta zenbateko indarrarekin. Eszenatokian. Saioaren aurretik, ilusioa, urduritasuna, zalantza, beldurren distirak… saioan zehar segurtasuna, indarra. Saioaren amaieran poza. Benetako poza. Eserlekuetan. Saioaren aurretik urduritasuna, zalantza, gogoa, gogorik … Irakurtzen jarraitu

Giz-artea, Maitasunaren sua atalean publikatua | 2 Iruzkin

Atez ate.

Astebete daramagu Hernanin atez ateko hondakinen bilketa egiten eta gauza asko aldatu dira! Geroz eta aurkako iritzi gutxiago entzuten dira kalean, jendea hasi da egunero atera behar duena ateratzen eta poliki-poliki sistema berrira ohitzen. Jendea hasi da kontzientzia hartzen. Baina … Irakurtzen jarraitu

Giz-artea, Maitasunaren sua atalean publikatua | 5 Iruzkin

Eskuak

Eta muxu eta begiradetatik eskuetara. Zenbat gauza kontatzen dituzten eskuek. Eskuen formek, koloreek, zimurrek, berotasunak eta hoztasunak gauza asko adierazten dizkigute. Odolaren berotasunak, azalaren leuntasunak, azkazalek… denak du kontatzeko zerbait. Beraz kontuz bi muxu, begiradek eta eskuek zure sekretuak ageriko … Irakurtzen jarraitu

Giz-artea, Maitasunaren sua atalean publikatua | 4 Iruzkin

Begiradak

Izugarria da begiraden indarra. Eta handiagoa begirada iheskorrena. Ez naiz inoiz izan begietara begirada luzeak egin zalea, begirada horiek biluztu egiten dituztelako sentimenduak. Baina begirada batzuk ezin dira ekidin. Eta zenbateko indarra duten. Indar unibertsala da, innatoa, barru-barrutik datorrena eta … Irakurtzen jarraitu

Giz-artea, Maitasunaren sua atalean publikatua | 8 Iruzkin

Arazo handi bat daukat.

Arazo handi bat daukat. Arazo handi bat “bi muxu”-en ohiturarekin. Inoiz ez naiz izan muxuak derrigorrez, protokoloz edo nahi duzuen bezala deitu ematearen zalea, ez muxu ez besarkada ez ezer. Ez zaizkit gustatzen derrigorkeriak. Eta bi muxuekin arazo handia daukat. … Irakurtzen jarraitu

Giz-artea, Maitasunaren sua atalean publikatua | 12 Iruzkin

fideltasunaz…..

eta norbaitek esan zidan…..mutilek bai, arrapatzen gattuzue ta espabilau beharra daukeu, zuek ordea ain infiel onak zeate…. eta askotan entzun det azkenaldian….. zuk, zer uste dezu? Zintzo ibili eta zaindu

Maitasunaren sua, SeKsugarra atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

nizugu zunigu batbi bibat hurbildu eta urrundu bero eta hotz atzo eta bihar zuria beltz Zintzo ibili eta zaindu

Maitasunaren sua atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

gaur…

gaur… gaur gertatu den guztiaren ondoren ez dakit zer esan, ez dakit zer esan dezakedan… ez dakit zer esan diezazukedan…maite zaitut? ez… gaur ez dizkidazu hitz hoiek entzungo nahiz eta badakizun hala dela… gaur ez didazu hitz polittik entzungo…egun gogorra … Irakurtzen jarraitu

Maitasunaren sua atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

malkoak

malko bat ez omen du isuritzen maite ez zaituen pertsona batek, malko bat isuritzen duenarentzat oso garrantzitsua omen zera… bai… edo ez… badakit zure malkoak benetakoak direla, badakit ez dezula nahita negar egiten eta noski badakidala gaizki zaudelako egiten dezula … Irakurtzen jarraitu

Maitasunaren sua atalean publikatua | Iruzkin bat utzi