- Ongi etorria bizitza ero honetatik ihes egiteko bide ematen duen orri hontara..... iritzi orok du balio berbera beraz, idatzi lasai! Eskerrik asko zure bisitarengatik eta laster arte!!!
-
Azken idatziak
Gaiak
Enlaces
Aurreko idatziak
Ez galdu! Topatu!
Egilearen Fitxategiak: nahiaetaezina
Itxaropena, galtzen azkena?
Sarri entzuten dut itxaropena dela galtzen azkena, itxaropenari heldu eta askatu behar ez dela… Baina benetan hori pentsatzen dugu? Benetan uste dugu itxaropena izateak bizitza konponduko digula? Gaixo dagoena sendatuko duela? Gose denari jaten emango diola? Etxea behar duenari teilatu … Irakurtzen jarraitu
Giz-artea, Osasunaren bidean atalean publikatua
2 Iruzkin
Damuak
Askotan pentsatu dut zerbait egiteaz damutzen garenean geure buruak justifikatzea besterik ez dugula bilatzen, eta benetan, ez zait ondo iruditzen. Egin duguna egina dago, ez dago atzera bueltarik, eta geure buruak justifikatzen saiatzea nahiko hipokrita da. Ala ez? Eta okerragoa … Irakurtzen jarraitu
Giz-artea, Maitasunaren sua atalean publikatua
13 Iruzkin
Hoberen gordetako sekretuak…
Guztiok ditugu sekretuak, barne-barnean gordetzen ditugun ezkutuko egiak. Gure nortasunaren zati direnak, eta betirako izango direnak. Baina badaude kolektiboak diren sekretu batzuk ere, denek jakin arren askotan ezkutuan geratzen direnak. Eta horiek ere oso garrantzitsuak dira, gure nortasunaren atal ere … Irakurtzen jarraitu
Goxo-goxo, bizitza gozatuz.
Mila esker. Mila esker benetan egunero goxo eta gozo bihurtzeagatik. Une politak, bereziak, goxoak, gertukoak sortzen dituzuenei. Gertutik, urrunetik, sarean, kalean, telefonoz, txat bidez, pentsamendu soilez azukre goxo-goxoa bizitzari gehitzeagatik. Elkarrizketa subrealistengatik, arriskutsuengatik, sinpleengatik, sakonengatik, azalekoengatik, barne-barnekoengatik, tweetengatik, emailengatik, kukuengatik, … Irakurtzen jarraitu
Amore eman, garaiz
Gure bizitza erritmoak egunero borroka etengabean ibiltzera garamatza txiki-txikitatik. Erlojuaren kontrako borroka etengabea, segundoak balio du uneak baina gehiago, erlojuaren orduak balio du egunsentiak edo iluntzeak baina gehiago, presaka ibiltzeak balio du arnasa hartzeak baina gehiago. Borrokan. Haur garenean, arreta … Irakurtzen jarraitu
Giz-artea, Osasunaren bidean atalean publikatua
4 Iruzkin
Mixta
Izugarri gustatzen zaizkit Mixta garagardoaren iragarkiak, behin eta berriz ikusi arren barrea eragiten didate. Hain sinpleak, hain presupuesto baxukoak eta izugarri onak dira. Publizitatearen mundua konplikatua da, ideia on baten menpe egon behar da, ikusleen arabera, produktuaren arabera, garaiaren arabera, … Irakurtzen jarraitu
Zer da SeXuA?
Eta zer da sexua? Bekatua? Plazerra? Ugalketa soila? Maitasuna? Erakarpena? Ihesbidea? Lana? Zerua? Infernua? Ona? Txarra? Jolasa? Denborapasa? Bakarrik? Binaka? Taldean? Debekua? Pasioa? Desioa? Nahia? Ametsa? Eskua? Gorputza? Jostailuak? Nik argi daukat… Niretzat sexua bizitza da. Bakoitzak bizi dezala nahi … Irakurtzen jarraitu
SeKsugarra atalean publikatua
7 Iruzkin
Negoziazioa.
Argi dago aukera bakarra dela. Gatazkak bukatzea nahi badugu denon artean hitz egin eta erabaki beharko ditugula gauzak, negoziatu beharko dugula. Eta negoziazio guztietan denek eman behar dute zerbait, denek erakutsi behar dute borondatea, denek jarri behar dute asmorik onenan; … Irakurtzen jarraitu
Gosariak.
Eguneko otordurik garrantzitsuenak omen, baina onartu, zenbatek ez duzue ondo gosaltzen? Edo zuzenean, ez duzue gosaltzen? Ni horietako bat naiz, nahiz eta azken aldian neure burua gosaltzera behartzen hasi naizen. Eta zer hoberik gosari desberdinak baino? Noiz gosaldu zenuten ohean … Irakurtzen jarraitu
Giz-artea, Maitasunaren sua atalean publikatua
2 Iruzkin
Atez ate (2)
Eta gaurkoan ere atez ateko hondakinen bilketaren ondorioekin nator, ez politiko edo ekonomikoekin horiek azaltzeko nahikoa datu badaude, eta datuak ez dira sinistu behar, direnak dira. Ondorio sozial eta psikologiekin nator. Gizonak tabernetara edo putetxera eramateaz aparte nator gaurkoan. Izugarrizko … Irakurtzen jarraitu
Boisboisbois
Titiak gora behera. Bai, azken aldian buruan dabilkidan abesti bat da. Baina gaur ez nator honetaz hitz egitera, edo bai. Bularretakoen munduarekin haserre nago. Ia ezinezkoa da gaur egun “relleno”-rik gabeko bularretako bat aurkitzea, eta zailagoa oraindik gustoko duzun modeloaren … Irakurtzen jarraitu
Giz-artea, SeKsugarra atalean publikatua
3 Iruzkin
Hoztasunaren erreinuan
Besarkadak. Besarkadak denontzat. Baina besarkada beroak, epelak, goxoak denontzat. Ez besarkada hotzak, ez besarkada behartuak, ez hoztasunaren erreinuan. Berotu ditzagun bihotzak, berotu ditzagun arimak. Gerturatu gaitezen, hurbildu, gehiago, ez, oraindik ez, pixka-pixka bat gehiago. Hor, hor zaudete ongi. Eta orain … Irakurtzen jarraitu
Giz-artea, Maitasunaren sua atalean publikatua
Iruzkin bat utzi
“Ez pentsatu gaizki”
Eta badago gaizki pentsatzerik? Nola pentsatzen da gaizki? Eta nola ongi? Zerbait pentsatzea gaizki pentsatzea nola izan liteke? Gaizki ulertu dezakegu, baina gaizki pentsatu? Nondik dator hori esateko ohitura? Nondik karga sexuala duten pentsamenduak txartzat jotzeko behar hori? Zer dute … Irakurtzen jarraitu
Giz-artea, SeKsugarra atalean publikatua
Iruzkin bat utzi
Ximiko
Ze hitz goxoa. Izugarri gustatzen zait ximiko hitzaren melodia, goxo-goxoa da. Ximiko. Esan ezazue altu. Bai, esan. Ximiko. Esan ispilu aurrean, eta beste gauza batez ohartuko zarete: ximiko esatean oso aurpegi polita jartzen zaigu; izugarri maite dut euskarazko “x”. Ximiko. … Irakurtzen jarraitu
Giz-artea, SeKsugarra atalean publikatua
4 Iruzkin
Tabua
Beti iruditu izan zait tristea tabu kontzeptua. Beti iruditu zait tristea gizartean hainbeste gauza tabuak izatea, ezin da gauza askotaz hitz egin, ezin da milioika gauzez hitz egin. Eta geroz eta gauza gehiago direla iruditzen zait. Kalean eguraldiaz besterik ez … Irakurtzen jarraitu
Harrigarria.
Izugarri gustatzen zaizkit harritzen nauten pertsonak. Gaitasun zoragarria iruditzen zait besteak harritzekoa, onerako zein txarrerako. Eta askoz gehiago gustatzen zait harritua izatea. Filosofiako irakasle batek esan zigun behin, haur izatetik heldu izaterako urratsa harritua izateko gaitasuna galtzea zela, edozein gauza … Irakurtzen jarraitu
Giz-artea atalean publikatua
Iruzkin bat utzi
Nora eta Nara
Nora eta Nara. Ama eta alaba. Zoragarriak dira. Bizipoz izugarria duten bi pertsona, energia positiboz beteak. Bizitza polita izan daitekeela erakusten dute egunero-egunero. Baten erokeria eta bestearen “Katxis!!” guztiekin. Muxu handi handi bat politak! Eta mila esker existitzeagatik.
Esan gabekoen pila
Joera handia dugu gauzak esan gabekoen pilan uztekoa, handiegia. Hori da gure beste ezaugarrietako bat, esan gabe uztea benetan esan behar diren milaka gauza. Onak eta txarrak. Haserrealdi gehienetan ez dugu esaten sentitzen duguna, ez dugu esaten zergatik gauden haserre, … Irakurtzen jarraitu
Mundumira, beste aldetik
Atzo lortu genuen azkenean Antzuolara iristea. Bideko geldialdi behartuen ondoren hara iritsi eta pozik nengoen aurkitu genuenarekin. Furgoneta pila, batzuk ezagunak eta lotarako toki polita. Herrian sartu eta jendetza. Postu piloa, usain nahasketa, koloreak, zaporeak, musikak, soinuak, boulderra, txosnak, kontzertuak. … Irakurtzen jarraitu
Giz-artea, Osasunaren bidean atalean publikatua
Iruzkin bat utzi
Lapurrak
Edozer lapurtu daitekeen garaiean bizi gara, etxeak, kotxeak, furgonetak, boltsoak, mugikorrak, portatilak, gibelak, identitateak, dirua, bikoteak… bizitzak. Dena lapur diezaguke edonork edozein unetan. Baina lapur guztiak ez dira gaiztoak. Badira behar duenari emateko lapurtzen duten gutxi batzuk, beno, edo hori … Irakurtzen jarraitu
Zain
Askotan zain egoten gara zeren zain gauden ere jakin gabe. Orduak igarotzen ditugu erlojuari begira ordua noiz iritsiko zain, ateari begira norbait joko duelakoaren itxaropenez, telefonoari begira horrela lehenago deituko digutelakoan… Baina zergatik? Zergatik dugu zain egoteko behar hori? Pazientzia … Irakurtzen jarraitu
Giz-artea, Herioren arantza., Maitasunaren sua atalean publikatua
4 Iruzkin
Sentikortasuna
Zeinen kontzeptu erlatiboa… eta aldakorra. Gauzak gehiago sentitzen ditugun uneak emozioz betetzen ditugu, oroitzapenen artean kokatzen ditugu eta etorkizunean berreskuratzeko aukera dugu… Baina zer gertatzen da besteekin? Ia ezer sentitu gabe igarotzen direnekin? Pozik gabe, minik gabe? Irririk eta malkorik … Irakurtzen jarraitu
Giz-artea, Maitasunaren sua atalean publikatua
2 Iruzkin
Hutsa. arnasa. Betea. Taupada. Taupada. Taupada. Azkar. Poliki. Azkar. Hotza. Beroa. Beroa. Beroa. Hotza. Hutsa. Betea.
Denetik atalean publikatua
Iruzkin bat utzi
Bisita
Gaur bisita izan dugu haurren aurtengo azken antzerki klasean. Eta polita izan da. Polita izan da haurrei lagun bat etorriko zela esan diedan unea, poz-pozik jarri dira. Besarkada handi batekin hartuko zutela esan dute… ah! baina neska bada bakarrik batez … Irakurtzen jarraitu
Muxua
Eta bi muxuetatik muxuetara. Orokorrera. Muxuetara. “Adiskidetasuna, maitasuna, begirunea erakustearren norbait edo zerbait ezpainez ukitzea” (Harluxet). Ezin definizio hobea, zabal bezain zehatza. Muxuen mundua bezalakoa (barkatu ezin dut musu jarri, niretzat ez dira berdinak). Hasi haurrek ematen dituzten pa goxo-goxoetatik, … Irakurtzen jarraitu
Giz-artea, Maitasunaren sua, SeKsugarra atalean publikatua
2 Iruzkin
Biluztasuna
Zerbait gertatzen da biluztasunarekin azken aldian… Batzuei gorputz biluziak erakusten dituzten koadroen argazkiak kentzeko esaten dieten bitartean besteek naturaltasunik gabe bizi dute. Zer du ba txarrik gorputz biluziak? Gorputz biluziak oso politak izan daitezke, edo itxusiak edo bereziak, edo sexiak, … Irakurtzen jarraitu
Giz-artea, SeKsugarra atalean publikatua
2 Iruzkin
“Tolés”
Zergatik egiten du jendeak “tolés”? Galdetu dit gaur ikasle batek. Eta ni zuri. Zertaz ari zen jakin gabe. Zergatik egiten du jendeak “tolés” hondartzan? Eta nik… Ah!!!!!! “Top less” esan nahi duzu? Eta beste ikasleak barrez. Ikaslea harrituta, ea zergatik … Irakurtzen jarraitu
Distantzia
Distantzia oso kontzeptu erlatiboa da, eta gehiago gaur egun. Gaur egun ezin dira distantziak km-tan neurtu. Milaka kilometro egon arren baditugulako harremanak mantentzeko baliabide nahikoa. Baina hala ere distantzia erlatiboa da. Sarri gertuen duzun pertsona nabaritzen duzu urrutien, edo urrutien … Irakurtzen jarraitu
Giz-artea, Maitasunaren sua atalean publikatua
4 Iruzkin
Labeldun karramarroak
Kalera atera eta jende asko hondartzara bidean topatu dut, motxila, txankletak eta bainujantzia agerian… Etxeetako balkoi eta terrazetan hamakak ikusten dira… Parke eta zelaiak manten eta toallen gainean etzanda dagoen jendez betetzen dira… Eta krema pote gutxiegi. Eta bizkar eta … Irakurtzen jarraitu
Giz-artea, Osasunaren bidean atalean publikatua
2 Iruzkin
Kafea
Helduen mundua bi zatitan banatua dago; eta ez, ez naiz ohiko banaketez ari… ez pobreak ala dirudunak, ez emakumeak ala gizonak, ez zoriontsuak ala tristeak… helduen mundua kafea hartzen dutenen eta ez dutenen artean banatzen da. Zer egin ez dakizunean … Irakurtzen jarraitu
Giz-artea atalean publikatua
15 Iruzkin
Laboaz…
Txikitatik entzun izan dut Laboaren musika etxean, irratian, ikastolan… eta beti utzi nau sentipen arraro batekin. Bere mezuak ondo ulertze ezaren sentipenarekin. Zalantzan. Eta gaur MIKELENAK antzerki obra (Alex Tello) aurkeztuko dugu oholtzan. Eta Mikel bera bezalako obra da, zalantzan … Irakurtzen jarraitu
Giz-artea atalean publikatua
Iruzkin bat utzi
Begien distira
Ez dago ezer indartsuagorik. Ez izan zalantzarik. Eta atzo distira asko ikusi genuen. Eta zenbateko indarrarekin. Eszenatokian. Saioaren aurretik, ilusioa, urduritasuna, zalantza, beldurren distirak… saioan zehar segurtasuna, indarra. Saioaren amaieran poza. Benetako poza. Eserlekuetan. Saioaren aurretik urduritasuna, zalantza, gogoa, gogorik … Irakurtzen jarraitu
Giz-artea, Maitasunaren sua atalean publikatua
2 Iruzkin
Haurdunaldia
Hilabeteetan luzatzen den prozesua, ilusioz, minez, pozez, tristuraz, malkoez,kanta goxoz, janari goxoz, mimoz, besarkadaz, muxuz eta begiradaz betetzen den prozesua da. Energia eta indar guztia helburu bakar batekin, dena ondo ateratzea, arazorik ez egotea. Eta itxaron egin behar, ez dago … Irakurtzen jarraitu
Atez ate.
Astebete daramagu Hernanin atez ateko hondakinen bilketa egiten eta gauza asko aldatu dira! Geroz eta aurkako iritzi gutxiago entzuten dira kalean, jendea hasi da egunero atera behar duena ateratzen eta poliki-poliki sistema berrira ohitzen. Jendea hasi da kontzientzia hartzen. Baina … Irakurtzen jarraitu
Giz-artea, Maitasunaren sua atalean publikatua
5 Iruzkin
Mugaz, mugan
Txikia nintzenean sarri joaten ginen Baionara. Erosketak egin, bueltatxo bat eman eta poz-pozik hango natilla, orangina eta bonboiekin etxera. Orain gutxitan joaten naiz, gaur goizean azkena. Eta zoragarria da. Ez naiz Baiona hirira joan, inguruko dendetara baizik. Han horrela dago … Irakurtzen jarraitu
Bidaia dezagun, Giz-artea atalean publikatua
Iruzkin 1
Eskuak
Eta muxu eta begiradetatik eskuetara. Zenbat gauza kontatzen dituzten eskuek. Eskuen formek, koloreek, zimurrek, berotasunak eta hoztasunak gauza asko adierazten dizkigute. Odolaren berotasunak, azalaren leuntasunak, azkazalek… denak du kontatzeko zerbait. Beraz kontuz bi muxu, begiradek eta eskuek zure sekretuak ageriko … Irakurtzen jarraitu
Giz-artea, Maitasunaren sua atalean publikatua
4 Iruzkin
Begiradak
Izugarria da begiraden indarra. Eta handiagoa begirada iheskorrena. Ez naiz inoiz izan begietara begirada luzeak egin zalea, begirada horiek biluztu egiten dituztelako sentimenduak. Baina begirada batzuk ezin dira ekidin. Eta zenbateko indarra duten. Indar unibertsala da, innatoa, barru-barrutik datorrena eta … Irakurtzen jarraitu
Giz-artea, Maitasunaren sua atalean publikatua
8 Iruzkin
Arazo handi bat daukat.
Arazo handi bat daukat. Arazo handi bat “bi muxu”-en ohiturarekin. Inoiz ez naiz izan muxuak derrigorrez, protokoloz edo nahi duzuen bezala deitu ematearen zalea, ez muxu ez besarkada ez ezer. Ez zaizkit gustatzen derrigorkeriak. Eta bi muxuekin arazo handia daukat. … Irakurtzen jarraitu
Giz-artea, Maitasunaren sua atalean publikatua
12 Iruzkin
Iritsi da!
Azken asteetako polemika guztiaren gainetik, eraso eta gezurren gainetik iritsi da Hernanin Atez Atekoarekin hasteko eguna. Orain denon txanda da! Denok ikasi beharko dugu; sistema berrira ohitu eta gure hondakinen inguruko kontzientzia hartzeko momentua da. Eta denon artean egingo dugu … Irakurtzen jarraitu
Giz-artea atalean publikatua
Iruzkin bat utzi
Komunika zaitez!
Bart elkarrizketa interesgarri dexente izan nituen. Mozkorrak daudenak besteak direnean izaten den perspektibarekin gainera. Baina gehien gustatu zitzaidana sexuaren ingurukoa izan zen. Tristea da oraindik zeinen atzeraturik dagoen gizartea entzutea. Sexuaz hitz egin genuen, sexuaz orokorrean, aurrekariez eta ondorengoetaz (ez … Irakurtzen jarraitu
SeKsugarra atalean publikatua
5 Iruzkin
Elebitasunaz, sareaz…
Altxor bat dugula uste dut, ez, ez dut uste; badakit. Altxor handi bat dugu: euskara. Eta altxor honek bidea zabaltzen digu beste altxor batzuen jabe ere izatera; elebidunak gara gutxienez. Eta elebitasuna ez da erronka kaxkarra. Elebidunak garen arren, askok … Irakurtzen jarraitu
Txokolatea eta erosketak
Aspaldi ez nuen gaur bezalako arratsalderik izaten. Egun luzea gaurkoa, eta ez-ohiko indar batek eraman nau erosketak egitera, arropa erostera. Aspaldi ez zitzaidan gertatu baina bai, gertatzen da, indar berezi batek garamatza erosketa konpultsiboak egitera. Bai konpultsiboak. Ez zaizkit merkealdi … Irakurtzen jarraitu
Giz-artea atalean publikatua
Iruzkin bat utzi
Eta neguan gaude…
Badira aste batzuk, aspaldiko partez, nahiko mugituak izaten ari direnak. Lana eta burua okupatuta edukitzeko nahikoa aitzakia. Eta orain datozenek ere itxura hori dute. Gauza asko egiteko, gauza berri asko, eta beldur eta min berberak… Kuriosoa da nahiz eta gauza … Irakurtzen jarraitu
Osasunaren bidean atalean publikatua
Iruzkin bat utzi
Furgonetan bidaiatzeaz….
Beste kasualitate batengatik irratian bidaien inguruko kronika bat egitea egokitu zait, eta azken bidaia luzeaz hitz egingo dut: Galizia furgonetan. Eta bidaiaz beraz baino furgonetan bidaiatzeaz hitz egin nahiko nuke… eta nondik hasi… Batzuetan filosofia bat da, besteentzat erosotasun eta … Irakurtzen jarraitu
Bidaia dezagun atalean publikatua
Iruzkin bat utzi
Mamuak, damuak eta amuak
Ez dut inoiz sinistu zortean baina hasi naiz pentsatzen benetan zorte on eta txarreko boladak egon badaudela. Kasualitatez lortu nuen izugarri betetzen nauen lan bat eta hasi bezain pronto, beste kasualitate baten ondorioz pila bat betetzen nauen beste lan bat … Irakurtzen jarraitu
Giz-artea atalean publikatua
Iruzkin bat utzi
Sexuak beldurra ematen duen munduan
Beno, ez dakit izenburua egokiena ote den… akaso, “sexuaz hitz egiteak beldurra ematen duen munduan” beharko luke baina ez… zoritxarrez, oraindik sexuari beldurra diogu. Diogu diot gizarte osoaren izenean. Eta bai, sexuari beldurra diogu, eta gehiago esango nuke, belaunaldi guztiek … Irakurtzen jarraitu
Giz-artea, SeKsugarra atalean publikatua
Iruzkin bat utzi
EITB eta Euskara
Ez nator EITBren politikaz hitz egitera, ez azken aldaketez, kaleratzeez… Ez, gaurkoan. Gaur haserre nator, guztiz haserre. Atzo Mikel Laboaren inguruko programa bat ETB1en emango zutela ikusi nuen nonbait eta ikustea erabaki nuen, kuriositate guztiarekin, zoritxarrez, nire gaztetasunagatik edo horrelako … Irakurtzen jarraitu
Giz-artea, Politikaz atalean publikatua
Iruzkin bat utzi
Korapilatzen
Eta konturatzen naiz azken aldian ez dudala batere zaindu bloga… Ez bere osotasunean ez ataletan ere… Eta ez dudala hitz egin lehen buruan maiz izaten nituen gaiez… Osasunaz, osakidetzaz, terapia alternatiboez (medikuntza tradizionala izenak beraiek beharko lukete izan, baina hori … Irakurtzen jarraitu
Osasunaren bidean atalean publikatua
Iruzkin bat utzi
Orijinaltasunaz…
Aurreko posteko erantzun batek nakar gai honen inguruan idaztera. Beti pentsatu izan dut orijinala izatea gehiegi baloratzen den zerbait dela… ez dakit nola azaldu, ez dela garrantzitsua. Nortasun kontua dela iruditzen zait. Nortasunak markatu behar duela janzkera, pentsamoldea, idazteko gaia … Irakurtzen jarraitu
Giz-artea atalean publikatua
Iruzkin bat utzi