Marc… eta beste guztiak…

Urtebete eta zazpi egun igaro dira berria jaso genuenetik…

Eta oraindik ezin sinistu… Eta oraindik batzuetan ea noiz topatuko geran pentsatzen jartzen naiz… eta oraindik ezin sinistu…

Urtebete pasa da… urtebete Ordesa eta Monte Perdido inguruan istripua izan eta agurtu gabe mundu honetatik alde egin zenuen zorigaiztoko egun hartatik… eta oraindik ez naiz gai zutaz lasai hitz egiteko ere… ez naiz gai zutaz gogoratu eta malkoei eusteko…. ez naiz gai zure izena entzun eta gaia segituan aldatu gabe egoteko ere…

Eta ni bezala beste batzuk ere badaudela badakit… eta mina ematen dit horrela gaudela jakin eta hitz egitera eseritzeko gai ez izateak… mina ematen dit gehiago ikusiko ez zaitudala jakiteak, gehiago entzungo ez zaitudalaz konturatzeak eta parrandarik botako ez dugula jakiteak…

Eta saiatzen naiz, saiatzen naiz eta nire buruari egunero esaten diot bihar edo etzi geratuko naiz honekin eta harekin eta hitz egingo dugu gertatu zenaz, askatuko dugu barruko mina eta merezi duen bezala gogoratuko dugu Marc…

baina ez, ez naiz gai…

eta gaur irakurri dut Pirineoetan egiten diren salbamenduen %25 euskaldunei eginak direla… eta Marc katalana izan arren euskaldunekin joan zen egun horretan mendira… eta zenbatetan joango ote gara gu hemendik aurrera… gaur bertan hara joan da pertsona maite bat… eta istripurik egongo ote den???

inoiz ezin jakin. inoiz ezin espero. inoiz ezin sinistu.

muxurik beroena zauden lekuan zaudela…

eta hemen zaudetenei mendian erne ibiltzeko arren, ez nuke berriro horrelakorik jasango eta… ezin diot oraindik buelta eman eta………

About these ads
Post hau Herioren arantza. atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s