Zerbait gertatzen da biluztasunarekin azken aldian… Batzuei gorputz biluziak erakusten dituzten koadroen argazkiak kentzeko esaten dieten bitartean besteek naturaltasunik gabe bizi dute. Zer du ba txarrik gorputz biluziak?
Gorputz biluziak oso politak izan daitezke, edo itxusiak edo bereziak, edo sexiak, edo ez… baina gorputz biluziak besterik ez dira, ez gehiago ez gutxiago. Ez du ezer txarrik gorputz biluzi baten irudiak, ala bai?
Ni ezezkoan nago behintzat. Gorputza erakutsi nahi duenak erakuts dezala…. ez ditzagun haurrak hezi biluztasunarekiko lotsarekin, ezkutatu beharrarekin, lotsa absurdoekin, bainujantziarekin… Zertarako?
Edo akaso bai, egin dezagun horrela. Baina ez gaitezen harritu 3-4 urterekin etxeko baineran bainujantzia erabili nahi badute… Izan gaitezen konsziente, bakoitzak egin dezala nahi duena bere gorputzarekin, argazkiekin, koadroekin, bideoekin… baldin eta, bereak diren, eta ez beste inor inplikatzen ez duten… Gorputz biluziak ez du osagai sexuala… Ohartu ez direnentzat…. sexua buruan dago.
Biuluztasuna naturaltasunez oixe hartu biar dala, dudikan gabe. Umiak hezitzeko garayian batipat. Uain, pertsona konkretuen gorputz billuziak, intentzionalidade konkretu batekin ikuste dianak, badauke konponente sexual bat. Noski, gur burun dagola oi, dudik gabe, baño ezta berdiña X perstonan biluztasuna ikustia kasualdiadez edo erakarpen bat sortzen dizun orren biluztasuna kasualidadez ez, eta bilatuta ikusi dezunian… akaso orrek badu konponente sexuala. Baño gizakik gea, ta sexuba azkenian gure gorputzian oñarritzea, ezta? Horrek eztu ezerre txarrik.
Intenzionalidadea buruan dago, ez gorputzean… beraz kontua burua denean erraza da, eta arazorik badago buruan dago… ez gorputz biluzian edo gorputz biluziaren argazkian… Kontua da, haragia, haragia dela, ez gehiago… ez gutxiago.