Martxoaren 8ak beldurra sortzen dit.

Martxoaren 8aren inguruko ospakizun, ekitaldi eta mezuek izugarrizko zalantza eta ezinegona sortzen didate. Urtetik urtera handiagoa. Parekidetasunean sinistu eta bidea berdintasuna dela pentsatzen badugu, niretzat, ez du zentzurik emakumearengan soilik zentratzen den ekitaldiak… antolatzeak, eta are gutxiago diru publikoarekin.

Diru publikoz antolatzen diren ekintzek, ez lukete sexuaren arabera bereiztaileak izan behar, ez alde baterantz ez besterantz. Diru publikoaz, benetan parekidetasuna eta berdintasuna bultza nahi badira, hori egin behar da, ez desberdintasuna agerian utziko duten kanpaina eta mezuak bidali. Eta aitzakia oso erraza eta sinplea iruditzen zait… “nola urtetan gizonezkoak izan duen tokia, boterea edo nahi duzuena sartu hor, orain fokoa emakumeak izan behar du”. Ba ez. Ez nago batere ados. Horrelako politikak sustatuz, guda sexista horrekin jarraitzen dela niretzat argi dago.

Bihur dezagun emakumearen eguna, parekidetasunaren egun. Eta egin ditzagun benetan parekidetasun hori indartuko duten ekitaldiak. Puskatu ditzagun tabuak eta ez gaitezen erori erraza den hortan.

Agian ezetz esango duzue, baina niretzat erraza da orain martxoaren 8ko aitzakiarekin “emakumeentzat ikastaroa, emakumeeentzat bazkaria….” politiketan erortzea. Benetan ez zaizue absurdua eta guztiz alderantzizko eragina sortzen duena iruditzen? Ni emakumea naiz, eta horrelako kanpainak ikustean, benetan haserretu egiten naiz. Horrelako gauza “txikiek” benetan desberdintasunak azpimarratzen dituztelako. Zergatik ez antolatu parekidetasun ikastaroak, edo berdintasun bazkariak edo nahi dena?

“Beharrezkoa da oraindik horrelakoak egitea, ez gaudelako maila berean”. Hor konpon. Ez. Ez nago batere ados. Horrelako aitzakia eta txorakeriekin guk azpimarratzen ditugu desberdintasun horiek. Lan berdinagatik soldata desberdina kobratzen dela? Salatu ditzagun kasu zehatzak. Lana lortzeko zailtasun gehiago ditugula? Salatu ditzagun kasu zehatzak. Etxekolanak eta lana gure esku geratzen direla? Borroka dezagun gure etxean gauzak aldatzeagatik eta ez gaitezen hipokrita izan eta etxekolanak eta lana amaitzean “emakumearen bazkarira” joan meritu gehiago bagenu bezala.

Gizonezko gaiztoak eta txarrak badaude, baina nik behintzat argi daukat, berdintasun eta parekidetasunaren aldeko borroka horretan, emakumearen aurka min gehien ematen dutenak, emakume asko eta asko direla. Kalean, “gizonak ez du ezer egiten, nik dena egin behar dut etxean…” esanez ibili eta etxean gizonak sukaldea garbitu ondoren, beraiek iristean berriro garbitu behar dutenak berak nahi bezala egin ez delako. Gizonari haurrak zaintzen uzten ez diotenak “ez dakitelako”. Eta haurrei txikitatik, mutilak izateagatik kamioiak eta neskak izateagatik erratzak oparitzen dizkietelako.

Ez kontatu nirekin emakumearen eguna ospatzeko. Harro nago emakumea izateaz, eta horrek ematen dizkidan pribilegioez, baina harro nago, inguruan ditudan gizonezkoek ez didatelako etxekolanetan “laguntzen”. Egiten dituztelako baizik.

Zeren… zer dago absurdoagorik “senarrak etxekolanetan laguntzen dit” esatea baino? Etxea biona bada, etxekolanak ere bai. Eta ez, ez dizu “lagundu” behar. Egin egin behar ditu. Zuk zeuk egin behar dituzun bezalaxe.

Post hau Giz-artea atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

8 erantzun Martxoaren 8ak beldurra sortzen dit. -ri

  1. abc-k dio:

    Ba al dakizu zer den “Diskriminazio positiboa”?? Ez al dugu ba lasai asko aldarrikatzen beste gauza askotan, euskararen kasuan adibidez?? eta, ez al da, gainera, ezinbestekoa berdintasunean (eta elebitasunean) aurrera egiteko??

    • nahiaetaezina-k dio:

      Ez zait diskriminazioa gustatzen, eta diskriminazio positiboa ere ez. Eta ez, ez zait ezinbestekoa iruditzen ez berdintasunean ez euskararen kasuan ere ez. Kontua, pertsona gisa baloratzera iristean legoke, ez emakume edo gizon gisa, edo ez euskaldun edo erdaldun gisa. Bidea luzea izango da, eta gauza batzuk ondo eta beste batzuk okerrago egingo ditugu denek. Bidea egitea da kontua baina.

      • abc-k dio:

        ados, esan duzunarekin, baina gizarte honetan posible ikusten duzu? nik etsi dut, eta horregatik diskriminazio positiboaren hautua…

  2. Feminismoak eta feminismoak daudela aipatu dizut tuit batean, Nahia. Batari hembrismoa deitu diozu zuk. Tira, terminoetatik haratago, onkeriazko jarrera bat badago hortik, erdi mistikoa nolabait, diskurtso ustez guay batekin.. Adibide garbiena iruditzen duela 7 bat urte martxan jarri zen Ahotsak plataformarena: emakumeen artean osatuko omen zen zubia bakerako euskal politikan, eta han zebiltzan, Gema Zabaleta eta Aintzane Ezenarro eta Jone Goirizelaia irribarretsu eta zoriontsu, eme-politika batek ez dakit zer ekarriko ote zuen, kalitate gainpolitiko eder bateko zerako zera bat. Porrot hura patetikoa izan zen, eta ez dakit ezer ikasi dugun hartatik. Ahotsak izen hura ahaztua dago ia, eta Ahotsak.com ekimenak ordezkatu du Interneteko bilaketetan.

    Eta badago beste feminismo bat, berdintasunarekin konprometitua, materialista eta ez-mistikoa, errotik erradikala. Astindutxo bat eman didan halako liburu bat irakurri berri dut: King Kong Theorie, Virginie Despentes-ena.

    Zorionak Nahia, artikulu ausarta.

  3. nahiaetaezina-k dio:

    Horretara ere banindoan Luistxo. Orain “guay” edo progrea izateko, emakumearentzat soilik diren gauzak antolatu eta horien alde egin behar da gizonezkoentzako ezer prestatzen ez den bitartean. Alderantziz, gizonezkoentzako kritika eta erasoak besterik ez daude. Eta ez, hori ez da justua ez emakume ez gizonentzat. Ez da parekidea eta ez du berdintasuna ekartzen.
    Mila esker irakurtzeagatik.

    Eta abc… sentitzen dut etsi duzula irakurri behar izatea. Nik posible dela uste dut. Poliki-poliki, pausoz pauso. Eta batez ere, irudimena eta benetan berdintasuna bilatzen duten politikak sortuz. Ez da berehala lortuko, baina ziur ez dela lortuko balantza beste alderantz bidalita, erdibidea bilatu behar da denok berdinak izan gaitezen eskubide eta betebeharretan, gure desberdintasunak kontuan izanik.

  4. Joseba E.-k dio:

    Gustuko kantak bezala: ez du inportanta kantaria emakumea edo gizonezkoa den edo berria edo aspaldikoa den edo zein estilokoa…. Emozionatzen gaituzten bitartean, elkarren parekoak dira.

  5. Lox-k dio:

    Bada niri patetikoa iruditzen zaidan beste jarrera bat eta gizonezko ustez “progre”ena da. Emakumeak gizonak baino mila bider hobeak direla, askoz argiagoak direla eta hitzez esan ez arren, gizonezkoak hutsaren hurrengoak direla. Etengabe beren buruak zigortzen, penitentzia egiten ariko balira bezala. Negu Gorriak-en azken diskoko kantu hartan bezala: “maite zaituztet emakumeak, gizonak baino argiagoak dira…”. Arnaldo Otegi ere ikusi nuen aspaldi ETBn, antzeko diskurtso batekin.

    Gizonezko izateagatik errudun sentitu behar ote dugu? Minor Threat-en kantuari hitz bat aldatuz, “guilty of being man”?

  6. nahiaetaezina-k dio:

    Barkatu Lox erantzuna hain berandu datorrelako. Guztiz ados esan duzunarekin, hori ere txarra da. Maila berean egotea bada helburua alferrik da emakumea gainetik jartzea, ez, alferrik ez, kontrakoa da guztiz. Espero dezagun gauzak gutxinaka bada ere, bide onean jarriko direla. Mila esker zure iritzia emateagatik.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s