- Ongi etorria bizitza ero honetatik ihes egiteko bide ematen duen orri hontara..... iritzi orok du balio berbera beraz, idatzi lasai! Eskerrik asko zure bisitarengatik eta laster arte!!!
-
Azken idatziak
Gaiak
Enlaces
Aurreko idatziak
Ez galdu! Topatu!
Egilearen Fitxategiak: nahiaetaezina
Errespetua, mesedez.
Aurreko posta maitasunaren inguruan idatzi nuen, eta esateko asko geratu zitzaidala sentitu nuen. Maitasuna (edo behintzat, baldintzak dituen maitasunean) errespetuan oinarritu behar dela iruditzen zait, edo nik behintzat errespetuan jartzen dut langa. Gal daitezke formak, gal daiteke burua… baina harreman … Irakurtzen jarraitu
Giz-artea, Maitasunaren sua atalean publikatua
Iruzkin bat utzi
Baldintzarik gabeko maitasuna
Maitasuna beti ulertu dut azaldu ezin daiteken zerbait bezala. Oso maitasun desberdinak daudela denok dakigu eta jatorri desberdina izaten dutela ulertzen dugu, ez da gauza bera lagun batengatik sentitzen duguna edo maitemintzen garenean sortzen zaizkigun sentimendu uholdeak eragiten diguna. Ez … Irakurtzen jarraitu
Giz-artea, Maitasunaren sua atalean publikatua
Iruzkin bat utzi
Aiton-amona esklabuak
Alemanian Aiton-amonen baimena edo deituko litzatekena sortzea proposatu dute, biloben zaintzaz arduratzen diren aiton-amonei nolabaiteko soldata bat ezartzeko. Eta ni aspalditik kezkatu eta haserretzen nauen gaia da aiton-amona esklabuena. Zergatik? Laguntza horiek gurasoek jasoko balituzte aiton-amonek benetan tokatzen zaiena egiteko … Irakurtzen jarraitu
Giz-artea, Politikaz atalean publikatua
Iruzkin bat utzi
Martxoaren 8ak beldurra sortzen dit.
Martxoaren 8aren inguruko ospakizun, ekitaldi eta mezuek izugarrizko zalantza eta ezinegona sortzen didate. Urtetik urtera handiagoa. Parekidetasunean sinistu eta bidea berdintasuna dela pentsatzen badugu, niretzat, ez du zentzurik emakumearengan soilik zentratzen den ekitaldiak… antolatzeak, eta are gutxiago diru publikoarekin. Diru … Irakurtzen jarraitu
Blogen misterioa…
Denbora dexente daramat blog desberdinak jarraitzen, irakurtzen eta baita blog honekin ere. Eta oraindik ez dut ulertu blogak nola dabiltzan. Niretzako misterio bat da. Badakit blogetara sartzeko bide asko daudela eta bakoitzaren araberakoa izaten da, batzuek postak emailean jasotzen dituzte, … Irakurtzen jarraitu
Laguntasunak batzuetan etsipena dakar
Suposatzen dut inork ez duela pentsatuko laguntasunak dena ona soilik dakarrenik, laguntasuna benetakoa bada behintzat, eta “normala” bada, harreman guztiek bezala gauza onak eta txarrak dakartza. Gertu-gertuko lagunak, normalean, edozertarako hor egongo direla pentsatzen duzunak, eta benetako konfidantza ematen dizutenak … Irakurtzen jarraitu
Giz-artea atalean publikatua
Iruzkin bat utzi
Urte berriari gauzak eskatzen?
Beti iruditu zait bitxia urte berriari gauzak eskatu edo asmo berriak ezartzeko ohitura hori. “Aurten kirola egingo dut, erretzeari utziko diot, pertsona hobea izango naiz…”. Bitxia. Urte berriak aurrekoarekin izaten duen desberdintasun argiena, gauza guztiak garestitzen direla izaten da normalean. … Irakurtzen jarraitu
Giz-artea, Maitasunaren sua atalean publikatua
Iruzkin bat utzi
Krisiaren gabonak
Diotenez krisiaren gabonak izango dira aurtengoak… opari gutxiagokoak… eta zer? Oparietan oinarritzen al dugu gabonak diren guztia? Hala bada… bai, benetan krisiaren gabonak izango dira. Oparien eta kontsumismoari dagokienean nik behintzat ez dut krisia somatu, badakit familia asko oso gaizki … Irakurtzen jarraitu
Giz-artea atalean publikatua
Iruzkin bat utzi
Ordu aldaketa…. ez mila esker.
Urtero berdina gertatzen zait… izugarrizko amorrua eta ideia pila ordu aldaketaren aurka. Absurdoa iruditzen zait, are gehiago, gezurra esaten digutela aurreztearen kontuarekin. Hemen zergatik… Behintzat zuzenean pertsonei, gezurra esaten digute, niretzat guk ez dugulako ezer aurrezten ordu aldaketa honekin. Hasteko, … Irakurtzen jarraitu
Bukatu da
Eta bagenekien, bihotzez espero genuen berri hau berehala jasoko genuela… baina hala ere… prest ez geundelaren sentsazioa geratu zait, sinisten ez genuelarena. Berria entzun/ikusi/irakurri bezain laster telefonoa hartu eta gertukoei deitu diet, mutil-lagunari lehendabizi lanekoen artean zabal zezan, aitari ondoren, … Irakurtzen jarraitu
Txikitako beldurrak… irrazionalak edo…
Askotan ikasleekin nagoenean gauza bati edo besteri beldurra diotela esaten didate… eta helduaren ikuspegitik normalean absurdoak diren beldurrak izaten dira… baina beraien beldurretaz pentsatzen ari nintzela nik izugarrizko panikoa nion gauza batetaz gogoratu naiz… eta sekretutxoa hemen kontatzea erabaki dut. … Irakurtzen jarraitu
Giz-artea atalean publikatua
Iruzkin bat utzi
Zertarako antzerkia?
Batek baina gehiagok galdetu dit ea antzerkia zertarako den, zer eman didan, zer dakarren… Eta antzerkia uste duzuena baina askoz gehiago da. Antzerkia ez da oholtzara igotzea, ez da telebista aurrean agertzea, ez da jende aurrean ateratze soila. Askoz gehiago … Irakurtzen jarraitu
Urtebete Iruran
Gaur betetzen da urtebete Irurara bizitzera etorri ginenetik. Ordu bete barru inguru zehatzak izateko. Bi furgoneta eta bi kotxe goraino kaxa eta gauzez beteta etorri ginen eta zazpi pertsonen artean izugarri erritmo azkarrean kotxeak hustu eta bi gela trastez eta … Irakurtzen jarraitu
Giz-artea, Osasunaren bidean atalean publikatua
Iruzkin bat utzi
Sentitu… pentsatu… ekin.
Katxiporretako kuadrilak jarri du modan esaldia… baina ez da moda kontua, egia “berdaderoa” baizik. Halaxe gertatzen dira (edo gertatu beharko lirateke) gauzarik garrantzitsu eta politenak, itxusi eta txarrenak… denak. Halaxe izan daitezen saiatzen naiz behintzat. Bihotzetik kanporako bidean buruaren iragazkia … Irakurtzen jarraitu
Giz-artea, Maitasunaren sua, Osasunaren bidean atalean publikatua
2 Iruzkin
Bitxia da bizitza, bitxia da oroimena
Niretzat, beti izan da bitxia oroimenaren gaitasuna. Izugarria iruditzen zait, eta ez dugula ulertzen gainera. Oroimenak nola funtzionatzen duen jakin ez arren, zergatik oroitzen ditugun gauza batzuk besteak baina hobeto, zergatik ahazten ditugun, zergatik pizten zaizkigun oroitzapenak usain, irudi, testu, … Irakurtzen jarraitu
Giz-artea atalean publikatua
Iruzkin bat utzi
Idazteaz idazten
Idatzi nahiko nuke blog batean idazteari buruz. Baina ez dakit hori zer den, nola egiten den… ez baitakit zer den zuzena, zer den egin beharrekoa, zer ez. Datorkidana idazten dut. Ondo egin edo ez. Egokia izan edo ez. Datorkidana, datorkidanean, … Irakurtzen jarraitu
Ongi etorri Ekhi!
Ia-ia hilabete bete da izeba bihurtu nintzenetik eta hemen Ekhi. Mundu honetan jaiotzea tokatu zaizu. Eta askotan ezetz pentsatuko badezu ere mundu zoragarria da. Batzuetan zure lekua zein den ez dakizula irudiko zaizu, baina egon ziur asko daukazula hemen egiteko … Irakurtzen jarraitu
Sin categoría atalean publikatua
Iruzkin bat utzi
Haurren magiatik, gizartearen argira.
Sarri idatzi dut hemen haurrei buruz, haurrek ematen didaten guztiaz… Baina maila pertsonaletik gizarte osora zabaldu nahi nuke. Askotan, ume izateagatik merezi duten arreta jasotzen ez duten pottokitxoek erraz eta azkar konponduko lukete gizartea. Eta gizarte osoa ez bada ere, … Irakurtzen jarraitu
Giz-artea atalean publikatua
Iruzkin bat utzi
Harritik herria. (Irudimena lehiaketarako testua)
Euskal Kultur Erakundea eta Azkue Fundazioak antolatutako Irudimena lehiaketara bidalitako testua. Harri bizia islatu Harria dugu giltzarri. Harria dugu kirol. Harria dugu kultura. Harria, harrokak, izan genituen lehen babesleku, harpeak etxe. Harria izan dugu pareta. Harria izan dugu oinen azpiko … Irakurtzen jarraitu
Denetik atalean publikatua
Iruzkin bat utzi
“Bilatu lan serio bat hobeto ez?”
Gaur hori entzun dut enegarren aldiz… eta beti bezala esan didanari, dudana baina zoriontsuago egingo nauenik ez dudala topatuko azaldu behar izan diot. Eta ez zait batere zaila egin bestea isilaraztea… Hasteko, inoiz baina argiago dudalako nire BIDEA topatu dudalaz, … Irakurtzen jarraitu
Kukuka Antzerki eta Dantza Eskolak Lasarte-Oriako Herriari
Orain arte, lehen Landaberri Antzerki Eskola moduan eta orain KUKUKA Antzerki eta Dantza Eskola gisa, plazara atera garenean egindako edota egitear zeuden gure lanen berri emateko izan da. Eskolak egindako lana izan da protagonista, ez Eskola bera, alegia. Oraingoan, ordea, … Irakurtzen jarraitu
Martxoaren 8az bi hitz.
Ez nuke jakingo azaltzen zein den martxoaren 8aren inguruko ospakizun batzuek sortzen didaten sentipena. Amorrutik eta etsipenetik oso gertu dago… baina zerbait berezia da. Hasteko, ez zait gustatzen martxoaren 8aren sinbolismoa bera. Berdintasunerantz joan nahi badugu ez genukelako bereiziko gaituen … Irakurtzen jarraitu
Magia…
Atzo beste antzerki begirale batzuekin hizketan aritu nintzen, dantza edo antzerkia bezalako ekintzetan begirale izateko behar denaz eta beste. Eta magia izan zen erantzuna. Magia berezia behar da horrelako gauzak transmititzeko, energia, gogoa, maitasuna, dedikazio ia absolutua eta magia. Magia … Irakurtzen jarraitu
Giz-artea atalean publikatua
Iruzkin bat utzi
Mila esker!
Mila esker! Gaur www.nahiaetaezina.com -ek 5000. bisita jaso du! Blogaren etapa berria hasi eta aurreko blogetik orri honetara salto egin nuenean, abentura eta proba bezala hartu nuen, jolas bat. Eta uste baina erantzun handiagoa jaso dut, mila esker. Ia denon … Irakurtzen jarraitu
Denetik atalean publikatua
Iruzkin bat utzi
Horrela ez…
Gauzak ez dira horrela egiten. Beno ez, barkatu. Gauzak ez dira horrela egin behar. Edozein harremanetan, edozein lan, proiektu, amets edo ordu pare bateko ligean, denek, alde guztiek eman behar dute zerbait… Beno ez, barkatu. Alde guztiek eman behar dute … Irakurtzen jarraitu
Giz-artea, Politikaz atalean publikatua
Iruzkin bat utzi
Nahiak egi bihurtzen direnean… irribarre amaitezina
Gaur BEC-en izan gara Pirritx, Porrotx, Marimots eta kuadrila guztiarekin Irrien Lagunen festa handian clown-ez jantzita bihurrikeriak egiten. Eta zoragarria izan da. Zoragarria mila arrazoirengatik. Begiradengatik, muxuengatik, irribarre eta malkoengatik, mila gauzengatik… Clown egiten nuen lehen aldia zen gainera… eta … Irakurtzen jarraitu
Giz-artea, Osasunaren bidean atalean publikatua
Iruzkin 1
Barra kodea ipurdian, mila esker
Ados… agian ez da izenbururik egokiena… baina etiketez pentsatzen dudana da. Dena sailkatu, etiketatu, azpietiketatu, markatu, adierazi… behar den gizartean bizi gara, eta are gehiago sarean. Tag bat jarri gauza bakoitzari, etiketa bat, bildu gai batetara guztia, hau hemen, hori … Irakurtzen jarraitu
Boltsoa…
Eta esango duzue, “poltsa” esan nahiko du… ba agian zuen ustez bai, baina niretzat poltsa hitzak ez du boltsoa adierazten… boltsoa da egunero erabiltzen ditudan gauzak kalera ateratzeko erabiltzen dudan objektua, poltsak dira gauzak alde batetik bestera eramateko erabiltzen ditudan … Irakurtzen jarraitu
Giz-artea atalean publikatua
Iruzkin bat utzi
Sentimendu sumendia
Beti pentsatu izan dut sentimenduak sumendi batean bizi direla. Norbait maite izan dugunean, lagun on bat, onena, izan dugunean eta auskalo zergatik urrundu edo galtzen dugunean sentimenduen laba bihotzaren sakontasunean geratzen da; noizean behin irakin eta bestela lo zorroan goxo-goxo. … Irakurtzen jarraitu
Maitasunaren sua atalean publikatua
Iruzkin bat utzi
Olentzero maitea…
Olentzero maitea, Aurtengoa oso urte interesgarria izan da niretzat, dakizunez, proiektu berriak izan ditut, lagun berri zoragarriak, lagun zahar zoragarriak, etxea, balkoiak nire landare eta barazkiak jarri ahal izateko… baina izan dira gauza txar asko ere… Orain ez dizkizut kontatuko, … Irakurtzen jarraitu
Agur inspirazioari…
Orain gorputzak eta buruak eskatzen didana egiten ari naizen une batean nago murgilduta guztiz. Norberarekin gustora egotea garrantzitsua da bizitzaz gozatzeko eta hortarako gure gorputzei entzutea garrantzitsua dela iruditzen zait. Eta horregatik oso gauza gutxi egiten ditut behartuta, ahalik eta … Irakurtzen jarraitu
Giz-artea, Osasunaren bidean atalean publikatua
2 Iruzkin
Nola zauden esango dizut.
Ohitura dut gertuko jendearen arropari erreparatzekoa. Norbait ezagutzen duzunean bere arropak uste duzuna baina gehiago esango dizu, eta hori izugarri gustatzen zait. Nik neuk ere, sentitzen dudanaren arabera janzteko ohitura daukat. Eta gertukoek badakite janzten dudan arroparen arabera zer nahi … Irakurtzen jarraitu
Giz-artea atalean publikatua
Iruzkin bat utzi
Ez antzeztu oholtzatik kanpora
Antzerkia askok mundu arrotza bezala hartzen dute, baina ez dira ohartzen oholtzan egon ez arren denok, ia uneoro antzezten dugula paper bat. Unearen arabera aldatzen dugu jokaera, postura, hizkera, tonua, mugimendua… dena. Unearen arabera paper bat edo beste hartzen eta … Irakurtzen jarraitu
Giz-artea, Osasunaren bidean atalean publikatua
Iruzkin bat utzi
Kristal tintatuen atzean
Kristal tintatuek beti sortu didate izugarrizko jakinmina, zer ote dago atzean, nor, zertan, zergatik tintatu ote ditu kristalak? Kristal tintatu batekin topo egiten dudan aldiro sortzen zaizkit galdera guzti horiek… eta erantzunik ez gehienetan. Eta kristal tintatuak ditut furgonetan, eta … Irakurtzen jarraitu
Giz-artea atalean publikatua
Iruzkin bat utzi
Krisia kondoietaraino
Iritsi behar zuen… Denboraz joaten naizenean supermerkatuetara pasilloetan galtzea gustatzen zait, eta produktu beraren zenbat barietate dauden ikusten geratzen naiz. Harrigarria egiten zait nola doazen hazten txanpuen, xaboien eta beste produktuen pasilloak. Ez baduzu guztiz argi zein produktu, marka eta … Irakurtzen jarraitu
Giz-artea, SeKsugarra atalean publikatua
Iruzkin bat utzi
Bakardadea
Sarriegi egozten diogu bakardadeari konnotazio negatiboa. Gauza iluin eta beltz bezala ikusten dugu eta ez gara pentsatzera geratzen bakardadea beharrezkoa dela. Denbora asko igarotzen dut ia egunero bakarrik eta guztiz positiboa iruditzen zait. Nire buruari entzuteko balio dit, irakurtzeko, zaintzeko, … Irakurtzen jarraitu
Kontaidazu ipuin bat
Izugarri gustatzen zaizkit ipuinak. Imaginazioaren bideetatik eramaten gaituzte eta guztiok desberdin ulertu eta sentituko ditugun istorioz beteriko orriak, kontakizunak, grabazioak edo zuzeneko kontaketak maite ditut. Are gehiago ipuin baten bidez herri bateko historia gerturatzen digutenak, balore batzuk umore eta koloreen … Irakurtzen jarraitu
Giz-artea atalean publikatua
Iruzkin bat utzi
Kitto!
Eta uneren batean Kitto! esaten dugu. Edozein delarik egoera uneren batean kitto! esan beharra dago, buruak ezin baitu denarekin. Edo bai. Beti entzuten dugu geure buruen ehuneko txiki bat erabiltzen dugula, ez dugula dugun potentzial guztia erabiltzen, gehiago egin dezakegula… … Irakurtzen jarraitu
Giz-artea, Osasunaren bidean atalean publikatua
Iruzkin bat utzi
Etxetik…
Gauzak ez dira berdin ikusten etxetik. Edo bai. Geroz eta gehiago dira, edozein egoerak bultzatuta, normalean kanpoan egiten diren gauzak etxean egiten dituztenak. Lana etxetik egiten duen jende gehiago dago (etxetik, internet bidez, ez etxeko lanak, ez gaitezen nahastu) eta … Irakurtzen jarraitu
Giz-artea atalean publikatua
Iruzkin bat utzi
Atez ate (4)
Eta atzera pausoa. Inpotentzia sentimendu osoa. Oso-osoa. Etxez aldatzearekin batera, herriz aldatu gara eta atez atekoa galdu dugu. Eta zer nolako inpotentzia eta haserrea eta amorrua. Orain, berriro, ez dugu organikoa bereizteko aukerarik. Eta amorruz botatzen dugu lehen “errefusa” zen … Irakurtzen jarraitu
Giz-artea, Osasunaren bidean, Politikaz atalean publikatua
Iruzkin bat utzi
Nostalgia
Zeinen sentimendu polita den nostalgia. Etxe aldaketa eta kurtso hasierarekin ez dut denborarik izan gelditu eta arnasik hartzeko. Ez dut ia denborarik izan sentitzeko ere. Alde batetik bestera ibili naiz, uneoro lanean, zerbait bukatu eta hurrengo lanari heldu bata bestearen … Irakurtzen jarraitu
Giz-artea, Maitasunaren sua atalean publikatua
Iruzkin 1
Atez ate (3)
Eta hirugarrenez nator atez atekoaz hitz egitera. Hernanin atez atekoaren “jaiotza” bizitzeko zortea izan dut, eta oso pozik nago gainera prozesu horren partaide sentitu naizelako, aukera izan dudalako gauzak aldatu daitezkela ikusteko, jendeak ikusi ahal izan duelako gezurrekin engainatu nahi … Irakurtzen jarraitu
Giz-artea, Naturaz atalean publikatua
Iruzkin bat utzi
Su artifizialak… ah, ez, aste nagusiaz?
Bai, nonbaitetik atera behar zuen donostiartasunak… Eta su artifizialak ikustera joatea gustatzen zait, portuko erdiko espigoiera joan eta han afaltzen dugu familia-giroan ia-ia egunero, bokadilloa, freskagarriak eta suak hasi bitartean tertulian egoten gara. Suen aurreko Euskalteleko sutxoa (gaur egun) pizten … Irakurtzen jarraitu
-egia
Zaharregia zara hori egiteko, txikiegia horrela ibiltzeko, gazteegia beste hortarako… Ikaragarria da jendeak besteon ekintzak epaitzeko duen joera… Norberak egiten duenari begiratu beharrean besteek egiten dutenari begira egoteko joera izugarria dago, eta begiratzeaz gain, beti beti beti epaitzekoa. Ze ondo! … Irakurtzen jarraitu
Hitzak
Hitzak haizeak eramaten omen ditu…. Baina bihotzetik ateratzen direnak ez dira inoiz galtzen. Dena zera. Dena.
Giz-artea, Maitasunaren sua atalean publikatua
2 Iruzkin
Zurrunbilo gorriari, gola!
Begiak ireki eta non zauden ere ez dakizula sentitzen duzu batzuetan. Inguru guztia begiratu eta ezer ezagutzen ez duzula. Hau ez dela nahi duzuna, sentitzen duzuna, behar duzuna. Ez, ez dakizu non zauden, zertan ari zaren ezta nor zaren ere. … Irakurtzen jarraitu
Giz-artea, Politikaz atalean publikatua
Iruzkin bat utzi
Eusko labela
Kalitatearen seinale eta blablablabla. Etiketa bat besterik ez. Eta konturatzen bazarete, ziurrenik ez da oso “euskal” izango… Begira diezaiogun publizitateari. Pentsatu euskolabelen produktuen iragarkietan. Benga, saiatu pixka bat gehiago, ziur gogoratuko duzula baten bat. Horixe! Noiztik izaten dute gure behiek … Irakurtzen jarraitu
Giz-artea atalean publikatua
Iruzkin bat utzi
Eliza, eurentzat.
Izugarrizko zortea izan nuen txikitan nire gurasoek ez bataiatzera ez jaunartzea egitera eraman ez nindutelako. Izugarrizko zortea elizaren zerrendetan nire izena agertzen ez delako, ez dudalako barnetik bizi izan eta harro nago. Harro nago nire gurasoek erabaki hori hartu zutelako … Irakurtzen jarraitu
Giz-artea, Maitasunaren sua atalean publikatua
6 Iruzkin
Greba orokorra
Greba egin behar duzu? Ba ez geratu etxean! Irten kalera, astindu kalea, baina baita sarea ere! Zure kolaborazioak behar ditugu eta kolaborazioak bidaltzeko erarik onena twitter, facebook eta blog hau: http://greba.euskalherrian.info/ erabiltzea da. Erabili sare sozialak XXI. mendeko greba orokor … Irakurtzen jarraitu
Sin categoría atalean publikatua
Iruzkin bat utzi
Nahikoa da!
Nahikoa dugu eraso sexistekin, nahikoa da edozein motako erasoekin. Errespeta gaitzatela behingoz, errespeta ditzagun besteak. Ezin dut ulertu nola, gaua eta alkoholaren (edo auskalo zeren) aitzakiapean harrotu eta “jainko” sentitzen direnen jokaera. Hau nahi dut eta lortzeko eskubidea dut nahi … Irakurtzen jarraitu