Gure bizitza erritmoak egunero borroka etengabean ibiltzera garamatza txiki-txikitatik. Erlojuaren kontrako borroka etengabea, segundoak balio du uneak baina gehiago, erlojuaren orduak balio du egunsentiak edo iluntzeak baina gehiago, presaka ibiltzeak balio du arnasa hartzeak baina gehiago.
Borrokan. Haur garenean, arreta gureganatzeko, eskolan ordutegiak bete eta emaitza onak ateratzeko, eskolaz kanpoko mila jarduera egiteko, onenak izateko, gurasoekin egoteko, parkean jolasteko, ondo jateko… denerako denbora, denerako borroka etengabea. Eta geroz eta borroka indartsuagoak, pisuagoak agertzen zaizkigu…
Lana, harremanak, lagunak, ligeak, parrandak, ikasketak, hau, hori, hura… eztabaidak, borrokak, erlojuari begiratu, mugikorrari begiratu, ordenagailua piztu, azkar! Berandu zoaz! Galduko duzu…
Eta borrokak jarraitzen du, uneoro… baina ez al da hobe energia guztia borrokan galdu beharrean dugunarekin gozatu eta geratzen zaigun denboraz gozatzea? Amore ematen jakin behar da, berandu izan baina lehen.
Amore ezta eman biar, sekula. Gozatu bai, bizi ontan nai deuna argi euki, ta burruka in beti hoi lortzeko, oi da biziya.
Ez bagenu inoiz amore emango, ez genuke ez harremanik, ez bizitzarik edukiko… amore ematen jakin behar da.
BA netzako aldrebes da; AMore emango bagenu benetan nahi dittugun jarremanak ez genituzke eukiko, amore emango bagenu eman nahi deun biziya ez, eman errexa dana emango genuke, ta horrek bat jan itte du barrutik, nere ikuspuntutik behintzat.
Kontua da, zeri deitzen diogun amore ematea…