Bart aspaldi ikusi ez dudan pertsona batekin amestu dut, eta zoragarria izan da. Denbora igaro ez balitz bezala egon gara ametsean, hitz egiten, dantzan, hondartzan… eta zoragarria izan da.
Denbora igaro ez balitz bezala, askotan ikusiko bagina bezala, inoiz ez bezala, presarik gabe, lasai lasai. Eta zoragarria izan da.
Pena da ametsa bakarrik izan dela.
Ea laster egoterik dugun.