- Ongi etorria bizitza ero honetatik ihes egiteko bide ematen duen orri hontara..... iritzi orok du balio berbera beraz, idatzi lasai! Eskerrik asko zure bisitarengatik eta laster arte!!!
-
Azken idatziak
Gaiak
Enlaces
Aurreko idatziak
Ez galdu! Topatu!
Artxiboa gaika: Giz-artea
Gosariak.
Eguneko otordurik garrantzitsuenak omen, baina onartu, zenbatek ez duzue ondo gosaltzen? Edo zuzenean, ez duzue gosaltzen? Ni horietako bat naiz, nahiz eta azken aldian neure burua gosaltzera behartzen hasi naizen. Eta zer hoberik gosari desberdinak baino? Noiz gosaldu zenuten ohean … Irakurtzen jarraitu
Giz-artea, Maitasunaren sua atalean publikatua
2 Iruzkin
Atez ate (2)
Eta gaurkoan ere atez ateko hondakinen bilketaren ondorioekin nator, ez politiko edo ekonomikoekin horiek azaltzeko nahikoa datu badaude, eta datuak ez dira sinistu behar, direnak dira. Ondorio sozial eta psikologiekin nator. Gizonak tabernetara edo putetxera eramateaz aparte nator gaurkoan. Izugarrizko … Irakurtzen jarraitu
Boisboisbois
Titiak gora behera. Bai, azken aldian buruan dabilkidan abesti bat da. Baina gaur ez nator honetaz hitz egitera, edo bai. Bularretakoen munduarekin haserre nago. Ia ezinezkoa da gaur egun “relleno”-rik gabeko bularretako bat aurkitzea, eta zailagoa oraindik gustoko duzun modeloaren … Irakurtzen jarraitu
Giz-artea, SeKsugarra atalean publikatua
3 Iruzkin
Hoztasunaren erreinuan
Besarkadak. Besarkadak denontzat. Baina besarkada beroak, epelak, goxoak denontzat. Ez besarkada hotzak, ez besarkada behartuak, ez hoztasunaren erreinuan. Berotu ditzagun bihotzak, berotu ditzagun arimak. Gerturatu gaitezen, hurbildu, gehiago, ez, oraindik ez, pixka-pixka bat gehiago. Hor, hor zaudete ongi. Eta orain … Irakurtzen jarraitu
Giz-artea, Maitasunaren sua atalean publikatua
Iruzkin bat utzi
“Ez pentsatu gaizki”
Eta badago gaizki pentsatzerik? Nola pentsatzen da gaizki? Eta nola ongi? Zerbait pentsatzea gaizki pentsatzea nola izan liteke? Gaizki ulertu dezakegu, baina gaizki pentsatu? Nondik dator hori esateko ohitura? Nondik karga sexuala duten pentsamenduak txartzat jotzeko behar hori? Zer dute … Irakurtzen jarraitu
Giz-artea, SeKsugarra atalean publikatua
Iruzkin bat utzi
Ximiko
Ze hitz goxoa. Izugarri gustatzen zait ximiko hitzaren melodia, goxo-goxoa da. Ximiko. Esan ezazue altu. Bai, esan. Ximiko. Esan ispilu aurrean, eta beste gauza batez ohartuko zarete: ximiko esatean oso aurpegi polita jartzen zaigu; izugarri maite dut euskarazko “x”. Ximiko. … Irakurtzen jarraitu
Giz-artea, SeKsugarra atalean publikatua
4 Iruzkin
Tabua
Beti iruditu izan zait tristea tabu kontzeptua. Beti iruditu zait tristea gizartean hainbeste gauza tabuak izatea, ezin da gauza askotaz hitz egin, ezin da milioika gauzez hitz egin. Eta geroz eta gauza gehiago direla iruditzen zait. Kalean eguraldiaz besterik ez … Irakurtzen jarraitu
Harrigarria.
Izugarri gustatzen zaizkit harritzen nauten pertsonak. Gaitasun zoragarria iruditzen zait besteak harritzekoa, onerako zein txarrerako. Eta askoz gehiago gustatzen zait harritua izatea. Filosofiako irakasle batek esan zigun behin, haur izatetik heldu izaterako urratsa harritua izateko gaitasuna galtzea zela, edozein gauza … Irakurtzen jarraitu
Giz-artea atalean publikatua
Iruzkin bat utzi
Esan gabekoen pila
Joera handia dugu gauzak esan gabekoen pilan uztekoa, handiegia. Hori da gure beste ezaugarrietako bat, esan gabe uztea benetan esan behar diren milaka gauza. Onak eta txarrak. Haserrealdi gehienetan ez dugu esaten sentitzen duguna, ez dugu esaten zergatik gauden haserre, … Irakurtzen jarraitu
Mundumira, beste aldetik
Atzo lortu genuen azkenean Antzuolara iristea. Bideko geldialdi behartuen ondoren hara iritsi eta pozik nengoen aurkitu genuenarekin. Furgoneta pila, batzuk ezagunak eta lotarako toki polita. Herrian sartu eta jendetza. Postu piloa, usain nahasketa, koloreak, zaporeak, musikak, soinuak, boulderra, txosnak, kontzertuak. … Irakurtzen jarraitu
Giz-artea, Osasunaren bidean atalean publikatua
Iruzkin bat utzi
Lapurrak
Edozer lapurtu daitekeen garaiean bizi gara, etxeak, kotxeak, furgonetak, boltsoak, mugikorrak, portatilak, gibelak, identitateak, dirua, bikoteak… bizitzak. Dena lapur diezaguke edonork edozein unetan. Baina lapur guztiak ez dira gaiztoak. Badira behar duenari emateko lapurtzen duten gutxi batzuk, beno, edo hori … Irakurtzen jarraitu
Zain
Askotan zain egoten gara zeren zain gauden ere jakin gabe. Orduak igarotzen ditugu erlojuari begira ordua noiz iritsiko zain, ateari begira norbait joko duelakoaren itxaropenez, telefonoari begira horrela lehenago deituko digutelakoan… Baina zergatik? Zergatik dugu zain egoteko behar hori? Pazientzia … Irakurtzen jarraitu
Giz-artea, Herioren arantza., Maitasunaren sua atalean publikatua
4 Iruzkin
Sentikortasuna
Zeinen kontzeptu erlatiboa… eta aldakorra. Gauzak gehiago sentitzen ditugun uneak emozioz betetzen ditugu, oroitzapenen artean kokatzen ditugu eta etorkizunean berreskuratzeko aukera dugu… Baina zer gertatzen da besteekin? Ia ezer sentitu gabe igarotzen direnekin? Pozik gabe, minik gabe? Irririk eta malkorik … Irakurtzen jarraitu
Giz-artea, Maitasunaren sua atalean publikatua
2 Iruzkin
Bisita
Gaur bisita izan dugu haurren aurtengo azken antzerki klasean. Eta polita izan da. Polita izan da haurrei lagun bat etorriko zela esan diedan unea, poz-pozik jarri dira. Besarkada handi batekin hartuko zutela esan dute… ah! baina neska bada bakarrik batez … Irakurtzen jarraitu
Muxua
Eta bi muxuetatik muxuetara. Orokorrera. Muxuetara. “Adiskidetasuna, maitasuna, begirunea erakustearren norbait edo zerbait ezpainez ukitzea” (Harluxet). Ezin definizio hobea, zabal bezain zehatza. Muxuen mundua bezalakoa (barkatu ezin dut musu jarri, niretzat ez dira berdinak). Hasi haurrek ematen dituzten pa goxo-goxoetatik, … Irakurtzen jarraitu
Giz-artea, Maitasunaren sua, SeKsugarra atalean publikatua
2 Iruzkin
Biluztasuna
Zerbait gertatzen da biluztasunarekin azken aldian… Batzuei gorputz biluziak erakusten dituzten koadroen argazkiak kentzeko esaten dieten bitartean besteek naturaltasunik gabe bizi dute. Zer du ba txarrik gorputz biluziak? Gorputz biluziak oso politak izan daitezke, edo itxusiak edo bereziak, edo sexiak, … Irakurtzen jarraitu
Giz-artea, SeKsugarra atalean publikatua
2 Iruzkin
“Tolés”
Zergatik egiten du jendeak “tolés”? Galdetu dit gaur ikasle batek. Eta ni zuri. Zertaz ari zen jakin gabe. Zergatik egiten du jendeak “tolés” hondartzan? Eta nik… Ah!!!!!! “Top less” esan nahi duzu? Eta beste ikasleak barrez. Ikaslea harrituta, ea zergatik … Irakurtzen jarraitu
Distantzia
Distantzia oso kontzeptu erlatiboa da, eta gehiago gaur egun. Gaur egun ezin dira distantziak km-tan neurtu. Milaka kilometro egon arren baditugulako harremanak mantentzeko baliabide nahikoa. Baina hala ere distantzia erlatiboa da. Sarri gertuen duzun pertsona nabaritzen duzu urrutien, edo urrutien … Irakurtzen jarraitu
Giz-artea, Maitasunaren sua atalean publikatua
4 Iruzkin
Labeldun karramarroak
Kalera atera eta jende asko hondartzara bidean topatu dut, motxila, txankletak eta bainujantzia agerian… Etxeetako balkoi eta terrazetan hamakak ikusten dira… Parke eta zelaiak manten eta toallen gainean etzanda dagoen jendez betetzen dira… Eta krema pote gutxiegi. Eta bizkar eta … Irakurtzen jarraitu
Giz-artea, Osasunaren bidean atalean publikatua
2 Iruzkin
Kafea
Helduen mundua bi zatitan banatua dago; eta ez, ez naiz ohiko banaketez ari… ez pobreak ala dirudunak, ez emakumeak ala gizonak, ez zoriontsuak ala tristeak… helduen mundua kafea hartzen dutenen eta ez dutenen artean banatzen da. Zer egin ez dakizunean … Irakurtzen jarraitu
Giz-artea atalean publikatua
15 Iruzkin
Laboaz…
Txikitatik entzun izan dut Laboaren musika etxean, irratian, ikastolan… eta beti utzi nau sentipen arraro batekin. Bere mezuak ondo ulertze ezaren sentipenarekin. Zalantzan. Eta gaur MIKELENAK antzerki obra (Alex Tello) aurkeztuko dugu oholtzan. Eta Mikel bera bezalako obra da, zalantzan … Irakurtzen jarraitu
Giz-artea atalean publikatua
Iruzkin bat utzi
Begien distira
Ez dago ezer indartsuagorik. Ez izan zalantzarik. Eta atzo distira asko ikusi genuen. Eta zenbateko indarrarekin. Eszenatokian. Saioaren aurretik, ilusioa, urduritasuna, zalantza, beldurren distirak… saioan zehar segurtasuna, indarra. Saioaren amaieran poza. Benetako poza. Eserlekuetan. Saioaren aurretik urduritasuna, zalantza, gogoa, gogorik … Irakurtzen jarraitu
Giz-artea, Maitasunaren sua atalean publikatua
2 Iruzkin
Haurdunaldia
Hilabeteetan luzatzen den prozesua, ilusioz, minez, pozez, tristuraz, malkoez,kanta goxoz, janari goxoz, mimoz, besarkadaz, muxuz eta begiradaz betetzen den prozesua da. Energia eta indar guztia helburu bakar batekin, dena ondo ateratzea, arazorik ez egotea. Eta itxaron egin behar, ez dago … Irakurtzen jarraitu
Atez ate.
Astebete daramagu Hernanin atez ateko hondakinen bilketa egiten eta gauza asko aldatu dira! Geroz eta aurkako iritzi gutxiago entzuten dira kalean, jendea hasi da egunero atera behar duena ateratzen eta poliki-poliki sistema berrira ohitzen. Jendea hasi da kontzientzia hartzen. Baina … Irakurtzen jarraitu
Giz-artea, Maitasunaren sua atalean publikatua
5 Iruzkin
Mugaz, mugan
Txikia nintzenean sarri joaten ginen Baionara. Erosketak egin, bueltatxo bat eman eta poz-pozik hango natilla, orangina eta bonboiekin etxera. Orain gutxitan joaten naiz, gaur goizean azkena. Eta zoragarria da. Ez naiz Baiona hirira joan, inguruko dendetara baizik. Han horrela dago … Irakurtzen jarraitu
Bidaia dezagun, Giz-artea atalean publikatua
Iruzkin 1
Eskuak
Eta muxu eta begiradetatik eskuetara. Zenbat gauza kontatzen dituzten eskuek. Eskuen formek, koloreek, zimurrek, berotasunak eta hoztasunak gauza asko adierazten dizkigute. Odolaren berotasunak, azalaren leuntasunak, azkazalek… denak du kontatzeko zerbait. Beraz kontuz bi muxu, begiradek eta eskuek zure sekretuak ageriko … Irakurtzen jarraitu
Giz-artea, Maitasunaren sua atalean publikatua
4 Iruzkin
Begiradak
Izugarria da begiraden indarra. Eta handiagoa begirada iheskorrena. Ez naiz inoiz izan begietara begirada luzeak egin zalea, begirada horiek biluztu egiten dituztelako sentimenduak. Baina begirada batzuk ezin dira ekidin. Eta zenbateko indarra duten. Indar unibertsala da, innatoa, barru-barrutik datorrena eta … Irakurtzen jarraitu
Giz-artea, Maitasunaren sua atalean publikatua
8 Iruzkin
Arazo handi bat daukat.
Arazo handi bat daukat. Arazo handi bat “bi muxu”-en ohiturarekin. Inoiz ez naiz izan muxuak derrigorrez, protokoloz edo nahi duzuen bezala deitu ematearen zalea, ez muxu ez besarkada ez ezer. Ez zaizkit gustatzen derrigorkeriak. Eta bi muxuekin arazo handia daukat. … Irakurtzen jarraitu
Giz-artea, Maitasunaren sua atalean publikatua
12 Iruzkin
Iritsi da!
Azken asteetako polemika guztiaren gainetik, eraso eta gezurren gainetik iritsi da Hernanin Atez Atekoarekin hasteko eguna. Orain denon txanda da! Denok ikasi beharko dugu; sistema berrira ohitu eta gure hondakinen inguruko kontzientzia hartzeko momentua da. Eta denon artean egingo dugu … Irakurtzen jarraitu
Giz-artea atalean publikatua
Iruzkin bat utzi
Elebitasunaz, sareaz…
Altxor bat dugula uste dut, ez, ez dut uste; badakit. Altxor handi bat dugu: euskara. Eta altxor honek bidea zabaltzen digu beste altxor batzuen jabe ere izatera; elebidunak gara gutxienez. Eta elebitasuna ez da erronka kaxkarra. Elebidunak garen arren, askok … Irakurtzen jarraitu
Txokolatea eta erosketak
Aspaldi ez nuen gaur bezalako arratsalderik izaten. Egun luzea gaurkoa, eta ez-ohiko indar batek eraman nau erosketak egitera, arropa erostera. Aspaldi ez zitzaidan gertatu baina bai, gertatzen da, indar berezi batek garamatza erosketa konpultsiboak egitera. Bai konpultsiboak. Ez zaizkit merkealdi … Irakurtzen jarraitu
Giz-artea atalean publikatua
Iruzkin bat utzi
Mamuak, damuak eta amuak
Ez dut inoiz sinistu zortean baina hasi naiz pentsatzen benetan zorte on eta txarreko boladak egon badaudela. Kasualitatez lortu nuen izugarri betetzen nauen lan bat eta hasi bezain pronto, beste kasualitate baten ondorioz pila bat betetzen nauen beste lan bat … Irakurtzen jarraitu
Giz-artea atalean publikatua
Iruzkin bat utzi
Sexuak beldurra ematen duen munduan
Beno, ez dakit izenburua egokiena ote den… akaso, “sexuaz hitz egiteak beldurra ematen duen munduan” beharko luke baina ez… zoritxarrez, oraindik sexuari beldurra diogu. Diogu diot gizarte osoaren izenean. Eta bai, sexuari beldurra diogu, eta gehiago esango nuke, belaunaldi guztiek … Irakurtzen jarraitu
Giz-artea, SeKsugarra atalean publikatua
Iruzkin bat utzi
EITB eta Euskara
Ez nator EITBren politikaz hitz egitera, ez azken aldaketez, kaleratzeez… Ez, gaurkoan. Gaur haserre nator, guztiz haserre. Atzo Mikel Laboaren inguruko programa bat ETB1en emango zutela ikusi nuen nonbait eta ikustea erabaki nuen, kuriositate guztiarekin, zoritxarrez, nire gaztetasunagatik edo horrelako … Irakurtzen jarraitu
Giz-artea, Politikaz atalean publikatua
Iruzkin bat utzi
Orijinaltasunaz…
Aurreko posteko erantzun batek nakar gai honen inguruan idaztera. Beti pentsatu izan dut orijinala izatea gehiegi baloratzen den zerbait dela… ez dakit nola azaldu, ez dela garrantzitsua. Nortasun kontua dela iruditzen zait. Nortasunak markatu behar duela janzkera, pentsamoldea, idazteko gaia … Irakurtzen jarraitu
Giz-artea atalean publikatua
Iruzkin bat utzi
Aldaketa garaia
Badira zenbait aste gai bat burutik kendu ezinik nabilela, eta hala jarraitzea espero dut. Dena, LABen Donostiako egoitzako atxiloketen ondorio. Bagenekien denok aldaketa bazetorrela, denok geunden zerbaiten esperoan, ilusioz. Eta denok beldurtzen gintuena gertatu zen, zetorrenaren beldurrez, aldaketa ekar zezaketenen … Irakurtzen jarraitu
Giz-artea atalean publikatua
Iruzkin bat utzi
Behobiaren beroketetan
Nabari da Behobia-Donostia lasterketa berehala izango dela. Berdin dio zein ordutan ateratzen zaren kalera, bat baina gehiago ikusiko duzu korrika, eta gehienak fuerte samar gainera. Beti gustatu izan zait Behobiak sortzen duen giroa, ez da beste lasterketak bezalakoa, zerbait gehiago … Irakurtzen jarraitu
Giz-artea atalean publikatua
Iruzkin bat utzi
Dultzemeneoa
Aspaldi entzun gabe nuen hitza… eta ze hitz polita! Ez zaizue iruditzen? Eta zer da zehazki zuretzat dultzemeneoa? Sueltoan dantza egitea? Gertuxeago dantzatzea? Trikitixa hotsekin dantzatzea? “Agarrauan” dantzatzea? Dantza baina zerbait gehiago? Dantza horizontala? Ze hitz polita… Ez dadila galdu! … Irakurtzen jarraitu
Giz-artea atalean publikatua
Iruzkin bat utzi
Emakumea elizan
Eta bai… elizan sexua praktikatzeak izan behar duen morboa alde batera utziaz eta elizaren betiko “sota-caballo-rey”-ak alde batera utziz… zergatik ez dute sexua naturaltzat jotzen? gozatzeko gauza on bat bezala? plazer bezala? Aste honetan pare bat berri izan ditugu; alde … Irakurtzen jarraitu
Giz-artea atalean publikatua
Iruzkin bat utzi
ez geratu agerikoan
Ez geratu agerikoan. CORRUCTO horrek badu berea… baina EGIN KLIK ARGAZKIAN. hobea da atzeko idatzia. Agerikoen atzean begiratzen ikasi behar da. Zintzo ibili eta zaindu
Giz-artea, Politikaz atalean publikatua
Iruzkin bat utzi
Gaur egungo gazteak…
Gaur egungo gazteekin edozer gauza… Zenbat aldiz entzungo ote genuen esaldi hau. Eta zenbatetan entzungo dugun… Eta arrazoia badute ere, mundua asko aldatu dela, gaur egungo gazteok beste bizitza bat daramagula, askatasun gehiago ditugula… eta nahi duten guztia. Baina ez, … Irakurtzen jarraitu
Giz-artea atalean publikatua
Iruzkin bat utzi
Ez naiz monarkia zalea….
Eta mundua geratu egin dela dirudi. Han eta hemen malkoak. Han eta hemen omenaldiak, bideoak, hitz onak… Pop-aren erregea hil omen da. Eta hitz onak besterik ez dira entzuten. Mundu guztiak idolatratu behar duela dirudi. Ba ez, ez naiz errege … Irakurtzen jarraitu
Giz-artea atalean publikatua
Iruzkin bat utzi
Donostia.org
Eguneraketa: erantzuna jasoa, arazoa konponbidean…Orain arte ez dut kexarik izan Donostia.org webgunearen euskararen kalitateaz baina azken asteetan nahiko itzulpen harrigarriak agertzen ari dira eta atzo kexa/iradokizun bat bidaltzea erabaki nuen orriak horretarako duen ataletik. Zergatik? Hau bezalako esaldi xelebreengatik “Donostiaren … Irakurtzen jarraitu
Giz-artea atalean publikatua
Iruzkin bat utzi
Izenik ez….
Ez diot izenik topatzen sentimendu bati. Amorrua, beldurra, haserrea, tristura… ez, horiek ez dira nahikoa. Azken aldian behin eta berriz entzuten ditut sexu erasoen inguruko berriak… Eta sexu erasoak beraien horretan nahikoa ez balira, azken aldian irakurtzen ditudan honen inguruko … Irakurtzen jarraitu
Giz-artea atalean publikatua
Iruzkin bat utzi
Atzera begira….
Noizean behin atzera begira jartzea gustatzen zait. Garunaren txoko batean gordeta zeuden oroitzapenak aztertzea… ikustea, sentitzea. Eta gaur halako zerbait egin dut… aurreko sarrera guztiei begira jarri naiz eta zenbat gauza ezkutatzen diren testu bakoitzaren atzean… Argazkiei begiratzeak baina gauza … Irakurtzen jarraitu
Denetik, Giz-artea atalean publikatua
Iruzkin bat utzi
Berdintasunak desberdintzen gaitu….
Desberdinak gara. Gizonak eta emakumeak desberdinak dira. Baina desberdinak izanagatik ez dugu emakumeok gutxiago izan behar… Desberdinak gara fisiologikoki, psikologikoki… baina gizarte berean bizi gara, bizi behar dugu. Gizartea gizon eta emakumeok osatzen dugu. Eta eskubide eta betebehar berdinak izan … Irakurtzen jarraitu
Giz-artea atalean publikatua
Iruzkin bat utzi
Topikoak tipiko bihurtzen dira topikoak tipikotzat hartzen dituen jendea dagoenean. Topikoek itoko zaituzte topikoek ingura zaitzaten uzten duzun bitartean… Zergatik ez zeu izan? Hurbildu, urrundu, berotu, hoztu, irria, malkoa, burua, bihotza… zuria, beltza… eta zergatik ez grisa izan? Zintzo ibili … Irakurtzen jarraitu
Giz-artea atalean publikatua
Iruzkin bat utzi
Makarroiak bokadilloan
Askotan ulertzen ez dugun zerbait esaten digutenean ala itxoinarazten digutenean burua bueltaka hasten da… eta imajinazioa martxan hasten da. Baina pentsatzen jarrita……. makarroiak bokadilloan goxoak egon behar dira ba… Eta gai horrekin bertsoa botatzera animatzen denik? Benga! Julen? Beste norbait? … Irakurtzen jarraitu
Giz-artea atalean publikatua
Iruzkin bat utzi
…diru publikoa…
Hori izan da polemikaren zutabeetako bat. Diru publikoz ordaidu zutela kartzela hartako stripteasea… eta diru publikoa gora eta behera… Eta noizean behin entzuten zen zerbait emakumearen degradazioaz eta sexu delituez edo genero indarkeriaz… Baina zer arraio? Diru publikoa zalantzazko helburuekin … Irakurtzen jarraitu
Giz-artea, Politikaz atalean publikatua
Iruzkin bat utzi