Zergatik egiten du jendeak “tolés”? Galdetu dit gaur ikasle batek. Eta ni zuri. Zertaz ari zen jakin gabe.
Zergatik egiten du jendeak “tolés” hondartzan? Eta nik… Ah!!!!!! “Top less” esan nahi duzu? Eta beste ikasleak barrez. Ikaslea harrituta, ea zergatik ez ote genion lehenengoan ulertu…
Eta nire erantzuna, betikoa, eta zergatik ez da egin behar? “Porque hay tias que no tienen tetas para enseñar”, beste ikasleak barrez, ni isil-isilik. Ikasleak erantzun zain. Eta nire erantzuna, eta nolakoak izan behar dira titiak erakutsi ahal izateko?
“Jode Nahia, ya estas con que todos tienen derecho de decidir lo que hacer…”.
Eta beste ikasle batek gure iluminatuari, zuk ez duzu “tolés” egiten (barre artean)? “Yo soy tío y no tengo tetas”. Barre algarak.
Pena nireak baina handiagoak direla bereak. Baina berak “tolés” egiten du arazo eta begirada arrarorik gabe, mutila da noski. Oraindik badago “tolésa” gaizki ikusten duen jende ugari… zeinen aurrerakoiak garen…
Tolesak… toles-gabeak… Mokoroaren eta Intza bildumako esakunetan, adibidez.
Marka da ba jebde gazte orrek daoneko olako iritzik eukitzia… or ikustea gurasuak zer nolako edukaziyua eman diyen. Nik gaur eunian eztet entenditzen tolés ittiak zer dun txarrik, ez eta nudismo o billuztasunak. Nai dunak ittia dula, ta nai eztunak ez, ta punto. oii bezleako xinplia da. Gizartian ebstelare naikua kontraesan ta arazo daude, olakuakin eskandalizatzen hasteko… marka da geo.
Ba bai. Sinplea zela uste nuen nik ere… baina badirudi hurrengo belaunaldiak ez duela berdin ikusten…
Nik ez dakit ume horiek zenbat urte izango dituzten, baina behin nonbait irakurri nuen eta egia dela sinetsita nago: Superbat klubeko jendea euskaldun jatorren azken belaunaldia izan zen.
Ai! eskerrak, justu justu baina belaunaldi horretan sartzen naiz…
Nire ikasleek 14-17 urte dituzte…