Beti iruditu zait bitxia urte berriari gauzak eskatu edo asmo berriak ezartzeko ohitura hori. “Aurten kirola egingo dut, erretzeari utziko diot, pertsona hobea izango naiz…”. Bitxia.
Urte berriak aurrekoarekin izaten duen desberdintasun argiena, gauza guztiak garestitzen direla izaten da normalean. Egun batetik bestera dena da garestiagoa. Hori da lehen desberdintasuna. Pertsonak ez dira egun batetik bestera aldatzen. Eta bizitzeko era ere normalean ez da egun batetik bestera aldatzen. Ondo dago data bat ezartzea asmo berri horiek aurrera eramateko… baina zergatik izan behar du urtarrilaren 2ak? (urtarrilaren 1eko asmo ohikoena gehaigo ez edatea izaten da, baina tira, hurrengo ostiralerako ahaztu ohi da eta).
Urte berria ilusioz eta ametsez beterik hastea oso positiboa iruditzen zait, oso. Indarrez hasten laguntzen baitigu, eta agian jarrera behintzat ordu batzuez aldatzen laguntzen baitigu.
Nik ilusio handiarekin eta oso pozik hasi dut urtea, bizitza aldatuko didan urtea delaren ia %100eko ziurtasuna dudalako, irribarre gehiago egiten dut eta maitasun puru-purua daukat barne barnetik. Behintzat hortan, aldatu naiz. Orain muxu eta kontaktu fisikoak ez ditut ekiditen eta.
Urtarrilaren 2 on denoi.