Nahikoa dugu eraso sexistekin, nahikoa da edozein motako erasoekin. Errespeta gaitzatela behingoz, errespeta ditzagun besteak. Ezin dut ulertu nola, gaua eta alkoholaren (edo auskalo zeren) aitzakiapean harrotu eta “jainko” sentitzen direnen jokaera. Hau nahi dut eta lortzeko eskubidea dut nahi dudalako eta kitto. Eta bost axola besteek nahi ote duten edo ez, besteen eskubideak, besteen askatasunak.
Nazkatuta nago behin eta berriro entzuten erasoak izan direla gauez, normalean, neska gazteen aurka. Nazkatua nago, eta beldurra ematen dit geroz eta maizago entzuten ditudala horrelakoak nire inguruan. Ez naiz seguru sentitzen gauez, kalean. Nik ere izan nuen susto bat asteazken gauean. Besotik gogor bi eskuez heldu ninduen gizon batek, ubelduak dauzkat. Bere lagun bat aurkeztu nahi omen zidan bakarrik. Gogor tiratu behar izan nuen alde egiteko, eta bakarrik ez nindoanez, azkenean nire bikoteak bultza behar izan zion ni askatzeko.
Inseguridadea, mina, amorrua eta beldurra. Kale erdian izan zen, jendez inguraturik eta bere lagunak barrez. Hor dago arazoa, onespen sozialean. Nik norbait beste bati besotik tiraka ikusten badut, ez dut barrerik egiten ez dut animatzen. Txotxolo gehiegi munduan.
Eta Andoaineko erasoa izugarria. Ondo jartzea espero dut neska berehala. Eta txotxolo gixajo horiek guztiak sar ditzatela zulo batean, eta ez daitezela gehiago sortu. Nahikoa da!
Eta okerrena da, horrelako erasoen aurrean jendearen erantzuna zein den ikustea. Tristea da, nola kontu politikoekin batzuk zenbat bustitzen diren ikustea eta gero, horrelakoen aurrean?
Ez dira barre egiteko kontuak. Gaitzespen sozial osoa egon bitartean ez da ezer aldatuko.
Lotsagarria oraindik honela ibiltzea, nik lagun bat hori egiten ikusiko banu, barregura gutxi izango nuke. Zertara joaten gara eskolara?
Eta gero betikoa, noski, honen kontra egiteak beste gauza batzuek baino boto gutxiago ematen ditu…
Ba bai. Horrela dijoa mundua…